Aukeratutako atala ◊ Etnografia ◊

• Astelehena, Otsaila 04th, 2019

Ohituraz ohitura, kantaz kanta, bertsoz bertso… izan direna garelako, garena izango direlako:

Kandelaria

Kandelarioz euria
Laster da udabarria.
Kandelarioz aterri
Negua dator atzetik.
Kandelario lario
Hatxari ura dario,
Errotari uruna
Hauxe da guk behar doguna.
Kandelarioz eguzki
Negua dago aurretik,
Kandelarioz edurra
Joan da neguaren bildurra.
Kandelarioz bero
Negua dauko gero,
Kandelario hotz
Negua joan da motz.
Kandelario lario
Hatxari ura dario,
Makatzari madari
Eustsi Peru hankari”.

Kandelaria: Iruña-Veleia Argituren matroia!!
Kandelarioz epaitzeke
akusatzeko probak sortzeke.
Kandelarioz pankarta
gaia argitzeko ez gaude nekata.

San Blas

Gaur da San Blas.
San Blas, plis-plas.
San Blas, doministikuka ito behar naz.
San Blas! Bedeinkatutako haria saman ipini, eta eztulak blast!
San Blas, ito arte arnas.
San Blas, ona bahaiz, biziko al haiz, txarra bahaiz tragauko al haiz.
Eta San Blas opil ederrak janaz, prest gagoz eztarri sanoz abesteko Santa Ageda bezpera

Agate Deuna


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Uztaila 08th, 2019

Odon Ulibarrena antropologoak beste bideo luze baina zinez interesgarria eskaini digu oraingoan. Arlo asko jorratzen ditu: hizkuntzak (euskera, iberiera), historia (Iberiako jatorrizko herri iberiarrak, Grezia, Erroma eta bestelako “zibilizazioak”…), artea, legeak,  Inkisizioa… baina gai guzti guztien gainetik garrantzitsuena:  GIZABIDEA.

Benetan interesgarria izan dadin gauza bat baino ez zaio falta: euskeraz egotea. Ea nork laguntzen dion.

https://youtu.be/M46QTfaQt2k

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Otsaila 07th, 2019

Juan Inazio Hartsuagak Euskal Senaren inguruan ere idatzi du eta “Gure Nortasuna” izeneko artikulua idatzi zuen:  Hartsuaga_gure_nortasuna

Gure nortasuna

Atarikoa
Euskal nortasun teorikoa
Enborra eta oinarrizko egitura
Eitea ematen aurrera
Euskal nortasun teorikoa gaur
Euskal gizartearen nortasuna

Atarikoa

Herri nortasunak badirenik ukatu egiten dute askok. Egokia dirudi beraz, beste ezer baino lehen auzi honetaz zerbait esatea. Izan ere, herri nortasunik ez balego, alferrekoa litzateke eta, hemen idatzita dagoen guztia.

Herri nortasuna ukatzea, zuzentasun politikoaren ondorioa da, azterketa enpirikoarena baino. Arraza eta arrazismoari lotuta formulatu zen XIX. mendean, germaniar izenaz izan ere, Volksgeist zorionekoa alegia, eta II. Mundu Gerraren amaieraren ostean, traste zaharren kutxan gorderik geratu zen. Bertan dirau neurri handi batean, Jakintzaren tenpluetan sartzeko debekuak jota. Kalean agian zertxobait hizketan hasi gara azken aldian, baina ez da inoiz falta, tabuaren errespetuaz, hizketan hasi orduko bere izana bera ere ukatzen duenik, sarritan jarrera aurrerakoia bailitzan.

Halere, taburik eta aurre iritzirik gabe datuak bere gordinean aztertzea baino gauza aurrerakoiagorik ez dago. Eta hori egiten dugunean zera ikusten dugu, eremu geopolitiko bereko diren eta antzeko aberastasun maila eta lege egiturak dituzten zenbait estaturen artean, alde nabarmenak azaltzen direla hainbat iragargarritan. Ideia eta balioen bestelako historia laburra idazlaneko bigarren zatian daude bilduta horien hainbat eta hainbat adibide. Bistan da Espainia eta Italia ez bezalakoak direla Suedia, Danimarka edo Alemania. Herri nortasunaren eraginaz ulerbideratzen ditut nik horien arteko aldeak, eta herri nortasuna badenik ukatzen duenak beste argibideren bat asmatu beharko du errealitatearen ezeztatze hutsean geratu nahi ez badu. Datuak egoskorrak baitira.

