Aukeratutako atala ◊ Arkeologia ◊

• Igandea, Otsaila 09th, 2020

Katalunian pozik egoteko moduan daude. Tarragonan labar arte interesgarria topatu berri dute.

La Altamira catalana

Zentzuz jokatu dute, ez Arabako Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak bezala Iruña-Veleian eta datazioak egin dituzte, haien balioa zehazteko:

Esta cueva habría sido contemporánea de la de Altamira. Ésta pertenece a los periodos magdaleniense y solutriense, con un total de unos 22.000 años de ocupación contínua, entre el 35.600 y el 13.000 ac, según pruebas realizadas con series de uranio.


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Arkeologia  |  3 iruzkin
• Larunbata, Abuztua 13th, 2011

Irikaitz izeneko indusketa eremuan, Zestoan, Arantzadi Zientzia Elkarteak aurkitu du eta oso berezia da, Iberiako Penintsulan orain arte aire librean agertutako iduneko zaharrena delako.

Aurkitu eta berehala zehaztu dute noizkoa den. Berriro ere, enbidia sanoa dugu, fibula prenestina, Floridako mamuteko hezurreko marrazkia, Arabako Sotocuevas edo Mañariako marrazkiak bezala,  datatuak izan direlako, noizkoak diren jakin ahal izateko.

Arabako Iruñako ostrakekin zergatik ez da berdin egin nahi?

Albistea Berrian

Arantzadi Elkartearen webgunea

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Uztaila 24th, 2011

Arabako Pobes herriaren ondoan, Socuevas izeneko lekuan, orain dela 12.000 urteko giza kolaleku bat aurkitu dute, Goi Paleotiko garaikoa. Aurkikuntza honekin giza kokaleku iraunkorrak kostaldetik urrun ere izan zirela baieztatuta geratu da.

Indusketa lan hau Amelia Baldeon paleolitistak eman zion hasiera. Amelia, Arabako Arkeologia Museoko aurreko zuzendaria zen, gero Bibat bihurtu zena naipen museoarekin bat egitean.

Lorena Lopez de Lacallek kendu egin zuen kargu honetatik, Arabako Iruñaren gaian ez zelako bere nahietara makurtu eta Eliseo Gilek defentatutako egiazkotasunaren alde omen zegoelako. Gainera, Lorenak bere konfiantzako pertsona bat behar zuen museo horretan zuzendari, ostrakak eskura izateko.

Bitxia da, hemen ere, EHU orain aritzea. Hau da, Arabako Iruñan bezala gertatu da, hasieran jende independientea eta gero, azkenean EHUk dena hartu. Horrela gertatu ote da?

Gara

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Iraila 23rd, 2018

Iruña-Veleiako grafitoen aldeko irizpen bat idatzi zuen eta Eliseo Gil babestu zuen Emilio Ilarregi arkeologoa hil da irailean. Arabarra zen jatorriz baina Segobiako Unibertsitateko irakaslea izan da urte askotan eta irakaskuntzaz gain Soriako indusketa arkeologiko batean buru belarri zebilen.

Osasunez ez zebilen oso ondo baina, kasualitatez, irailean Iruña-Veleia Argituko bi kideekin egon behar zen epaiketari begira laguntza emateko eta bi aste lehenago hil zen.

Emilio Sorian indusketa arkeologiko bat zuzentzen ari zen, Segobiako Unibertsitatearen izenean.

Emilio Euskeraren Jatorriak 2017ko abenduan antolatutako hitzaldi baten hizlaria izan zen, Euskalerrian topatutako txanponei buruz hitz egiteko:

Emilio Ilarregiren hitzaldia: zeltiberiar eta erromatar txanponak

Juan Martin Elexpuruk informazio gehiago eman du:

Emilio Illarregi

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Arkeologia  | Etiketak: , ,  |  Iruzkina gehitu
• Astelehena, Maiatza 16th, 2016

Eliseo Gil Zubilaga: J. Núñezek Iruña-Veleiako zuzendaritza planaren barruan eginiko lanen berrikuspen kritikoa

Bost urte igaro dira Julio Nuñezek Iruña-Veleiako Plan Zuzendaria idatzi eta martxan jarri zuela, eta bere ibilbidearen erdia egin duen honetan beharrezkoa deritzogu epe horren azterketa kritikoa egiteari.

