Aukeratutako atala ◊ Eduardo Aznar ◊

• Astelehena, Abendua 04th, 2017

Aurten lau liburu berri argitaratu dira, euskeraren jatorriarekin zerikusia dutenak: Eduardo Aznarrena, Jose Mari Ugaldearena, Juan Martin Elexpururena eta Jon Nikolasena. Horiez gain, Iruña-Veleiari buruz ere dauden liburuak salgai egongo dira:

Eduardo Aznar: Tierras, gentes y voces, El legado del euskera riojano. Eduardoren argitaratu berria den liburu honetan Errioxako pertsona eta leku izenak aztertzen jarraitu du eta euskerak lurralde honetan izan zuen bilakaeraz hainbat proposamen egin ditu. Pamiela argitaletxean.

Jose Mari Ugaldea: Euskal Toponimia munduan. Markina-Xemeingo toponimia aztertzen hasi, eta euskal kutsua duten toponimoak  mundu osoan ikertzen aritu da azkenerako Jose Mari Ugaldea Jose Mari Ugaldea: “Euskal Toponimia Munduan” Goienkaleko Autoekoizleen saltokian egongo da salgai (41-42)

Juan Martin Elexpuru: Euskararen aztarnak Sardinian? Bertan, Sardinian euskeraren aztarnak izan daitezkeen hainbat toponimo eta hitz jaso ditu.  Badihardugun eta Pamiela argitaletxean. bideoa. Diario Vasco Euskadi Irratian Mezularian

Jon Nikolas: OrĂ­genes del lenguaje oral y del euskara/eskuara. Liburu honetan gizakiaren bilakaeran hizkuntza zein fasetan sortu ahal izan zen eta horrek zer ekarri zuen proposatu du Jonek liburu berri honetan. Nabarralden salgai.

Iruña-Veleiari buruz argitaratu diren lau liburuetatik hiru izango ditugu: Elexpururena lehenena izan zen, gero Hector Iglesiasek orain bi urte eta iaz Euskeraren Jatorriak bi nazioarteko biltzarrekin egindakoa (laugarren liburua Alberto Barandiaranena da, arkeometria zer den jakin nahi ez duenarena).

Hectorren liburua Amazonen erosteko

Paperean eskatzeko Ebooken erosteko

Elexpururena Badihardugun salgai. Beste biak Nabarralden

Bestetik Bittor Kapanagaren 4 lan bildu zituen liburua Badihardugun eta Gerediagaren saltokian aurkitu daiteke.


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Azaroa 09th, 2011

Eduardo Aznar antropologo eta historialariak  hitzaldi bat emango du Bilbon, argitaratu duen liburuari buruz: “El euskera en la Rioja, primeros testimonios”.

Bertan, euskarak lurralde horretan izan zuen hedapenari buruz hitz egingo du, esanez, ez dela kanpoko hizkuntza, baizik eta aurretik hor egondakoa.

Euskararen jatorriari buruz edo euskalkien sorrera datari buruz ere hainbat iruzkin egin ditu Eduardok.

- Eguna: azaroaren 11an

- Ordua: 19:30etan

- Lekua: Enpresarialen Eskola, Elkano kalea 21.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Urria 02nd, 2010

Osagaiak: henau(t)si + -(k)era

Esanahia: mintzatzeko modua

Bilakera:

- henau(t)si + -(k)era

- henauskera

- (h)enuskera (Garibaik 1571an “enusquera” grafia erabili zuen)

- ehuskera

- euskera

Azalpena: Proposamen honen lehen egilea Alfontso Irigoien izan zen (erreferentzia nagusia: “Etimología del nombre vasco del vascuence y las vocales nasales vascas descritas por Garibay”, Fontes Linguae Vasconum nº 56, 139-148 orriak, 1990).