Noski, herri nortasuna ezin dugu XIX. mendeko volksgeist haren hein berean ulertu. Batetik, berez era okerrean formulaturik zegoelako eta bestetik, gaurko gizarteek orduko haiekin zer ikusi handirik ez dutelako. Soberan ziren lehenago, eta zer esanik ez gaur egun,kontzeptuaren kutsu absolutua eta arrazista: Herri nortasuna ez da bakarra, ez da absolutua, ez da herritar guztien ezaugarria, ez da aldaezina eta noski ez dago gizabanakoaren arrazari lotua. Herri nortasuna desideratum bat da, gehienbat ereduen mailakoa, erlatiboa da, aldaketak nozitzen ditu eta estatistiketan sumatzen da. Herri nortasuna, herri batean indarrean dauden eredu, ideia , balio, jarrera eta jokabideek osatzen dute.

Aurrerago jo baino lehen, zehaztapen batzuk hiztegiari dagokionez, idazlan honetan hainbat kontzeptuk zer esanahi duten argitzeko. “Herria”, sustrai etnikoa duen multzoari deritzot, alegia, berezko hizkuntza eta nortasuna duen giza multzoari. Ez dut esaten talde etnikoa denik, sustrai etnikoa duen taldea baizik, gaur egungo gizarte kultur-anitzean, herriak ere etnia-anitzak bihurtu direlako. Esate baterako, gaur beltz euskaltzaleak ditugu gure artean, euskal tradizioko balio eta jokabideak zeharo barneratuta dituztenak. Horiek ere” herria” kontzeptuan sartzen dira. Bestalde, indoeuropar kulturak sortutako “populu” kontzeptua dugu. Populua, indoeuropar tradizio kontzeptualean, sustraigabeturiko herriez osatzen den gizaki multzo hiritarra da. Berezko hizkuntza galdutakoak, berezko ohitura eta balioak galdutakoak, estatuaren hizkuntzaz mintzo dira eta erregearen maiestateak eta estatuaren legeen egokitasun jakintsuak zizelkatzen dutebere nortasuna. Azkenik, “gizartea”, errealitateko argazkian topatzen dugunari esaten diogu hemen. Gizartea herri- bakarra edo herri-anitza izan daiteke; gizarte batzuk “herri” kontzeptutik gertuago egon daitezke eta beste batzuk berriz “populutik” hurbilago. Gizarte guztiak populu hutsa balira, aberastasun maila, hezkuntza sistema eta lege-egitura antzeko estatu guztiak, oso elkarren antzeko izango lirateke. Hau betetzen ez bada ordea, gizarteen barnean herrien eragina sumatuko dugu. Adibide bat baino ez

jartzeagatik, nahikoa da konparatzea estatu batzuk eta besteetan, ordainik gabeko borondatezko lan tasak eta irabazi asmorik gabeko elkarte pribatu kopuruak, herri nortasun diferenteak badirela egiaztatzeko.

(jarraitzen du)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Urtarrila 10th, 2015

Azterketa arkeologiko batzuetan (Atapuerka…) gure arbasoek minusbaliatuak zaindu egiten zituztela ikusi da. Askotan, sistemak “saldu” nahi izaten digu gure arbasoek ezjakinak, astapotroak eta norberekoiak zirela baina, egia esan, baliabide gutxi-gutxi izanda, erabat kontrakoa izango zen, jakintsuak, azkarrak eta elkartasun osokoak izango ziren, horrek baino ezin duelako azaldu, gizakiek iraun ahal izatea.

Baina bide luze horretan herri asko desagertu dira. Gurea ez ordea. Euskal etnia, euskal herria, Joxemiel Barandiaranek eta ondoren Sthepen Oppenhaimerrek eta Mariam Mtez de Pankorbok frogatu diguten moduan, 16.000 urte gutxienez daramatza lurralde honetan. Eta seguruenik, euskerak gorde izan dizkigun ehundaka ebidentzia ikusita, epe hori askoz luzeagoa izan daiteke.