Zoritxarrez, bost urte hauetako produkzioan zerbait nabarmentzen da, emaitzen urritasuna da hori: pare bat aurkikuntza epigrafiko isolatu eta Arekoikuska aldizkarian ezinbestez egin beharreko sarrerak.

Nolanahi ere, aro honetako emaitzak agerikoak  dira eta edozein herritarrek ikus ditzake. Bi baino ez dira: batetik, harresitik kanpoko sektore berri batean agerira atera ditu arkitektura egitura batzuk, Nuñezen iritziz  “macellum publiko bat”, eta bestetik harresiari berari egin zaion langintza mugatu bat, hegoaldeko atearen eremuan.

Gure ustez, ezin da inolaz ere onetsi goian aipaturiko sektorean erabili duen indusketa metodologia, guztiz zaharkitua eta neurriz kanpokoa, baliabide mekanikoak erabiliz  lurrazpiko eraikuntzen oinarriak jo baititu. Eremu horri buruzko dokumentazioak garbi adierazten zuen egitura estratigrafikoak ukitu gabe zeudela, geuk aurrez leku horretan egindako laneetan zein zerutik hartutako argazkietan oinarrituta.

Idoia Filloy Nieva: Aurkikuntza kultural baten altxorra Veleiako testuinguruan kokatua

Iruña-Veleian aurkitutako grafitoen altxor kulturala ez dago soilik materialean bertan eta honek eskaintzen digun informazioan; hori bezain inportantea da ongi kontserbatua dagoen aztarnategi bateko erregistro arkeologikoan agerturiko ebidentziak izatea, honek bere autentifikaziorako eta dataziorako oinarria ematen baitu, eta ondorioz, beren testuinguru historikoa ezagutzeko bidea ere bai.

Gainera, aro  kronologiko ezberdinetan agertu izanak ikuspegi diakronikoa ematen digu, eta aro horietan koka ditzakegu euskarri zaharretan grabaturiko testuak eta marrazkiak. Honek guztiak bidea ematen digu gaur bertan, eta gerora ere emango digu, gure iragan historikoa birreraikitzen lagunduko duten interes handiko azterketa ebolutiboak eta tematikoak egiteko.

Edward C. Harris: Lan bikaina burutu dute

Eliseo Gilek eta Idoia Filloyk erabilitako indusketa metodologia egokia izan den galdetuta, Edward C. Harris doktoreak adierazi du, txostenak aztertu ondoren, metodo estratigrafikoari eta Harris Matrix sistemari jarraitu diotela. Metodo hauek, ’sistema arbitrarioak’ ez bezala, aztarnategi arkeologikoak erregistratu egiten dituzte, geruza ezberdinak berreraikiz eta aztertuz, aurrez seinalaturiko eremuak induskatzen jardun beharrean. Gil eta Filloyren balizko faltsutzeaz galdetuta, Harris doktoreak dio, 400 objektutik gora faltsifikatzeko gauza izan balira ere, ezinezkoa zatekeela geruzen sekuentzia faltsifikatzea, sekuentzia hori ondo erregistratua baitago.

Gainera, doktoreak gehitu du balizko faltsutzea ez dela frogatu analisi forentsearen bidez; eta horrelako langintza batek jakinduria eta trebetasun imajinaezinak suposatuko lituzkeela. Bermudetako arkeologoaren ustez, ez zuten inolako motiborik era honetako iruzur bat egiteko, eta litekeena omen da horrelako aurkikuntza batek ezinegona sortu izana zenbait akademikoren artean; eta Gilek eta Filloyk oso fama ona zutela, metodo estratigrafikoa bikain jarraitzen zutelako beren lanbidean. Harrisen hitzetan: “aztarnategian egin duten lana (aurkikuntza handiak alde batera utzita ere) txalogarria da. Lan bikaina burutu dute”.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Urtarrila 26th, 2021

Chantal Jegues-Wolkiewiez frantziar antropologo eta astronomo bat da eta Arkeoastronomia edo Paleoastronomiako teknikak erabiliz, saiatu da frogatzen Lascaux-en labar  margoek duela 17.000 urte artistek ikusitako zerua irudikatzen dutela eta konstelazioekin bat datozela. Hau da, munduko lehen planetarioa izan zela. Baita margoak dituzten kobak ez zituztela kasualitatez aukeratzen, solstizioetan argitasuna barrura sartzen zelako baizik.

Hau da,  aterpe kantabriar-euskal-akitaniarreko gure arbasoek munduko lehenengo planetarioa margoztu ahal zuten?

