Aukeratutako atala ◊ Berripapera ◊

• Igandea, Urtarrila 27th, 2019

Aurreko lau urteetan bezala, oraingoan ere, Euskeraren Jatorriak 2018an Iruña-Veleiaren gaian gertatutakoaren laburpena jaso du berripaper honetan. Ezagunei bidali ahal diezu, gai honetan interesa piztu nahi badiezu.

1. Hamar urteko lotsa
2. Iruña-Veleia Argitu sortu da
3. Ostrakak Guggenheim barruan
4. Epaiketaren zain sine die
5. Bisita gidatuetan 300 lagun aurten
6. Enkarteladek lau urte bete dituzte
7. Argitzearen aldeko mozioak
8. 3 liburu berri Iruña-Veleiaren alde
9. Hirugarren suntsiketa
10. Grafitoen testuak hitzez hitz
11. Bertsolaritzara lehenengo aldiz
12. Hitzaldiak herriz herri
13. Iritzi artikuluak
14. Emilio Ilarregi bat-batean hil da
15. Salaketa Euskaltzaindian
16. Iruña-Veleiako altxorra ezagutu
17. Borroka honetan lagundu nahi?

05-Iruña-Veleia-Berripapera-Boletin-Newsletter-2018

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Urtarrila 20th, 2018

Iruña-Veleiari buruzko 2017ko albisteen laburpena eta 2018ko Epaitegiko informazioa. Gai hau ezagutu nahi duten ezagunei bidaltzeko:

1. Sarrera: 9 urtez injustizia nagusi
2. Bideo berria Iruña-Veleiaz
3. Euskal Filologia kolonizatuta?
4. Nazioarteko biltzarrak
5. Bisita gidatu alternatiboak
6. Hiru urte astero enkarteladarekin
7. Iruña-Veleiari buruzko liburuak
8. 29 txosten alde dagoeneko
9. Epaitegiak injustiziarekin darrai
10. Edward Harrisen gutuna
11. Alderdi politikoek zer diote?
12. Agustin Azkarateren negozioa
13. Bi suntsiketen errudunak libre
14. Iruña-Veleiako altxorra ezagutu
15. Argazkiak eta informazioa
16. Borroka honetan lagundu nahi?
17. Gogoan ditugunak

04-Iruna-Veleia-Newsletter-2017

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Abendua 26th, 2015

02-Iruna-Veleia-Newsletter-Berripapera-Boletin

Lurmen kanporatu zuten 7. urteurrena

SOS Iruña-Veleia, Euskeraren Jatorria eta Martin Ttipia elkarteek zenbait ekitaldi antolatu zuten: azaroaren 19an, ostegunero bezala, Aldundiaren aurrean enkartela egin zen eta gero kalejira grafitoak bahituta dituzten Bibat Museoraino.

Larunbatean, azaroaren 21ean Langraizen Diputatu Nagusiari gai hau konpon dezan zuzendutako gutuna irakurri zen eta opari txiki bat egin zitzaion Lurmeni euskal kulturaren alde egin duen lan handiagatik. Azkenik, Gasteizen ere omenaldi hunkigarri bat ere egin zitzaion Eliseo Gili.

Lurmen kaleratu zuten 7. urteurrenean egindako ekintza batzuk                    Omenaldia Lurmeni

no-destruir-los-grafitos-de-iruna-veleia

la-conspiracion-de-lorena-lopez- contra Lurmen

Euskadi euskararen aurka

Euskadi en contra del euskera

Ertzaintzaren txostenak zientziari bizkarra ematen jarraitzen du

Ertzaintza txosten bat aurkeztu berri du eta bertan dio grafito gehienak faltsuak direla baina ez du horri eusten dion froga berririk aurkeztu.

Oinarri bakarra IPCEren orain bi urteko txostena. Txosten horrek grafito batzuk faltsuak zirela zioen, gainazaletan metal modernoak agertzen zirelako, baina ez testuak estaltzen dituzten patina, sedimentu edo karbonato kaltzikoetan.

Hau da, datazio prozesu bat egin beharrean, laborategi horren langile bakar batek -Navarro jauna-k egin zuen lana, grafitoak garbiketa prozesuan erabiltzen diren tresnek zein materialak dituzten jakiteko analitika bat izan zen.