Horrek zer adieraziko luke? Bada herri honetan elkartasun maila albokoena baino handixeagoa izan dugula eta horri esker iraun ahal izan dugula.

Ebidentzia nagusia eta gaur egun behar bezala baloratzen ez dugun kontzeptu nagusienetakoa “laguna” da. Euskeraz “pertsonak” “lagunak” dira, “zenbat lagun etorri da?” galdetzen dugu. Horren atzean zer dago? Bada mundura gure albokoari laguntzeko etorri ez bagara, zertara etorri gara? Denok elkarri laguntzeko gaudela. Gehiago edo gutxiago bada ere. Denok “lagun” izan behar garela, “pertsona” edo “indibiduo” baino lehenago. “lagun” izatea norbera izatea ere bada baina besteei irekita, komunitateari zabalduta, gizatalde kohesionatu gisa.

Elkartasun hori lehen oso ondo ikusten zen, baserritarren artean elkarri laguntzen ziotenean arazoak zeudenean. Eta gaur egun?

Gaur egun ere elkartasunak bizirik dirau. Mirentxinekoak omendu behar ditugu gaur, fin-fin, astebururo, milaka kilometro egiteko prest dauden gidari horiek, urrutiko espetxetan dituzten presoen senide eta lagun hurkoei laguntzen dietenak furgonetan eramaten. Elkartasun furgonetak, elkartasun garraioa, elkartasun herria.

Gaur egun ere Euskal Herriak bizirik dagoela erakusten digu, gure arteko gorabeherak alde batera utzi eta denok bat egiten dugula erakusten dugunean. Herri moduan irauteko ezinbestekoa den gutxieneko elkartasun horri eusten jarraitzen dugula
 Gaur presoak hona ekar ditzaten euskal herri osoa kalera aterako da
 gutxi batzuk izan ezik… haien lehentasun ekonomiko eta elektoralen preso daudenak izan ezik.

Mirentxin: elkartasun garraioa

Mirentxin gidari izateko deia

Mirentxin: Infozazpi

Mirentxin furgoneta batean joango diren gidari eta senideak, ohi bezala, milaka kilometro egitera

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Iraila 11th, 2021

Hitzaldia eta gero bertan bazkaltzeko aukera.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Urria 25th, 2019

Euskal Sena

Euskal Sena Ekimena gure kulturaren agendan ahazturik dagoen gai bat ulertzeko eta berbizitzeko jaioa da: euskal sena edo gure ‘kultur instintua’. Urtebete baino gehiago daramagu bileretan eta lanetan, Euskal Sena Taldea gisa, gaia itxuratzeko eta eztabaida dokumentuak sortzeko.

Orain, eztabaida publikorako prozesua abiarazi eta Ekimen Nazionala bilakatu nahi dugu, Euskal Herri osoko norbanakoek zein taldek ekarpenak egin ditzaten, milurtekoaren hasieran euskal senari buruz gogoeta egingo duen azken dokumentu batera iritsi ahal izateko, geroko denboretan eta eta belaunaldietan berritu ahal izango dena.

Fase hauetan aurreikusten dugu: 1.- Aurkezpen publikoa (Durangoko Udalaren eta Azokaren laguntzaz), 2019ko azaroaren hasieran. 2.- Udalerrietan ezagutza (UEMArekin akaso), 2019ko azaroaren 4. astean. 3.- Proposamenen bilketa (www.euskalsena.eus’en), 2019ko abendua – 2020ko maiatzan. 4.- Onarpena (Kongresua Durangon), 2020ko ekainan.

Mesedez, parte hartu bloga kux-kuxeatzen eta ‘Zuk?‘ atalean aurki ditzakezun partaidetza bideetan ekarpenak egiten!

(jarraitzen du)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Ekaina 20th, 2019

Hizkuntza baten biziraupena jaiotza indizearekin erabat lotuta dago, ama hizkuntza izango dituzten umeen kopuruarekin. Urtez urte jaiotza indizea beherantz doa, %7 inguru eta kanpotarrena kenduko bagenu, euskaldunon jaitsiera handiagoa da. Gure herriak desagertu nahi du?

Bestetik artikuluan aipatzen diren eta hiztegian ez dauden “elebikeria”, “arrazatasuna”… kontzeptuei dagokienez, egia esan, erderen pentsamoldea utzi beharko genuke.

