Aukeratutako atala ◊ Iruña-Veleia ◊

• Igandea, Martxoa 25th, 2018

Gaur Aldaben 25 lagun batu gara eta beste gutxi batzuk ezin etortzea adierazi digute. Bidegabekeriari aurre egiteko ideia asko eta gogo handia ikusi da. Apirilaren 14an, larunbata, 10:00etan Aldaben ere batzartuko gara eta ordurako komunikazio eta ekintza planaren proposamena prest egongo da.

Baten bat gehiago laguntzeko prest badago posta honen bidez jar daiteke gurekin harremanetan: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Abendua 24th, 2023

*Arabako Aldundiaren eskabadorak, gelditu gabe, Iruña-Veleia suntsitzen ari dira!!

⏩ Lehenengoan Eliseo Gilek abezedario zaharrena topatu zuen eremua suntsitu zuten.

⏩ Bigarrenean Errosetoien etxean, euskerazko eta kristau testu gehienen lekuan.

⏩ Laugarren honetan harresi inguruko zenbait eremu suntsitu dute. Oraingoa basatiena izaten ari da, ez direlako gelditzen. ASKI DA!

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Urria 25th, 2022

Igandean Berriak artikulu bat argitaratu zigun non baieztatzen zen ostraken auzia amaitu dela. ABCk edo El Paisek ez lukete hobeto egingo:

https://www.berria.eus/paperekoa/2106/032/001/2022-10-23/hiri-berri-bat-topatzeko-mapa.htm

Horren aurren hiru erantzun egon dira:

Patxi Zabaleta: ‘ATA’, euskal deiadarra’

Eta Iruña-Veleia Martxan Elkartearena:

IRUÑA-VELEIAKO OSTRAKEN AUZIA EZ DA AMAITU

Iruña-Veleiako ostraken auzia zoritxarrez ez da amaitu, eta Ana Del Val Arabako Kultur Diputatuak ondo asko daki. Izan ere, aurtengo maiatzean berarekin bilera bat izan genuen, bertan grafitoei hiru froga arkeometriko egitea eta ostrakak aurkitutako lekuen inguruan kata kontrolatuak egitea eskatu genion.

Froga arkeometriko hauen bitartez, grafito hauek benetakoak edo faltsuak diren behin betikoz argi genezake.
1- Karbonato kaltzikoen analitika: ostraka batzuetan hainbat hizki karbonato kaltzikoz estaliak daude eta karbonatoa benetakoa bada azpian idatzitakoa ere bai.
2- C-14 froga, hizkiak dituzten hezurretan: hauen adina argituko digute.
3- Termoluminiszentzia froga: esaldi idatziak dituzten adreiluak noiz egosi ziren esango digu.

Froga horiek egiteari uko egin zion Diputatuak, epaiketa bat egin dela argudiatuz. Saiatu ginen azaltzen epaiketa horretan faltsutzat jotzeko froga bakarra Instituto del Patrimonio de la Cultura de España-ko Navarro jaunak aurkeztutakoa izan zela eta horietan ez zirela egin goian aipatutako hiru hauek, ezinbestekoak direnak.

Navarrok erabilitako sistema hori ez da sekula grafito batzuk benetakoak diren ala ez argitzeko erabili. Aurkeztu zuen frogaren arabera hainbat metal modernoren arrastoak topatzen ziren grafitoetan. Dena den, lekuko frogarik ez zuen egin; benetakoak direla argitu den garaiko beste pieza batzuetan metal modernorik aurkitzen den ala ez eta ze kantitatetan jakin ahal izateko. Izan ere, piezak garbitu eta manipulatzean arrastoak geratzen dira beti. Gainera, ez zuen kontraste frogarik egin; hau da, ez zuen agitu pieza bat gaur egun faltsutzean zenbat metal arrasto uzten dituen. Epaiketan Albisu perituak agertu zuenez, gutxienez Navarro jaunak topatutakoa baino hamar bider metal moderno arrasto gehiago agertu ohi dira.

