Aukeratutako atala ◊ Baltasar Etxabe ◊

• Igandea, Ekaina 30th, 2019

Euskeraren jatorriaren ikerleen artean, Bermeoko Biltzarrean honi buruzko komunikazioa aurkeztu zen:

Balthasar Etxabe Orio, 1548-1640, zumaiarra

Egilea

Pako Iriarte Arruti

Komunikazioa

Balthasar_Etxabe_Orio_1548

Bideoa

https://youtu.be/l26lpEe8MlA

Liburua

Etxabe_Discursos_de_la antiguedad de la lengua cantabra bascongada

Komunikazioa

a) Bizitza
Echave eta Orio-tar Balthasar, ”el viejo” goitizenez ezaguna, Zumaiko, Oikia auzoko Etxabe baserrian jaio zen 1548an eta Mexikon 1640an hil omen zen.
1573an Sevillara joan omen zen. Eta 1582 aldera Mexikora joana zen. Bi aldiz ezkondu zen. Isabel de Ibia, “La zumaya-rekin”. Eta 1623an Ana de Arriolarekin. Mexikoko Audientziako lanetan ibili omen zen. Eta pintore lanegatik da ezaguna.

b) Argitalpenak

Bi liburu idatzi zituela diote. Baina bakarra iritsi zaigu. “Discursos de la antigüedad de la Lengua Cántabra Bascongada”. Liburua interneten dago:
Liburu formatuan ere salgai dago: Casa del libro 15 €

c) Euskeraren jatorriari egindako ekarpen batzuk

1600. urterarteko kondaira agertzen digu. Liburua garaiko euskaldunen ondarea eta saiakera da. Galtzear dagoen Euskera eta Euskeraren balioari buruzko lekukoa.   Ondorengoko euskaldunok lekukoa jaso eta aurrera ateratzeko ahalegiñetan egina.

Kondairari buruzko kontuak, gure iraganaz jabetzeko argigarriak dira.

Euskeraren jatorriari buruz bildu garenez, euskerari buruzkoak aipatuko ditugu.  Horrelako esanak daude:

……”la razon que hay de reverenciarme amarme y estimarme, como a universal y originaria madre de toda España.”
..”me pusieron nombre Gueuzera, que quiere decir lo mismo que en romance  a lo nuestro, o a nuestro modo.”
..”la antiquisima antiguedad mia,que no me la pueden negar, ni preferirme otra alguna en España.”
..”columnas ni piramides de extraños caracteres de Egipto, ni las talladas monedas de varios metales, que no se usaban en Europa, ni menos las estatuas y tablas de Marmol, de largas y oscuras inscripciones de Griegos y Romanos, todo lo cual es moderno para lo que os cuento.”

Españiako leku-izen askoren jatorriaz aritzen zaigu.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Uztaila 22nd, 2012

Osagaiak: behi + iria

Esanahia: behien iria

Bilakaera:

- behi + iria

- betiria

- beturia

Azalpena: Iberiako herrien izendapenen atzetik, herri bakoitzaren bizimoduaren oinarria ikus daiteke. Beturia aldean, hau da, gaur egungo Andaluzia dena, seguruenik behiak ziren elikaduraren oinarri eta, horregatik, erro horrekin sortuko ziren “Betica” eta “Beturia” toponimoak.

Izenkideak: Turdetania (urdea hitzetik sortua)

Egilea: Baltasar Etxabe (1607. urtea)


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Martxoa 23rd, 2012

Wikipedia: “Baltasar Etxabe Orio (Okia-Zumaia 1548 – Mexiko 1619) margolaria izan zen. Zaharra deitua, bere semearengandik bereizteko.  Mexikora jo zuen 1573. urtean. Han pintura-eskola espainiarra sortu eta bultzatu zuen; haren garaiko pintore espainiar handienen artekotzat jo zuten askok, Juan de Juanes, Alonso cano, Zurbaran eta Murillorekin batera. Florentziako Errenazimentuko kutsua nabari zaio Etxaberen obrari. Pintura erlijioso bikainak utzi zituen Mexikon: La OraciĂłn en el Huerto (1608), AdoraciĂłn de los Reyes… Pintore izateaz gainera, legegizon eta idazlea izan zen.

1607. urtean Discursos de la AntigĂĽedad de la lengua cántabra Bascongada, euskararen aldeko  lana eman zuen argitara.”

Etxaberen iritziz, penintsula osoan daude “Yli”, “Eli” eta “Uli” erroez osatutako ehunka toponimoek ederki erakusten dute euskara izan zela penintsularen antzineko hizkuntza.

Hiburu batzuk aipatzen ditu bere liburuan horren lekuko:

  • Eliberri (Granada) -> Hiriberri, hiri berria
  • Yria (Santiago Conpostelakoa) -> Hiria
Horiez gain, Iberiako eskualde batzuen izenak ere hizpide du:
  • Turdetania -> Urdetania: urdeen lekua
  • Beturia -> Beturia: abereen hiria
Beste toponimoa asko ere aipatzen ditu, hala nola, Uri, Urbi, Buru, Bacarra, Ilarcia, Urza, Atecoa, Vico, Hernion, Numancia (Umantzia: lakua), Garray…
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)