Ondoren gai honi buruz agertu den artikulua irakurri daiteke:

https://zuzeu.eus/euskal-herria/utziko-al-dugu-euskal-etnia-desagertzen/

Utziko al dugu euskal etnia desagertzen?

Estatu hizkuntzekiko morrontza dela-eta, euskararen baitako jakintza alor asko galdu dira azken mendean. Horien artean dugu euskaldunon mundu-ikuskera dualaren adierazpen linguistikoa, -tasuna eta –keria atzizkien bitartez. Bi horien bidez bereizten zituzten gure arbasoek oinarrizko kontzeptu askok barnean daramaten bi aurpegiak, esaterako: “harrotasuna” eta “harrokeria”, “handitasuna” eta “handikeria”
 kasu horietan kopuruak ezartzen duelarik zer den ona eta zer txarra.

Egungo euskalduntasunak, baina, ez du bereizketa hori burutzen kontzeptu berriak sortu edo mailegatzerako orduan. Hori dela eta, “elebitasuna” hitzarekin izendatzen da, batetik, herri hizkuntza eta estatu hizkuntzaren arteko menderakuntza-harremana, eta, bestetik, ezagutza maila handitzeko jendeak ikasi ohi duen bigarren hizkuntza. Nahasketa horrek nabarmenki eragozten du euskaldunon menperatu egoeraren  jabetzea, zeina askoz ere hautemangarriagoa litzatekeen “elebikeria” hitza erabiliko balitz euskara desagerraraztea helburu duen prozesu antolatua den diglosiaz hitz egiterakoan.

Beste kontzeptu askorengan ezar daiteke atzizki bikote hori, baita euskal etniarekin lotua doan kontzeptuetan ere. Izan ere, euskaldun batek erraz onartu beharko luke etnografoek onartu ohi dutena: desagertzeko arriskuan dauden ekosistema, espezie edo hizkuntzak babestea legezko den moduan, zilegi da ere arriskuan dauden etniak babestea, izan Amazoniako tribu galduak edo izan euskal etnia bera. Hori dela eta, elebitasunaren argazkiari “elebikeria” falta zaion neurri berean, esan daiteke “arrazatasuna” dela arrazakeriari falta zaion argazkia.

Azken hamarkadatan euskal etnia baten existentzia sistematikoki ukatua izan den arren, euskalduntasuna ez da sekula kontzeptu linguistiko soil batera mugatu. Euskaraz gain, euskalduntasun edo euskal nortasunaren  osaketan eragin handia izan dute, garai historikoaren arabera: jaiotetxeak, erlijioak, estamentuak edota ethos edo izateko modu bereizi bat, eta antzinako irizpide horien adibide da Arana eta Goiritar Sabinek buruturiko euskalduntasunaren lehen kontzepzio politikoa, zeinak “arrazatasuna” zuen erdigune. Baina zer esan nahi da etnikotasun edo “arrazatasun” horrekin?

Testua osorik eta iruzkinak: Zuzeu

Utziko al dugu euskal etnia desagertzen?

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Ekaina 13th, 2019

Ez da soilik euskeraz jakitea, gure kultur ereduaz eta euskal senaz jabetu behar gara, gure arbasoekin kontaktatzeko. Gaztelerazko egitura eta pentsamenduak euskeraz esatearekin ez goaz inora. Euskal sena euskaldunon sofwarea da, gure burmuina funtzionatzeko behar dugun bidea.

Biltzarre: Euskal Sena

Larunbat honetan, ekainaren 15an, Ziordian (Amarauna gune autokudeatua), Euskal Senaren 3. Bilkura izango da, 10:00etan hasita

Bertan gai hauek landuko dira:

  • Euskarak bere baitan duen sena eta munduikuskera.
  • Euskal gizarte eredua (Auzolan, Batzarreak, Komunalak eta Zuzenbide Piriniarrak bermaturiko Demokrazia Zuzenan), eta ekonomia nola ikusten den.
  • Munduikuskeranaturalista, batez ere mitologian islatua, indar naturalek arreta harturik, naturaz kanpoko jainkoei obedientzia, sumisio eta bildurrik gabe.
  • Etxea, Amalurraren gorpuzte gisa.
  • Amatasuna eta Emetasuna, Amalur eta Etxearen gorpuzte gisa, bizitza ikusteko gakoa da guretzat.