Beraz, ez dugu uste auzi hau argitua dagoenik. Horrez gain, hilabeteko lehen igandero goizeko hamaiketan egiten dugun bisitan inskripzio berri bat aurkitu genuen martxoan harresia garbitu zutenean. Bertan, “ATA” irakurtzen da eta gurutze bat du gainean. Honen berri eman genion Ana Del Vali, babestu eta ikertu dezan eskatuz. Berak baietz erantzun zigun arren, gaur egun baserik gabe jarraitzen du oraindik eta, ziurrenik, ikertu gabe. Guk, gure aldetik, harlauza honen berri eman diogu epigrafista bati eta berau babesteko konpromisoa hartzen dugu; inskripzio honek harremana eduki baitezake aztarnategian Eliseo Gilen taldeak topatutako beste 12 “ATA” inskripzioekin, faltsutzat eman direnak.

IRUÑA-VELEIA MARTXAN

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Abuztua 31st, 2022

> 11:00etatik 13:30etara. Doakoak dira.
> Bisitan hainbat gai azaltzen da: indusketan topatutako grafitoen altxorra, epaiketan jakin izan duguna, hiriaren desagerpena eta Bagaudak, euskalduntze berantiarraren teoria deuseztatzeko duen garrantzia eta bisitarien galderak.
> Izena emateko bidali watxap bat 663901248 telefonora edo telegrametik @patxideustu
> Informazio hau kontakturen bati bidaltzea eskertzen da

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Azaroa 01st, 2021

Bisita gidatuak luzatu egin dira aurten eta, eguraldiak laguntzen badu, azaroan eta abenduan ere egingo dira.

Iruña-Veleia Martxanek bisita gidatu batzuk prestatu ditu, indusketa eta  agertutako 400 grafitoak ezagutzeko, epaiketan eta gai honen atzean zer dagoen jakiteko, euskalduntze berantiarra zergatik zabaltzen ari diren jakiteko eta abar.  Iruña-Veleia Euskal Herriaren misterio handienetako bat bihurtu da. Ezagutu nahi?

Bisitak hilaren lehenengo igandeetan egiten dira. Bi talde egiten dira, euskerazkoa eta gaztelerazkoa, bakoitzerako gutxienez bost lagun baldin badaude.  Bisita 11:00etan hasten da, indusketako ate nagusian, 14:00 inguruan amaitzeko. Hileko lehenengo igandeetan izango da, ekainekoa izan ezik, Iruña-Veleiako 3. Biltzarrarekin ekimenaren barruan egiteko,  maiatzaren 30era aurreratuko delako. Bisitako egunaren aurreko ostegunean, 20:00etan zerrenda ixten da eta baieztapen mezua ostiralean bidaltzen da.

Bisitak Iruña-Veleian Martxanek antolatzen ditu eta doakoak dira.

Bisitan hainbat gai azaltzen da: indusketan topatutako grafitoen altxorra, epaiketan jakin izan duguna, hiriaren desagerpena eta bagaudak, euskalduntze berantiarra baztertzeko duen garrantzia, eta, noski, horiez gain bisitarien galderei ere erantzuten zaie.

Izena emateko bidali mezu bat izen-abizena, herria, zenbat lagun euskeraz ala gazteleraz eta datarekin: irunaveleiamartxan@gmail.com edo watxapez: 663 901 248.

Iruña-Veleia_Bisita_Gidatua210905

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Otsaila 11th, 2021

Iruña-Veleia Martxan

Eusko Legebiltzarrak Iruña-Veleia bide zientifikotik aztertu eta kultur ondare izendatzeko prozesuan laguntza eman dezala eskatu da

Gaur goizean Iruña-Veleia argitzeko pasa den udazkenean 99 egunetako gose greba egin zuen Jose Mari Lejardik, Patxi Alañarekin batera, Eusko Legebiltzarreko Kultura, Euskera eta Kirola Batzordean izan dira. Kide bi hauek Iruña-Veleia Martxan elkarte berriaren partaideak dira. Adierazi dutenez 20 txosten baino gehiagoren arabera grafitoak egiazkoak izan daitezke eta horien egileek, epaiketa ikusi ondoren, lehenengo jarrerari eusten diotela. Horrez gain, Iruña-Veleia bide zientifikotik argitzeko izenpetu duten hainbat pertsona ezagun gogoratu dituzte.