Teoria hori indar dezakeen zerbait badugu: zergatik kostelazio izenen erdiek animalien izenak daramatzate?

Astronomos de La Prehistoria ( Documental ) – YouTube

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Urria 10th, 2012

Ederretan ederrena Euskal Herrian aurkitutako lehenengo labar artedun koba, orain dela 50 urte Aia udalerriko Altxerrin. Magdaleniensealdikoa, orain del 14.500-10.000 urte, gure arbasoak Iparramerikaraino joateko gai ziren garaikoak.

Euskera inoiz munduan urrutienera eraman ahal izango zaituen travel-txekea dugu, Xahok kontatzen digunez:

- Hegatzak: etxeetako teilatuaren hegalak, antxina atx hegaldunak, gure arbasoek babesteko erabiltzen zituzten lekuak

- Ateak: (h)arriteak, hau da, gure arbasoek kobeetako sarrerak ixteko jartzen zituzten harriak, hotzetik hobeto babesteko

Edo Barandiaranek, Arturo Campionek eta beste zenbait adituk defendatu zutena:

- Aizkorak: gure arbasoen oinarrizko lan tresna, janaria lortzeko zein natura moldatzeko, atx / aitz zatiez egindako tresnak

Urtez urte,

mendez mende,

milurtez milurte,

hemen gara,

hemen gaude,

euskeraz.

Irudia: Eusko Jaurlaritza

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Abendua 11th, 2013

Munduan zehar eta Euskal Herrian ere topatzen diren objektu arkeologikoei buruz egiten diren datazioak ia asteroko albiste dira. Azaroan , El Correon, Galdakaon agertutako labe baten berria dator. Antza, Europa mailan, Erdi Aroko laberik handiena omen da topatu dutena:

Las sospechas del equipo investigador que el pasado mes de agosto emprendió la excavación de un horno de reducción de mineral de hierro en Galdakao se han confirmado. Esta construcción, una del medio centenar halladas por el momento en la localidad, «es la más grande de Europa». De época medieval, los expertos han enviado escorias a analizar a Estados Unidos para acotar más el período en el que esa cavidad produjo hierro.

La campaña de excavación desarrollada en la zona de Eitzaga no dejó lugar a dudas. Con 5,5 metros de alto y 4 de anchura, este gran horno que se basaba en el trabajo manual frente a otros posteriores que se ayudaban de la fuerza del agua era realmente grande. El director del proyecto, el catedrático del departamento de Estratigrafia y Paleontologia de la UPV Xabier Orue-Etxebarria, destacó en la presentación de los resultados que en el continente se conocen «miles» si bien ninguno de tales dimensiones.

EHUk egiten dituen indusketa arkeologiko guztietan datazioak egiten ditu: hemen Galdakaon, Bilarreko Sorginaren txabolan, Bastidako gaztelua… Iruña-Veleian izan ezik. Zergatik izango da??

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Ekaina 06th, 2013

Hedabideetan , besteak beste, Argian, Berrian, Deian, Correon, Diario Vascon, Garan (orekatuen atera duena)…  espazio handia hartu duen albiste honek asko kezkatu gaitu, Euskara Jendea dokumentalekoek eta Mertxe Urteagak atera dituzten ondorioengatik:

Hilarri horretan, izatez, ez omen da agertzen herrien zerrendarik, bakarrik aipamen bat: “vardulorum et vasconum”. Gainera  ez dago argi hiriak 23 ala 24 direnez. Gainera hauek ez dira hogeita lau hiriak ezpada hogeita lau hiri. Ziurrenez bi tribuen hirien kopurua handiagoa izango zen, beste hiri asko batzuk zeuden eta. Debate luzea egon da hilarri honetaz, zeren bere interpretazioa konplexua baita eta beste hilarri batekin kontraesanean dago. Horregatik, erabat harritu gaitu bat-batean horrenbeste garrantzia eman izana, benetan, garrantzi txikia duelako, aspalditik ezaguna zelako eta asko idatzi bada ere, orain arte ondorio gutxi atera direlako.

Horregatik, historia, arkeologia edo hizkuntzaren aldetik ekarpen batzuk egin nahi ditu Euskeraren Jatorria Elkarteak:

1.- Informazio gehiagorik gabe, baskoiak eta barduliarrak Erromatar Inperioaren egituretan ERABAT integratuta zeudela ondorioztatzea, gehiegikeria iruditzen zaigu.

