• Larunbata, Maiatza 19th, 2012

Ficoban atzo egin zen Atlantiar biltzarrean orain arte askotan aipatu diren baina modu publiko eta zabal batez inoiz erakutsi ez diren zenbait ezagutza agerian jarri ditu, besteak beste, Euskal Herriaren garrantzia paleolito garaian mendebaldeko Europako eraikuntzan, bai populazio aldetik eta baita linguistikoki ere.

Horrez gain, eta hori nobedade handia izan da, glaziazio garaiko euskal aterpeak Iparramerikako kolonizazion agian utzi zuen arrastoa.

Partaideen artean honakoak izan ditugu:  Oppehaimer genetista, Theo Vennemann hizkuntzalaria, Peñalver arkeologoa, Jean Clottes historialaria, Javier Goitia geografoa…

Aretoa leporaino bete zen, 300 pertsonek parte hartu zuelarik.

Diario Vasco

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Maiatza 17th, 2012

Iturria: Ostraka euskalduna

Iturria: Ostraka euskalduna

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Maiatza 16th, 2012

“Euskara hizkuntza kontserbadorea da; ez da askorik aldatu 2.000 urtean” izenburua erabiliz aurkeztu dute gaur Berrian Alemaniako hizkuntzalari, matematikari eta filosofoa. Maiatzaren 18an, Iruneko Ficoban, beste zenbait aditurekin batera Atlantiar Biltzarrean hartuko du parte.

Vennemanen iritziz hizkuntza indoeuroparrek protoeuskaratik edan zuten. Izan ere, Paleolitoan euskaldunak Europa guztian barrena hedatuz joan ziren. Indoeuroparrak iristearekin batera, kontinentean zabalduta zeuden euskaldunek antzinako euskara hartan hitz egiteari utzi zioten pixkanaka, eta hizkuntza indoeuroparrak bereganatu¡. Inguru honetan bakarrik gordez.

Zertaz hitz egingo duzu zehazki ostiralean?

Europara indoeuroparrak iritsi aurretik, orain dela hogei mende inguru, kontinentean zein hizkuntza hitz egiten ziren interesatzen zait. Gaur egungo hizkuntzaren batek garai hartan hitz egiten zen hizkuntza multzo horren aztarnaren bat ba ote duen ikertu dut.

Euskararen arrastorik aurkitu al duzu?

Europako mendebaldeko hizkuntzetan izatez indoeuroparrak ez diren ezaugarriak agertzen dira maiz. Salbuespen horiek bestelako hizkuntzen hondarrak dira, eta euskararekiko hainbat antzekotasun aurkitu ditut nire ikerketetan. Hizkuntza askotan ibili naiz arakatzen: ingelesean, frantsesean, alemanean eta italieran, besteak beste. Euskara hizkuntza kontserbadorea da; ez da askorik aldatu azken 2.000 urteetan, alderdi linguistikoari begiratuz gero.

Zure teoriak Stephen Oppenheimerrenarekin bat egiten du.

Bai, hala da. Oppenheimerrek migrazioen alorrean egindako ikerketak ere bide horretatik doaz. Izotz aldiaren ondotik, Europaren birkolonizazioa ingurune honetatik abiatu zela dio berak.

Toponimiarekin frogatu duzu protoeuskara Europako kontinentean zabaldu zela.

Ibaien izenekin ikusi ahal izan dut hori batez ere. Euskal Herrian, Okondon (Bizkaia), Izalde ibaia dago, eta iz aldaera hori Europako beste leku askotan aurki daiteke: Val d’Isere Frantzian edota Isar ibaia. Azken horrek Austria, Tirol eta Bavaria zeharkatzen ditu. Halako adibide ugari topatu ditut.

Gramatikari dagokionez, zer adibide daude?