Adierazi dutenez Epaitegiak IPCEri agindu zion lanak hutsune gehiegi ditu besterik gabe onar dezagun: bost teknikarik hasi baina bakarrak sinatu zuen amaieran, Vicente Navarrok, hain zuzen ere, horrelako datazioetan eskarmenturik ez duen teknikariak eta gainera, erabili zuen metodoa ez du beste inork munduan horretarako erabili. Gutxi balitz, erabili zuen mikroskopioa erosi berria zen eta ez zituen kontraste probak egin ea ondo doituta zegoen jakiteko. Eta hori gutxi balitz IPCEk egin zuen beste txosten bat zegoen –Antelok egindakoa- ondorio desberdinak zituena (ez zioen faltsuak zirela) baina ez zuten epaiketara deitu eta txosten hori ez zuten epaian kontuan hartu nahi izan.

Orain arte topatu diren grafito guztiak ondare izendatzea eskatu du elkarte berriak, Gratiniano Nietok topatutako 61, Elortzak topatutako 65, Lurmenek topatu eta epaiketatik kanpo geratu diren 381 grafito eta EHUk aurkitu dituen 2 grafitoak. Ondare izendatzeko prozesu horretan herritar eta elkarteek parte hartzea eta zalantzak daudenean bermedun laborategiek datazio egokiak egitea galdegin dute.

Adierazi dutenez, Iruña-Veleia Martxanek gaur eskatu dio Eusko Jaurlaritzari kultur ondare izendatzeko prozesua abiatzea eta Legebiltzarrari, ez-legezko proposamen baten bidez, horren alde egin dezan eskatu diote, zientzia kontuan hartzeko hori delako bide bakarra gai hau betiko argitu dezagun.

Behean Iruña-Veleia Martxanek Jaurlaritzari egindako eskaeraren laburpena:

Iruña-Veleia Martxanek Eusko Jaurlaritzari egindako eskaeraren laburpena:

1) Iruña-Veleiako aztarnategia eta bertako aurkikuntzak babes berezia duten kultur ondasun izendatzeko deklarazio espedientea zabaldu eta izapidetu dezala.

2) Espedientea zabaldu eta amaitu bitartean, beharrezkoak diren babes neurri guztiak hartu ditzala Iruña-Veleiako aztarnategia eta indusketetako aurkikuntzak behar bezala kontserbatu daitezen eta adituengatik eta metodo zientifikoen bidez aztertuak izateko aukera egon dadin, bai eta suntsituak, kaltetuak edo manipulatuak izan ez daitezen. Halaber, espedientea hastearekin bat, behin behinean, Iruña-Veleiako aztarnategiari eta indusketetako aurkikuntzei babes berezia duten kultura ondareen araubidea eta babes – araubide erkidea eta berezia aplikatu diezaiela.

3) Iruña-Veleiako kultur ondasun higiezinak, higigarriak eta inmaterialak babesteko espedientea jendaurrean jarri dezala eta interesdunak entzunak izan daitezela. Halaber, aipatutako espedientean Iruña-Veleia Martxan! Elkartea aintzat hartu beharreko alderdi eta interesatutzat jo dezala; alegazioak egiteko, frogak proposatzeko eta frogen praktikan parte hartzeko aukera eman diezaiola eta entzunaldia eman diezaiola.

4) Iruña-Veleiako aztarnategian aurkitutako ondare-higiezin, ondare-higigarri edo ondare inmaterialen baten benetakotasunaren inguruan zalantza edo eztabaidarik balego, espedientearen baitan metodo zientifikoen bidez ikerketa burutzea agindu dezala eta, ondorioz, dagozkion ikerketa, txosten, azterketa tekniko eta frogak burutzeaz gain, benetakoa edo faltsua izan daitekeen ondare higiezin, higigarri edo inmaterial bakoitzaren datazioak, kata kontrolatuak eta auditoriak egin daitezela.

5) Hala badagokio eta dagokion Dekretuaren bidez Iruña-Veleiako aztarnategiari (bere osotasunean) eta bertako aurkikuntzei (izan ondare higiezinak, higigarriak edo inmaterialak) babes berezia duten kultura ondasun deklarazioa eman edo zabaldu diezaiela, elementuz elementu dagokion ondare kategoria eta ondare mota zehatza finkatuaz, eta babes berezia duten kultura ondasunen araubidea aplikatu diezaiela.

Gasteizen, 2021eko otsailaren 10ean

Iruña-Veleia Martxan!


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Abuztua 24th, 2020

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Otsaila 15th, 2020

“Suntsi ez gaitzaten, zuen kulturari laguntza ederra egin diezaiogun, gu zientziak aztertzea duzue bide bakarra”.