Nahiz eta Eliseo Gilek orain 8 urte arkeometriako laborategi ospetsuetan 100 grafito datatzea eta horrez gain kata kontrolatuak egitea eskatu, uko egin zioten. Eta, horien ordez, datazio prozesu batekin zerikusirik ez duten bi analitika egin dituztela Madariaga eta Navarro jaunek. Madariagak grafitoak faltsuak zirela baieztatu zuen, osagai moderno bat zutelako. Eliseok hurrengo egunean argitu zionez, osagai hori apurtuta agertzen diren zeramika zatiak itsasteko kolakoa zen.

Lurmenek Ertzaintzaren txostena funsgabea dela esateko prentsaurrekoa

Bideoa-Video

Neuk akusatzen dut

Iñaki Aldekoak Lurmenen aurkako prozesua ondo azaltzen duen artikulua idatzi du. Horretarako Zolak errugabea zen Captain Dreyfus defendatzeko erabili zuen esaera bera erabili du: neuk akusatzen dut.

Iruña-Veleiako altxorra ezagutu

Bideoa (22 minutu)

Laburpena komikiaren bidez

Grafitoen argazkiak (Elexpuru)

Grafiti eta marrazkien argazkiak

Ostrakabase (inf. arkeologikoa)

Grafitoen aldeko txostenak

I. Nazioarteko Biltzarra

EHU Arkeologia Sailaren suntsiketa

Aldeko txosten batzuen laburpena (gazleraz)

Aldundiaren jokaera zitalaren txostena (gazteleraz) (36 or.)

Patxi Zabaleta

Member of the Aca-demy of Basque Language Euskaltzaindiako kidea – Miembro de la Academia de la Lengua Vasca

Koenraad Van den Driessche

SOS Iruña-Veleia

no-destruir-los-grafitos-de-iruna-veleia

Do not destroy Iruña-Veleia’s graffiti!

la-conspiracion-de-lorena-lopez- contra Lurmen

Government officer against Lurmen

Euskadi euskararen aurka

Euskadi en contra del euskera

Baskeland against Basque language

<!–[if !mso]> <! st1\:*{behavior:url(#ieooui) } –>

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Abendua 20th, 2015

Bigarren alea argitaratu da. Munduko 3.000 munduko arkeologo eta ondare kudeatzaileei eta Euskal Herriko 8.000 pertsonari bidaliko zaie. Gaiak:

Aurkezpena

Zazpi urte dataziorik gabe

Epaitegian nola dago gaia?

Edward Harrisen iritzia

Miguel Thomsonen txostena

Euskal Herriko Unibertsitateak hitzaldi bat zentsuratu du

Lurmen kanporatu zuten 7. urteurrena

Iritziak: Patxi Zabaleta, Koenraad Van den Driessche, Gontzal Fontaneda, Inaki Aldekoa

Ertzaintzaren txostenak zientziari bizkarra ematen jarraitzen du

Iruña-Veleiako altxorra ezagutu

02-Iruna-Veleia-Newsletter-Berripapera-Boletin

Aurkezpena

Pasa den ekainean Iruña-Veleiari buruzko informazioa emateko 1. berripapera aurkeztu genizuen.

Bigarren ale honetan Lurmeneko (Eliseo Gil…) arkeologoen egoerari buruz hitz egingo dugu. Hauei, inolako proba zientifikorik gabe eta batez ere dagoeneko argitu diren “hizkuntzalaritza arloko argudioekin” faltsukeriak egin izana leporatu zieten orain 7 urte.

Zazpi urte dataziorik gabe

Azaroaren 19an 7 urte bete dira Arabako Foru Aldundiak Lurmen Iruña-Veleiatik kanporatu zuenetik.

Erabakia erabat bidegabea izan zen arrazoi askorengatik: iritzi pertsonalez betetako txostenetan oinarritu zen, ez ziren Lurmenek eskatutako datazioak eta kontrol katak egin nahi izan, ez zituzten indusketa bisitatu eta sakon aztertu Lurmenen 6 urteko lanetan egindakoa, ez zituzten jasotako estratigrafia lanak auditatu nahi izan, etab.