Sistema bidezimala da adibiderik argienetako bat hogeinaka kontatze hori da: berrogei, hirurogei, laurogei… Frantsesez eta danieraz hala kontatzen den arren, hori ez da indoeuropar hizkuntzen berezko ezaugarria. Horrez gain, ingelesezko to be aditzaren aldaera emateko bi aditz dauzkazue euskaraz: izan eta egon. Espainiarrez eta Europako mendebaldeko zenbait hizkuntzatan ere berdin gertatzen da, baina gainerako hizkuntza indoeuropar gehienetan, ez. Hori ere euskararen aldaera dela pentsa dezakegu, beraz. Euskarak duen lehen silabako azentua ere aztertu dut. Hizkuntza germanikoetan, zeltikoetan eta italikoetan mantendu den ezaugarria da, eta latinak ere lehen silabako azentua zuen. Ez da indoeuroparren bereizgarri bat, ordea. Antzinako euskal hizkuntza horretatik datorrela uste dut.

Gazta hitzarekin emandako azalpena bitxia da.

Latinez caseum hitzak gazta esan nahi du, eta latinezko hitz horretatik hedatu zen gazta hitza Europako beste hizkuntzetara. Ingelesez cheese, esaterako. Guztiak latinetik eratorritakoak dira, baina galdera da, nola iritsi zen latinera? Euskarazko gatz hitzetik iritsi zela pentsatzen dut. Gatzak gaztarekin duen loturan oinarritzen naiz hori esateko. Adibide horrek irauli egiten du orain arteko ideia. Izan ere, euskararen eta latinaren artean antzekotasunak bilatzean, beti pentsatu izan da euskarazko hitzak latinetik eratorriak direla. Kasu honetan, aurkakoa esaten da.

Theo Vennemann Berrian

Theo Vennemann

Atlantiar nazio arteko biltzarra Ficoban ostiralean 2012-5-18

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Maiatza 14th, 2012

Tantaka-tantaka gero eta aditu gehiago ditugu ostraken egiazkotasunaren alde. Txillardegiren gutunak ezagutu eta gutxira, Parisen jaiotakoa den baina euskeran lan asko egin dituen hizkuntzalari honek, bere webgunean gaiari buruz duen iritzia plazaratu du:

“On ne débattra pas ici du cas épineux des inscriptions de Veleia tenues pour fausses par certains et authentiques par d’autres, bien que la balance semble pencher en faveur de l’authenticité.”

Lakarrak egindako berreraiketak ere zalantzan jarri ditu Morvanek.

Bere iritzia, interneten daukan eta blog honetan aspaldi lotura jarri zen bere euskeraren hiztegi etimologikoan dago.

Euskararen hiztegi etimologikoa (Sarreran aipatu du gai hau)

Iturria: Martin Elexpururen bloga

Informazio gehiago: Ostraka euskalduna Sos Iruña-Veleia Iruina bloga

Michel Morvanek idatzitako liburu bat

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Maiatza 12th, 2012

Diman gaur ospatu egindako biltzarra etnografian zentratu da. Bertan, hainbat gai jorratu da: euskal erritoak eta euskara, Barandiararen “aitz” erroa, Julio Caro Barojaren Barscunesei buruzko proposamena, lur eta paperetan jasotako euskararen oinatz galduak, sardana izendapen iberiarra, euskararen jatorriari buruzko aurreritziak eta Iruña-Veleiako grafitoen iradokitzen duten euskararen egonkortasuna.

Feliz Zubiaga hizkuntzalariak esan duen moduan, erritoetan eta jaietan egiten den errepikapen ariketari esker euskarak gorde ahal izan du gaurdaino bere hitza argi eta esanguratsu. Bere ustean hizkuntza gizakia bere historia kontatzen hasi zenetik hasi zen. Euskarazko hainbat izendapen beste herrialdetako hizkuntzekin duten paralelismoak aipatu ditu (Ma.at, Maite, Maide, Mari, Maya…)

Bere iritziz, kosmogonia zaharreko lau elementuak, hau da, ura, sua, airea eta lurra, zein baino zein behinenak eta ezinbestekoak, giza bizitzarako eta asabek lau jainko bezala ohoratu zituzten eta haien omenez urteroko jaiak ospatu zituzten, Onunzaro, Subilaro, Oronzaro eta Olentzaro deituak.