Iruña-Veleiako grafitoek laguntza eskatzen dute

Veleiako grafitoak gara. Mendeetan lurperatuta bizi izan gara. Azkenean, pertsona batzuek lurpetik atera gintuzten eta, estaltzen gintuen zarakar nazkagarria kentzeko garbitu gintuzten. Gero museo batera eraman gintuzten. Geroztik hementxe gaude aspertuta, duela urte batzuk ia inork ez gaitu bisitatzen eta. Lurpetik atera ginenetik zuen euskara bitxia entzuten dugu, baita daukazuen beste hizkera harrigarri hori ere, pixka bat latina bezalakoa, baina Kadizkoa edo.

Duela gutxi entzun dugu lurpetik atera gintuzten pertsonak epaitzen dituztela, kalte egin zigutela leporatuz. Hara! Hain zintzoak izanda. Gainera, pertsona haiexek grabatu ere egin gintuztela zioten. Nondik asmatu dute hori? Ezin da bizi hain zahar-zaharra denik.

Beldur handia ematen diguten solasak ere entzun ditugu. Esan dutenez, epaiketak kalte egin zigutenetz bakarrik erabakiko duenez, amaitzen denean gurekin nahi dutena egin ahal izango dute.

Iruzurra garela ia jende guztia sinetsita daukatela zioten. Iruzurra gu? Ez dugu ezer txarrik egin. Alderantziz, laguntza handia egin dezakegu historia ezagut dezazuen, gu jaio gineneko garaian kultura nolakoa zen dakikezuen.

Giro politikoak, akademikoak, zientifikoak eta erlijiosoak gorroto gaituztela ere entzun dugu, eta gure alde ezertxo ere egingo ez dutela, epaiketa amaituta suntsitu izatea nahi dutela. Aspaldi jakin genuen gure hirian burdinazko elefante moduko batzuk erabili zituztela lur piloak hondeatzeko, eta leku horretan gure lagun batzuk bizi ziren, zabortegi batean bukatuak.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Otsaila 14th, 2020

1. ”Euskal” hedabideek Iruña-Veleiako grafitoen grafologiaz esan dutena

Berria: Iruña-Veleiako ostraketan Eliseo Gilek idatzi zuela esan du grafologo batek

https://www.berria.eus/paperekoa/1963/032/001/2020-02-14/irua-veleiako-ostraketan-eliseo-gilek-idatzi-zuela-esan-du-grafologo-batek.htm

Gara: Un calígrafo señala la mano de Gil tras las falsificaciones

https://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gara/editions/2020-02-14/hemeroteca_articles/un-caligrafo-senala-la-mano-de-gil-tras-las-falsificaciones

EITB: Un caligrafo afirma que Eliseo Gil hizo las falsificaciones de Iruña-Veleia

https://www.eitb.eus/es/cultura/detalle/7029080/juicio-caso-irunaveleia-13-febrero-2020-declaracion-caligrafo/

2. Epaiketan grafologiaz entzun dena (guk itzulita)

a)Ertzain batek dio grafologia ezin dela zeramika gaineko idazkunetan aplikatu: “Tresna bat hainbat euskarritan (zeramika eta zur lakatua) zulatuz gero, ezinezkoa da peritu-azterketa grafistiko baten oinarrizko alderdiak aztertzea, hala nola abiadura, presioa, ereduzko keinuak eta erasoen eta ihesbideen azterketa (ataques y escapes)”.

b) Alicia Carrasco, grafologiaren 1. txostenaren egileak dio ezin dela baieztatu Eliseo izan denik: Hori dela eta, eta zuhurtzia areagotzeko, peritu honek ezin du ondorioztatu behar ‘letrinen’ grafitoak egin dituenak aztarnategien grafitoak ere egin dituenik, nahiz eta hain bitxiak diren kointzidentzia askok hala iradokitzen duten, baina benetan baiezta dezakeena da paralelismoa esanguratsuak eta harrigarriak daudela, zoriaren emaitza besterik ez izateko izatea zaila dena.

c)  Letterako Gregorio Rodriguez noraezean guztiz galduta (Magdalena Ezcurra gaixorik dagoela esan du). Azterketa egiteko antzezpen batean Lurmenek prestatutako erromatar itxurako komun batean idatzitakoa hartu dute kontuan. DA-Defentsako abokatua. GR-Gregorio Rodriguez.

DA: Komunean idatzitakoaren eta grafitoen arteko antzekotasunak bakarrik aztertu dituzte ala baita desberdintasunak ere?