Gaur egun nahiko seguru dirudi *enautsi bezalako aditz bat existitu zela, “hitz egin, mintzatu” adierazten zuena. Oraindik agertzen da bizkaieraren “dinost-diñaust, dinotsat” (= esaten dit / diot) bezalako aditz flexioetan, non “*inotsi / *inautsi” aditza berreraiki baitezakegu. Gainera, erauntsi aditzak ere gordeko luke beste forma deribatu bat, kausatibozko -ra- artizkiaz (< *eranauntsi), bizkaieraren “dirautsat-dirautsagu” bezalako formetan bizirik iraun duela. Hau ikusita, ez legoke ausko- erro hipotetikoarekin erlaziorik.

Bestalde, -(k)era atzizkia oso ezaguna da, eta ez dauka problemarik, zeren “era, modu, forma” esan nahi baitu.

Egileak: Alfontso Irigoien

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 8.3/10 (19 votes cast)
• Asteazkena, Apirila 03rd, 2019

EHUn lehenengo hitzaldia eman eta gero Basaurin izango dugu aukera Errioxako euskera hain sakon aztertu duen Eduardori entzuteko:

Non: Basauriko Pozokoetxe Kultur Etxea
Eguna: Jorrailaren 5, barikua
Ordua: 18:30

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Maiatza 04th, 2012

Osagaiak: _+oiha

Esanahia: ibaiaren ohantzea

Azalpena: Ojacastro izenaren 1. osagaian ikus daitekeenez, “oja”, hori *oiha izan daiteke, bertatik pasatzen zen ibaiaren izena eta euskara galdu ahala, Glera/Ilera izenarekin ordezkatu zen. Ondoren, Errioxako Merindadearen eremu administratiboa sortzean ibai honen ingurunearen izendapena hartu eta lurraldez zabaldu zen gaur egungo Errioxa osora hedatuz.

Artikulu osoa, azalpen guztiekin

Egilea: Eduarno Aznar

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Martxoa 21st, 2019

Pasa den urtarrilean Eduardok Gasteizen eman zuen hitzaldia internetera igo dute.

Interesgarria da, lehenengo zatian bere azken liburuaren edukia ondo laburtu zuen eta amaieran izandako eztabaidak daude, besteak bestek, Martinez Aretarekin, Gorrochateguirekin, Martinez de Juberarekin eta Koenraad-ekin.

https://ehutb.ehu.eus/video/5c59a6e2f82b2be32d8b45ec

Zein dira Errioxako euskararen bereizgarriak eta noiztik mintzatu ote zen lurraldean?


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Urtarrila 24th, 2019

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Urtarrila 15th, 2019
Hemen Eduardoren Tierras, Gentes y Voces liburuaren azken iruzkina. Aurrekoak:
Liburuaren azken atalean, lehenengo liburuan bezala, jasotako material guztia interpretatzeko saiakera interesgarria dago. Bertan Errioxan topatutakoak atzizki akitaniarrekin eta testu iberiarrekin zer lotura izan dezakeen aztertu du eta kontu asko aipatzen ditu.