Ondoren Aldundiak kereila jarri zuen Eliseo Gilen kontra eta faltsifikazioa leporatu zion inolako froga zientifikorik gabe. Izan ere, Eliseok eskatutako datazio eta katak egitea debekatu baitzuen.

Epaitegian nola dago gaia?

Aldundiak aurkeztutako kereila orain-dik instrukzio fasean dago nahiz eta jarri zenetik ia 7 urte pasatu diren.

Eliseoren kontra babesleek jarritako beste bi kereilak bertan behera geratu ziren, Lurmenek dirulagun-tzak ondo kudeatu zituelako.

Arazo handiena grafitoak Aldundiaren esku egotea da. Izan ere, Epaitegira eraman beharrean kereila jarri duenaren esku –Aldundiaren esku- jarraitzen dute.

Hau edozein sistema judizialetan onartezina da frogen zaintza katea apurtu delako. Gainera indizio batzuen arabera, Aldundiak grafitoren bat manipulatu omen du.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Ekaina 24th, 2015

Edward Harrisi elkarrizketa Iruña-Veleiaz

Edward Harrisek bisita pribatu bat egin zuen Madrilera joan den martxoaren 17-19etan. Bisita aprobetxatu zen Museo ArquelĂłgico Nacional delakoan hitzaldi bat emateko.

Edward Harris, Antonio Arnaiz-Villenak eta Andrés Carretero Museo Arkeologiko Zuzendariak aurkeztu zuten. Jendea erruz bildu zen, batez ere hainbat fakultateko ikasle-irakasleak. Hitzaldiaren ondoren jende ilarak eratu ziren autografoak eskatu eta berarekin argazkiak egiteko.

Hurrengo egunean hainbat hedabidek elkarrizketatu zuten Harris, Gabriel Lucián, Antonio Arnaiz eta Carmen Marcos Museo Arkeologikoko zuzendariordea lagun zituela eta Museoaren “bunkerra” eta espainiar antzinako txanponen altxorra erakutsi zizkioten eta halaber “Mercedes” pezioa, Odissey “altxor ehiztaria” enpresari kendua. Orobat erakutsi zitzaizkion Museoko beste hainbat lan-dependentzia, non Harris oso interesatua agertu zen bera Bermudasko Museoaren Zuzendaria izanik.

Harris irakasleak Iruña-Veleiari buruzko hainbat galderari erantzun zion Euskararen Jatorriari.

E. Harrisen hitzaldia Madrilen, MANen, Harris Matrizi buruz

1. Zuk uste al duzu Lurmenek (Eliseo Gil eta Idoia Filloy) indusketa egoki eta Harris Matrizarekiko zuzen egin zuela?

Nik ikusi ditut Lurmenek Iruña Veleiako indusketei buruz egindako oharrak, eta hauek kontuan harturik Eliseo Gil eta Idoia Filloyen indusketak zuzen eta egoki eginak daudela iruditzen zait, metodologia estratigrafikoa eta Harris Matriza kontuan edukita. Hauxe da indusketa arkeologiko zehatza egiteko metodo egoki bakarra  eta horrela burutua izan da Iruña-Veleian.

Nire ustetan, Gil eta Filloy arkeologo indusketari oso onak dira, hau nabarmen geratzen delarik beren txosteneko plano eta argazki bikainen arabera. Gainera biek ala biek oso ondo ulertzen dute arkeologo batzuek ulertu nahi ez duten arkeologia estratigrafikoaren metodologia.

2. Iruña-Veleiari buruzko eztabaidak arazo linguistiko, politiko eta arkeologikoak ditu bere baitan. Eztabaidak nolako oinarriak beharko lituzke?

Gai honi buruzko eztabaidak aztertu behar lukeena da ea indusketa burutzeko metodologia egokia izan zen ala ez bakarrik. Adibidez, metodo estratigrafikoa erabilia izan ez balitz, orduan aztarnategian aurkitutako objektuen jatorria zalantzazkoa izan zitekeen.