GR: Antzekotasunak bakarrik.

DA: Nola zenekiten komunetako grafitoak esku berekoak zirela?

GR: Hori Aldundiak jakinarazi zigun.

DA: Ba al zeneukaten Eliseo Gilek eskuz idatzitako testurik, perizial kaligrafiko guztietan egiten den bezala?

GR: Ez.

DA: Eta zergatik ez zenuten lagin bat hartu Eliseori?

GR: Orduan desberdin idazten saiatuko litzatekeelako (zurrumurruak aretoan).

DA: Egur edo zeramikaren gainean egindako idazki edo marrazkietarako metodo zientifikorik ba al dago?

GR: Ez, baina ezta paper edo beste euskarri batzuen gainean ere (geroago, beste galdera bati erantzunez, aitortzen du “Grafologia sasizientzia bat” dela).

DA: Grafitoen zein alderdi aztertu dituzue zuek? Ulertu dudanez, euskarriaz gain, kontuan hartu behar dira erabilitako idazteko tresna (puntzoia, brotxa, boligrafoa), abiadura, presioa, ereduzko keinuak (gestos tipo) eta erasoen eta ihesbideen azterketa (ataques-escapes) … Hori guztia kontuan hartu al duzue?

GR: Ez, letren forma bakarrik. Gainerako guztia berdin zait. Letren arteko formak eta distantziak bat badatoz, gainerako guztiak ez du axola (urduri igertzen zaio). Pertsonek ez dute idazteko edo marrazteko modua aldatzen. Haurtzaroan zein helduaroan pertsona baten marrazki bat berdinak dira egiturari dagokionez. Hori egiaztatuta dago.

Pantailan erakusten zaizkio komunean dauden A guztiak, hogeiren bat, itxura ezberdinekoak, eta galdetzen zaio ea uste duen denak esku berekoak direla (zalantzekin hasten da). Gero komuneko R guztiak erakusten dizkiote. Gregoriok egindako txostenaren orrialdea erakusten zaio, non PARMIINION jartzen duen grafitoa agertzen den. Haren arabera, R letra, komuneko 24. R letraren antza dauka. Baina hemen R guztiak erakusten zaizkio, zenbatu gabe eta galdetu diote ea zein den antza duena. Zalantzan dago, ez dakiela zein den esan du, erabat galduta dago. Gauza bera beste bi letrekin egin dute eta berdin, galduta.

Halaber, agerian geratu dira letren eta grafitoen marrazkiak (askoz txikiagoak horiek) alderatzean egiten dituen oreka ikaragarriak, fotoshopa erabiliz eta irudiak beren gustura handituz eta distortsionatuz, zerbaitetan bat egin dezaten.

Iturria eta iruzki hau: Elexpuru: “Zalantzarik gabe, azterketa grafologiko hori Grafologiaren historiara pasako da.”

Informazio osagarria Elexpururen blogean: Grafologia 1 Grafologia 2

Orain 10 urte jadanik Iruña-Veleiako grafitoei buruzko txosten grafologikoak funtsagabeak zirela jaso zen txosten honetan: 15_RM_Frank ES

Egilea: Roslyn M. Frank Dok, Iowako Unibertsitateako Gaztelera eta Portugesera Saileko irakasle emeritua

Laburpena: Roslyn-en txosten hau Arabako Foru Aldundiak, Eliseo Gil ostrakak faltsutu zituela probak lortzeko agindutako txosten grafologikoei buruzkoa da. Roslyn-en iritziz azterketa horiek ez dute behar den oinarri zientifikorik eta beraz ezin dira kontuan hartu faltsutasuna oinarritzeko.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Abendua 06th, 2019

Gai hau zientifikoki argitzeko bide bakarra dago: datazioak eta topatu ziren lekuetan kata kontrolatu batzuk egitea. Zientziaren bidea alegia. Hori eskatzeko manifestu bat dago eta interneten sinatu ahal duzu www.iruñaveleia.eu webgunean edo, Durangoko Azokara bazatoz, Iruña-Veleia Argitu hantxe dago lau egun hauetan, kanpoko aldean, herritarrei informazioa ematen, orriak zabaltzen eta sinatzeko aukera eskaintzen.

Ez gaitezen isilik geratu!
Ez gaitezen geldirik geratu!
Otsailean epaiketa dago eta!

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)