Felixentzat ospakizun hoietan ikusten da, gure arbasoek izadiaz eta jainkoez zuten susmoa eta eritzia eta hortik bildu zuten euren nortasuna eta herri jakintza, jainko seme-alaben burueritsia jasotzeraino hatan ere, “ez bai gaude geure baitan, beste harenaren baitan baizik” J. M. Barandiaran etnografo handiak herri galdeketan jaso zuanez.

Ondoren Joxemiel Barandiaran izan dugu gogoan, pasa den azaroan bere heriotzaren 20. urteurrenean. Horretarako “aitz” erroari buruz esandakoaren azterketa sakona egin da, proposamen etimologiko hau 10 ikuspuntuetatik aztertuz. Horrela, “aitz” erroa duten hitzen familiaren trinkotasuna aipatu da, hala nola, aizkora, aiztoa, aitzurra, azkona, aizturra, zulakaitza, azpila… Gainera, hitz horiek ezin direla latinetik etorri ikusi da, dispertsio handia ikusten delako: ligo, ferro, auge, bin, lacus, culter, bidentis, asciola…

Bestetik, Mendebaldeko Europako hizkuntzetan aizkora izendatzeko erro bera ikus dela aipatu da: portugeseraz mACHado, gazteleraz hACHa eta mACHete, ingelesez: AX edo AXe, italieraz AScia, ASciola, alemaneraz: AXt, sajoniera zaharrez ACHus eta AKus eta frantsesera zaharrez AXa.

Aizkora paleolitoaren oinarrizko tresna izanik eta mendebaldeko Europako populazioa KEAL aterpetik (Kantabria, Euskal Herria eta Akitania Lurraldea) zabaldu zenez, Barandiaranen proposamena zuzena izan daiteke. Izan ere, atx (ax, az, axt, acha…) lehenengo aizkora izango litzateke, “aitz” zati batez egindakoa. Eta aizkora (asciola?) ondorengoa, “aitza” lotu egin zenean (kora, oratu). Gainera, tresna horiek harriz zein “aitzez” egiten zirenez Joxemielen proposamena ez da hain arin baztertu behar izan.

Julio Caro Baroja izan da gogoratu den hurrengo ikerlea eta numismatika iberiarrean ezagutza handia zuela. Bere iritziz Nafarroan aurkitu den txanpon baten testua “Barscunes” azaltzeko kontuan hartu behar den lehenengo hipotesia garai horretan bertan bizi zirenen izena izatea: “baskoiak”, zelta hizkuntza baino lehen behintzat.

Hurrengo hizlaria Jabier Goitia izan da eta bere sistema metodologia azaldu du. Azterketa toponimikoak egiteko, besteak beste, Espainiako Institutu Geografikoak duen datu base erraldoi batean (1.500.000 toponimo) egiten ditu bilaketak eta, programa baten laguntzaz, antzekotasunak dituzten terminoen multzoak automatikoki egiten ditu. Bere ustez, Iberiar penintsulako toponimoak ondo aztertuz gero, euskararen historia zati handi bat idatz daiteke, galdutako hitz asko horietan gorderik daudelako. Mendi eta ibaien izenei ematen die garrantzi gehien, horiek gutxien aldatu direlako. Goizeko saioa amaitzeko Antonio Arnaizek “sardana” dantza iberiarri buruzko proposamen etimologikoa azaldu du.

Arratsaldean  Baltzolako kobak bisitatu dira eta bertan etnografia arloko hainbat kontu ikasteko aukera egon da. Ondoren ez dira faltatu euskararen aurreiritzi buruzko eztabaida zabala “Euskararen Jatorria: enigma europar bat” dokumentala oinarri hartuta eta, amaitzeko, Iruña Veleia izan da hizpide, Luis Silgo epigrafista valentziarraren eskutik. Aldundiko Batzordeko txosten arkeologikoan izan diren hutsuneak azalduz, Hispanian kristautasunak II. mendean bertako hizkuntzetan izan zuen hedadurari buruzko testu garrantzitsu bat aurkeztu du. Amaitzeko izen akitaniarrei dagozkien euskara garaikidearen baliokideak azalduz, Silgok grafitoetako zenbait izen erraz itzultzen ditu Batzordeko hizkuntzalarien mesfidantzak eta ezintasunak gaindituz.