Aitzitik, eta nik hala uste dudanez, metodo egoki hau erabili zenez, objektuen jatorria kreditatua dago eta egoki datatuak izan daitezke, beste probarik gabe. Azterketa linguistikoak eta beste eratakoak ere, izan daitezke beharrezkoak, adibidez graffitien kasuan. Baina azterketa hauek ezin dute baliogabetu indusketa estratigrafikoaren indusketa bere horretan.

Adibidez, azterketa linguistikoa metodo arkeologikoen azterketekin kontraesanean balego, desadostasun honen arrazoiak ez dira arkeologian bilatu behar, hizkuntz interpretazioan baizik, eta ez esan “faltsuak” direla. Aurkikuntza arkeologikoak maiz ez datoz bat beste ezagutza esparruetan  onartzen denarekin, hizkuntzalaritzakoekin adibidez, eta halaber historiakoekin beraiekin ere.

Momentu jakin batean aurkikuntza arkeologikoak ez badira doitu edo egokitzen beste esparru batzuekin, beste esparruetako adituen erantzukizuna da (hizkuntzalariena, historialariena adibidez) dagozkien esparruetan berrikuntzen esplikazioa aurkitzea eta ez aurkikuntza berriak faltsutzat salatzea.

E. Harris Iruña-Veleiaren 1. Nazioarteko biltzarrean

3. Zergatik uste duzu agintariak ukatu direla “graffiti faltsuak” deituak datatzera edota Lurmenek egindako indusketen ondoan beste indusketa gehiago egitera?

Aurkitutako tresna berrien datazioa Lurmenek emandakoarekin bat etorriko balitz, honek “faltsutzat” salatu zituztenak egoera larrian jarriko zituzkeen. Gainera, “faltsutzat” jotako tresna eta graffitien tipo berekoak aurkitu izan balituzte, Lurmen eta bertako arkeologoen aurka egindako salaketa mingarriak faltsuak zirela frogatuko zen. Ondorengo indusketetan, aztarnategiko beste esparru batzuetan, Gil eta Filloyek aurkitutako objektuen antzekoak aurkitzen badira, nabarmen geratuko da salaketak faltsuak direla. Baina, sinetsi al liteke egia esango dutela Filloy eta Gilek aurkitu bezalakoak agertzen badira? Orduan, faltsifikazio salaketak baliogabetu egin beharko lirateke.

4. Nola uste duzu zuk konpondu daitekeela Iruña-Veleiako eztabaida?

Aurkikuntzak eta graffitiak faltsuak direla ez bada frogatzen behintzat, salatariek atzera egin behar dute eta barkamena eskatu Gil eta Filloyri. Salatzaileek eta erakunde inplikatuek Gil eta Filloyri legezko konpentsazioen bidez erantzun beharko liekete arkeologo profesional bezala egindako kaltearen ordainetan.

Lurmeneko arkeologo hauen izen ona berrezarria izan behar du eta Iruña-Veleian lanean jarraitu behar dute. Dena dela, saiatu behar da salaketen arazo hau justizia auzitegietan salatzen, zeren eta bai baitirudi salatzaile unibertsitari ondo kokatuen “vendetta” zikin bat dela Unibertsitatean, Gobernuan edota politikan ondo “kokatuta” egon ez diren arkeologokideen aurka burutua.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Ekaina 21st, 2015

Bideoa

Euskeraz eta gazteleraz: https://www.youtube.com/watch?v=c2zzAKeF4WM

English: https://youtu.be/rkFgZjbY3nI

Italian: https://youtu.be/Nw-lA7oAjc0

Eztabaida zientifikoa eta geroko aurkikuntzak grafitoen egiazkotasuna baieztatzen ari dira

Sei urte hauetan grafitoen benetakotasunaren eta Lurmenen indusketa lanaren aldeko 25 txosten eta irizpen agertu dira, horietako bi aldizkari zientifikoetan argitaratuta. Horrez gain aurkikuntza berriek ere faltsutzat emandako grafiak, zeinuak eta hitz batzuk egiazkoak direla frogatu dizkigute.