Ondorioetako bat hauxe da: Pirinioen iparraldeean zein hegoaldean, Garona arroan eta Ebron, oraingo euskerarekin lotura zuen hizkuntza mintzo zen jendea bizi zen eta hortik etorriko zen Errioxako Goi Lurretan topatu ditugun euskal hitzak, baita hizkuntzaren beste osagai batzuk ere. Errioxako euskeraren jatorria, beraz, Antzinarokoa da, orain bi mila urte Ebro aldean hitz egiten zen hizkuntzan eta mundu iberiar-akitaniarrean eta ez sarritan aipatu diren Erdi Aroko birpopulazioetan. Belsko / Belstar / Nigrinus moduko sorta antroponimo argiak ikusita, zaila da pentsatzea euskeraren eta iberieraren artean loturarik ez dagoela pentsatzea.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Urtarrila 10th, 2019
Laugarren post onetan Errioxan erabiltzen diren euskal jatorriko berbak landu ditu Eduardok. Toponimiarekin alderatuta, hitz gutxi dira, izan ere, Eduardok dioen bezala, prestigiogatik edo estatu hizkuntza izateagatik gazteleraz hitz egitera pasatzean ezin duzu jarraitu euskal hitz asko erabiltzen, bestela ez dizute ongi ulertuko eta bazterturik geratuko zara.
Batez ere, nekazaritza edo abeltzantzarekin edo antzekoekin lotutako hitzak mantendu izan dira batik bat: abarka, abarra, abarro (intsektua), achurra, acocharrar (makurtu), aldraguear (kuxkuxeatu), alguillado (argala), amarrequear (musean amarrekoen kontua eramatea), an-an (umeei jan dezaten), anabia, andrada (neskame mota bat), antes más (lehenagoaren itzulpen literala), arlo (mahatsa), arlote, artola (aulki mota bat), arro (lana gelditzeko), baldarra, baldraga, barraco (kexatzen den gaztea), bildur, birika (biriki erreak), cacamaca (askotan gaixotzen dena), caparra, chipi-chipi (euria hasten denean), chire (txori mota bat), txiribi (zoro apur bat), chirria, chirrinta (bekaizkeria), churri (garaiko azken piperra, txikia dena), cil, cilapo  (zilborrestea), corco (ahate basatia),  cucurubela (haritzetan eta artean egiten den kuskuilua),  elasco (bildots errea), cucutiar (kuxkuxeatu), esparron (sagarrondozko taulatxoa)…
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Urtarrila 04th, 2019
Liburuaren hirugarren atalean Errioxako toponimia sakon aztertu du. Gaur egun Errioxaren gune geografikoa zenbait eremu politiko desberdinetan banatua dago, eta xehetasun hau kontuan hartu ditu ikerkuntza honetan: Errioxako Erkidegoa, Riojilla (Burgos), Arabako Errioxa, ekialdeko Ibaien sorburuak (Zidakos, Alhama-Linares, Keiles), Tarazonaldea (Aragoi)… Eskualde horiek guztiak arakatu dira.
Lana egiteko bultzatu duen arrazoia, batetik, Lamintiturri elkartea izan da eta, bestetik, urte askotan beste inork ez zuela antzekorik egingo ziur egotea.
Liburuan euskerazkotzat hartu daitezkeen 2.000 toponimo jaso eta aztertu ditu. Horrekin Merino Urrutiak hasitako bideari jarraipen oparoa eman dio Eduardok. Izenak udalerrien arabera agertzen dira eta gehienetan azalpen etimologikoa proposatu du, askotan, Euskalerri-Nafarroako beste izenekin alderatuta. Zerrenda hau egiteko orain arte argitaratu diren agirietan oinarritu da: monastegietako agiriak (Donemiliaga, Albelda, Laturce, Valvanera, Herce, Fitero), XVI artekoak. Kopuru hau osatzeko, noski ondorengo mendeetako agiriak aztertu beharko liratekeela baina horretarako baliabide gehiago behar direla dio.
Horiez gain Antonino Gonzalezen toponimia txikiaren bi bertsio aztertu ditu, Nafarroaldekoak bertako Toponimia eta Kartografia Koadernoak, Arabako Errioxarako Jose Antonio Gonzalez Salazarren lana, etab.
Eduardok ondorio hau atera du: euskal toponimiaren maiztasuna handiagoa da leku altuenetan (Ezkarai aldeko mendietan, Riojilla-ko eta Najerilla-ren ibarreko lurralde garaietan…), beheko ibarretan baino. Horrek euskera baztertzen eta desagertzen joan dela adieraziko liguke, ibarren erdiguneetatik hasita, eta Erdi Aroan iparraldetik etorritako jendearen birpopulazioa ez bide da euskara haren iturri bakarra. Izan ere, jendea kanpotik heltzen denean leku emankorretan kokatu ohi da.
2.000 toponimo hauek banan-banan aztertu ditu Eduardok  250 orrialdeetan liburua.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)