2.- Erromatarrak garaiko lurralde osoan kokatu zirela esatea ere, askotxo da. Lurrik emankorretan finko kokatuko zirela badakigu baina eskualde menditsuetan?

3.- Euskara lurralde emankorretan galdu zen lehenik, “ager” eskualdeetan, baina tinko iraun zuen eskualde menditsuetan, “saltus” eskualdeetan. Ez al legoke inolako erlaziorik euskararen galtze prozesua eta erromatarrak non kokatze horren artean?

4.- Erroma Pirinioez behean kontrol administratibo, fiskal eta militar zorrotza edukitzen saiatu zela diote, baina ze dokumentu aurkitu da hori frogatzeko, agiri hau baino ez?

5.- Aztertu beharko litzateke tribunoei eta pertsonaje ilustreei eskaintzen zitzaizkien laudorio omenaldi eta monumentuak zenbateraino ziren egiazkoak eta zenbateraino beren goresle zordunen ekintzak.

6- Gure historia ezagutzea baino gauza hobeagorik ez dago etorkizunerako hobeto prestatzeko eta hilarri hau ezagutzea ondo dago baina, hortik aurrera, hau da, gure herriaren aurka jardun dutenen “propaganda” hona ekarri eta nabarmendu nahi izatea beste gauza bat da. Hori eta gero zer egingo dugu, “Bergarako besarkada”ri monumentu bat jarri?

7- Euskara Jendeakoek Mitxelenak esandakoa ere gogoratu digute: “Euskararen egiazko misterioa iraupena da, ez jatorria”. Bada esan beharra dago biak batera doazela, hau da, ez da gauza bera 2.000 urte irautea ala 10.000, ala 20.000 urte. Hau da, iraupena eta jatorria txanpon bereko bi alderdi banaezinak dira.

8- Euskal abertzaletasuna, historikoki eta historiara begiratuz ere, bi muturren artean mugitu dela sintetizatu genezake: aranismoa eta kanpionismoa. Laburtzearren eta karikaturizatuz, aranismoaren arabera euskalduntasunaren funtsa gure mendi orlegietako baserrien purutasunean gorde izan da; baina kanpionismoaren arabera, Ebro haraneko zelai marroietan bizi izan ziren euskaldunak gure historiaren euskarria izan dira mende luzez. Aranismoa gehiago doa “isolamendu paradigma”rekin eta “inoiz ez gintuzten garaitu” leloarekin; kanpionismoa aldiz “harremanen paradigma”rekin eta “hemen gaude erlazionatzen jakin genuelako” leloarekin. Jakina, biak dira “mitoak” edo analisiaren “tipo idealak”, eta historian batetik eta bestetik eduki genuen eta horri esker gaude hemen.

Horregatik, “erromatarrek inoiz ez gintuzten garaitu” teoria hori “mitoa” da, baina “erromatarrek bere menpe eduki gintuzten” ere. Datuak ez dira osoak, eta edukiko bagenitu ere bakoitzak bere erara interpretatuko zituen, baina bien aldetik egongo zen erromatar garaian. Liskarren zantzuak ditugu Aldagosten edo Ernion, eta harremanen frogak Ebroko hiri baskoi Kalagurri edo karistiar Iruña-Veleian. Oro har eta ziurrenik, euskaldunek erromatarrekin (batzuetan edo askotan) borrokatzen eta (gehienetan) itunak izaten oso ondo asmatu genuen, bestela, eta orduan bai, ezin izango genuke ulertu Laponiako samiekin batera Europako aurre-indoeuropar herri bakarra hemen mantentzea.

Azken urteotan badirudi gure historiarekiko, euskararekiko, gure arbasoekiko eta hemengo emakumearen estatusarekiko izan ditzakegun nolabaiteko merituen aurrean, utzikeria eta batzutan,  autogorrotoa ari dela zabaltzen:

- erromatarrek garaitu gintuztela orain horrela esatea bestelako frogarik gabe

- euskarak izan omen zuen garrantziari eta hedadurari ate guztiak itxi nahi izatea (Arabako Iruñako grafitoak datazioak egin gabe lurperatu nahi izatea horren adibiderik onena da)

- Joxemiel Barandiaranek gure herriaren bizirauteaz zuen  teoria orain 8 urte baieztatu izanari eta gainera, gure herria Mendebaldeko Europaren populatzean izandako garrantziari kasurik ez egitea

- euskal matriarkadoarena asmakizun hutsa dela…

Autogorroto hori ez al da jasaten ari garen zapalkuntza administratibo, militar, polizial, fiskal, linguistiko eta kultural izugarriaren azken urratsa??  Pako Aristik dioen moduan: sistema edo estatu menperatzaile baten azken garaipena, herri kolonizatu eta menperatua sistema horren onurak kantatzen hastea da.