Faltsukeriaren aldeko txostenak 7 baino ez dira. Horietako 2 grafitoak hasieran egiazkoak zirela zioten irakasle batzuenak eta beste 3 gai honetan interes gatazka duten beste irakasleenak. Irakasle guzti hauek Euskal Herriko EHUko Letren Fakultatekoak dira.

Egiazkoaren aldeko txostenak: 25

Faltsukeriaren aldeko txostenak: 6 (zazpigarrena oraindik ez da publiko egin)

Astero Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egiten ari dira bidegabekeria salatzeko

Euri edo elur, astero salatzen ari dira kulturaren, zientziaren eta arkeologiaren aurkako prozesu hau.


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Ekaina 20th, 2015

Euskeraren Jatorria Elkarteak, Iruña-Veleiaren gaia nazioartean ezagutzeko ekimen berria jarri du abian: nazioarteko berripapera. Lehenengo ale hau mundu mailako 3.000 arkeologoei eta ondareaz arduratzen direnei bidaliko zaie baina espero dugu, hartzaile kopuru hangiagora heltzea, urtean hiru ale izango dituen berripaper honen bidez.

Aurkezpena

Euskeraren Jatorria Elkarteak hiruhileroko berripaper hau sortu du Iruña-Veleia aztarnategian topatutako grafitoei buruzko informazioa munduan zabaltze-ko. Elkarte hau, Europako hizkuntzarik zaharrena ei den euskeraren jatorriari buruzko pro-posamenak zabaltzeko sortu zen.

Aztarnategi honek garrantzi handia dauka Euskal Herriko Burdin Aroa eta erromatar garaia ulertzeko. Horrez gain, datu interesgarriak eman ditu kristau-tasunaren hastapena, antzineus-kera, latin arrunta eta abar uler-tzeko. Adibidez, Aita Gurearen hasiera izan daitekeena edo kalbarioaren irudiak.

Zer da Iruña-Veleia?

Euskal Herrian, Araban kokatuta dagoen indusketa eremua da. Bertan karistiarren hiriburua eta ondoren erromatar garaiko Iruña-Veleia milaka biztanleko hiria egon zen.

Lurmenek egindako indusketan aparteko grafitoak agertu ziren arlo askotan informazio garrantzitsua zuena: kristautasun ikonografia goiztiarra, euskera…

EHUko Unibertsitateko Letren Fakultateko irakasle batzuek ontzat eman zituen baina gero, bat-batean faltsuak zirela esan zuten. Lurmenek nazioarteko batzorde bat, datazio berriak eta kontrasteko indusketak eskatu zituen baina uko egin zioten.

Ondoren Lurmen eta bere zuzendaria Eliseo Gil kaleratu zituzten. Aldundiak Eliseoren aurka kereilatu zen grafitoak faltsuak zirelakoan leporatuta.

Sei urte pasatu dira eta bidegabekeriak jarraitzen du, epaiketa egin gabe dagoelako.

Epaitegiak IPCEri keramikazko grafito batzuen analitika eskatu zion. Honek gainazaletan metal arrastoak zeudela esan zuen faltsutzat hartuz, grafitoak  manipulatzen direla kontuan hartu gabe. Ez zituen kostrak aztertu, noiz idatzi diren jakiteko ezinbestekoa dena. Gaiak Epaitegian jarraitzen du.

Argazkiak

Grafitoen argazkiak, zein haiei dagokien informazio arkeologiko guztia ondorengo loturetan aurkitu daitezke.

Ostrakabase

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Ekaina 26th, 2013

Ekaineko Jatorriberrin landutako gaiak:

- Lakarra a examen txostenaren arrakastak jarraitzen du: 240.000 orri ikusita

- Hiru txosten  gehiago Iruña-Veleiaren alde, 2 aldizkari zienfikoetan

- Juan Inazio Hartsuaga: hitzak fosil

- Roslyn M. Frank: “hamalau” figura kosmologikoa

- Xabier Renteria: Euskal mundu ikuskera

- Josu Naberan: Asteko egunen esanahiaz

- Felix Zubiaga: Sumeriar eta euskal ipuinen arteko loturak

- Jorge Oteitza: Gure aurreindoeuroparraren euskal filologiarako nozioak

- Laburrak

24-Jatorriberri_2013_Ekaina

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)