Ekitaldi hau Sarkisian, Kapanaga eta Txillardegiren omenaldiarekin amaitu da. Bittoren arreba, Lourdes Kapanaga etorri da eta hunkitu egin da txalo zaparradak entzun direnean euskararen hiru bultzaile hauen izenak.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Maiatza 08th, 2012

a) Zenbait hitzaldiren aurrerapena

Luis Silgo

Joxemiel Barandiaranen aitz erroari buruzko proposamena

Javier Goitia

b) Egitaraua

Egitaraua

Nola heldu Dimara (eta Jatetxe eta bisitaren kokapenak)

Izena emateko: euskararenjatorria[abildua]gmail.com

c) Jatorria Elkarteak zabaldutako albisteak

Berripapera

Biltzarrari buruzko artikulua Hemen ere ikusgai: Erabili.com Berria (laburtuta) Sustatu Gara

d) Hedabideak

Gara

Bizkaie

Begitu Arratiako aldizkaria (12. orrialdean)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Maiatza 05th, 2012

Elkarteak 2. berripapera atera du, Maiatzaren 12an Diman egingo den 7. Biltzarrean zentratuta. Horrez gain, Txillardegiren eta Antonio Arnaizen txostenaren berri ere ematen da.

Euskararen Jatorriaren 2. Berripapera_2012ko apirila

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Maiatza 04th, 2012

Osagaiak: _+oiha

Esanahia: ibaiaren ohantzea

Azalpena: Ojacastro izenaren 1. osagaian ikus daitekeenez, “oja”, hori *oiha izan daiteke, bertatik pasatzen zen ibaiaren izena eta euskara galdu ahala, Glera/Ilera izenarekin ordezkatu zen. Ondoren, Errioxako Merindadearen eremu administratiboa sortzean ibai honen ingurunearen izendapena hartu eta lurraldez zabaldu zen gaur egungo Errioxa osora hedatuz.

Artikulu osoa, azalpen guztiekin

Egilea: Eduarno Aznar

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Maiatza 03rd, 2012

Maiatzaren 12an, Diman hitz egingo duen hizlarietako bati elkarrizketa egin berri diote Deia egunkarian.

Bertan aipatzen duenez Iberiar penintsulako toponimoak ondo aztertuz gero, euskeraren historia zati handi bat idatz daiteke, galdutako hitz asko horietan gorderik daudelako.

Azterketa toponimikoak egiteko, besteak beste, Espainiako Institutu Geografikoak duen datu base erraldoi batean (1.500.000 toponimo) egiten ditu bilaketak eta, programa baten laguntzaz, antzekotasunak dituzten terminoen multzoak automatikoki egiten ditu.

Mendi eta ibaien izenei ematen die garrantzi gehien, horiek gutxien aldatu direlako.

Liburu batean, bizitza osoko ikerketa lan hori epe laburrean argitaratuko du. Momentuz, Diman entzuteko aukera izango dugu.

Deian egindako elkarrizketa

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Maiatza 03rd, 2012

Atzera begira, euskeraren jatorrian bagabiltz ere, etorkizunerantz begiratzeko aukera galdu gabe, Berria egunkarian Joxe Manuel Odriozola eta Andoni Olariagaren arteko eztabaida ekarri dugu honera.

Joxe Manuelentzat euskerarik gabe ez dago nazioa eraikitzerik, nazioa egiten gaituena hizkuntza bera delako. Andonirentzat independentzia lortzeko euskaltzaleez gain, feministak, langileen eskubideen aldekoak… batu eta elkartu behar dira.

Egia esan, euskeraren jatorriak zertxobait diosku gai honetan. Etimologikoki, euskaldunen herria euskaraz mintzo direnen herria da, euskal-dun, euskaradun, euskara dutenak. Gure hizkuntza lehenengo lerroan jartzen ez duen proiektu politiko batek lagunduko luke balizko geroko egoera horretan (independentziarekin) lehenengo lerroan jartzen?

Artikulua Berrian

Jose Manuel eta Andoni

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)