Edo guk gehituta: “Euskararen egiazko misterioa menperatuek kolonizazioaren onurak kantatzen ibili eta gero horri buelta emateko gaitasunik izango dugun jakitea da”.

Euskeraren Jatorria Elkartea

(Informazio gehiago behean)

a) Hilarriaren testua:

C(aio) Mocconio C(ai) f(ilio) Fab(ia) Vero / praetori legato pr(o) pr(aetore) / provinciae Achaiae tr(ibuno) pl(ebis) / q(uaestori) urbano IIIvir(o) capit(ali) / tribuno laticlavio l[eg(ionis)] / VII Gemin(ae) at census accipi[en]/dos civitatium XXIII / Vasconum et Vardulorum / vixit annis XXXVI / ex testamento

b) Historia

Hilarri hau Erroman aurkitu zen XIX. mendean. Ordutik katalogo epigrafiko ofizialean egon izan da, CIL VI, 1463 (p. 4702) zenbakiarekin. Beraz, ezaguna erabat.

c) Interpretazioa

Gizon zendu baten hilarria da, Mocconius zeritzonarena, eta bere epitafioa da. Han esaten du 36 urtekin hil zela, eta “tribuno laticlavio” zela. Meritotzat eransten du baskoien eta barduliarren errolda egin zuela, baina ez dio zeintzuk izan ziren hiri haiek eta zergatik egin zuen errolda hori. Gainera XXIII zenbakia ikus dezakegu, eta ez dago argi laugarren “zotz” (hau da palitoa ” I ”   ) bat zegoen ala ez. Agian sorrerako hilarrian laugarren zotz hori ikus daiteke, baina orain arte XXIII irakurtzen zen eta ez XXIIII.

Laburbilduz, esaldi bakarra gutaz: “baskoien eta barduliarren 23 (ala 24) hiriren errolda egin zuen”, hori da dena. Prentsan ageri denak, beraz, ia ez du zerikusirik hemengo testuarekin.

d) Informazio osagarria:

Ikusi 572-574 orriak, ondorengo txostenean: Divisiones administrativas…

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Urria 09th, 2012

Arantzadi Zientzia Elkarteak Auzperri ondoan hiri baskoi baten aztarnak aurkitu ditu: Iturrizar, Orreagako bidean. Elexpuruk gogoratzen digunez, “Klaudio Ptolomeok (II. mendea), Antonino-ren Itinerarium-ak (III. mendea) eta Ravenako Anonimoak (VII.a) aipatzen dute”.

“Asturica-Burdigala galtzadan zegoen, Iruña-Veleia eta Iruña Ponpaelo igaro eta Pirinio mendiak  zeharkatu baino lehen…  18 bat hektarea inguru har zitzakeela esan dute”…  “Berezko euskal izena Iturritza izan liteke, edo agian Iturrizar, ba omen da-eta izen bereko leku bat inguruan. Hiri erromatarraz gain, aurretiko hiri baskoiaren aztarnak ere ba omen dira. Aurrez, bi miliario ere agertu ziren ez oso urrun.”

Tamalez, egunkari batzuetan “hiri erromatar” gisa aurkeztu dute aurkikuntza hau. Izatez, herri baskoia zen baina, gero, erromatarren garaian, handitu zen eta azkenik, desagertu zen, Arabako Iruñan gertatu zen berdin-berdina. Bitxia da gero historia antzekoa izatea hiri bi hauek eta biak desagertu izana. Baskoiek hiri handi hauek abandonatzean erromatarren garai fatidiko hori ahaztu nahi zuten errazago?

Iturrizarren, 18 hektareako hiria izanik, Arabako Iruñaren antzera, grafitoren bat ager liteke. Ea zortea dugun (parafrafo hau zuzendu dugu, Borjaren iruzkina kontuan hartu ondoren).

Elexpururen bloga

Berria

Ostraka Mundua

Arantzadi

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Arkeologia  |  2 iruzkin