Euskal hiztunek eta kultur eragileek nola sentitzen dute, gaur eta hemen, euskara eta euskal kultura?

Euskal Sena Taldea Euskarak eta Euskal Kulturaren agerpenek atzean duten sena, izaera eta mundu-ikuskera azaleratzeko sortu zen. Jendarte ekimenetan nabarmendu diren eragileek osatzen dute, beste interesatuekin bildurik,Biltzarre plataformaren baitan.

Senak diñotsu hori ba! Gure amonek sarri esandakoa da. Hizkuntza europarrek abereen berezko joera automatikoak ‘instintu’ hitzarekin izendatu ohi dute. Euskaraz ere, hori dugu sena. Baina hedatuagoa dugu esanahia eta erabilera.

Bada zerbait gure baitan, bizitzan hartu behar diren ekimenekiko eta jokaerekiko erabat zentzuzkotzat, zilegitzat, egokitzat eta bidezkotzat jotzen duguna. Hori dugu jendearengansena.

Baina berezkoa dugun sena hori desberdin sentitzen da kultur desberdinetan. Herri bakoitzak baditu bere ukituak, bere ñabardurak, eta bere enfasiak. Ta euskaldunok ez gara salbuespena.

Konturatzen ez bagara ere, euskaldunoi senak zerbait ‘erakusten’ edo ‘argitzen’ digunean, gure euskal sena da hori.

Euskaldunok gauzak nolakoak diren ulertzeko duten berezko era dugu Euskal Sena, beraz, gure munduikuskera eta jokamoldeak islatuz. Euskaran, eredu sozialetan eta beste kultur espresioetan antzeman daiteke.

Larunbat honetan, lan dokumentua eztabaidatuko dute. Asmoa ahazturik dugun gure herriaren sena eta izaera mahai-gaineratzea da, etorkizuneko praktika kontzienteetarako laguntza gisa. Plazaratuko diren dimentsio nagusiak dira:

Azken txostena: Euskal_Sena_3_bilkura_2019_05_18.pdf

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Maiatza 17th, 2019

Gure kultur eredu zaharraren errautsetatik etorkizuneko eredua eraikitzera, genero kontuetan ere. Ponentzia batzuk eskegi dituzte: Josu Naberan, Anne Marie Lagarde, Nekane Jurado, Victoria Sendon eta Guillermo Piquero (behean ikusi):

HerriUNi-MatriTOPaketa

Amarauna – Ziordi (Nafarroa)

– “Euskal Herrian Matri ereduaz hitz egitea oso zaila da”
– “Bai, badakit”, Silvia Federiccik.

Ta gu oso errebelde izan.

Matristika, matrifokal, matrilokal, matrilineal, matrialkar, matriarkal


Ortiz Ossesek 1983an bere “Matristica” liburua argitaratu zuenetik, “El matriarcado vasco es un mito”, punto-pelota batez bukatu dira gaiaren inguruko saiakera guztiak.

Horregatik diogu Matri-gaia klandestinitatera behartu izan dela.
Bada garaia “zer mito eta zer mito-ondo” gaia berreskuratu eta ikerketa guztiak, ezta/baida guztietaz, sakonduz gozatzeko.

Maiatzaren 17an ostiral arratsaldez eta 18an larunbat goizez eta arratsaldez, Nafarroako Amarauna-Ziordin Matri topaketa egingo dugu. Gurekin mahai inguru batean izango ditugu besteak beste honako ikerleak:

Hizlariak

Anne Marie Lagarde
Casilda Rodrigañez
Ana Cachafeiro
Victoria SendĂłn
Nekane Jurado
Guillermo Piquero
Itziar Monasterio
Mari Carmen Basterretxea
Anna Boyé
Felix Zubiaga Legarreta
Agurtza eta Aintzane Lazkano
Josu Naberan

Egitaraua

Maiatzak 17, ostirala
17:00 Tailerra: “Ama on-hartu, eta aurrera” Leire Saitua (eRResonantzi eRaldaketa)
(sarrera doan)
19:00 Lehenengo mahai ingurua hizlariekin: Matri gaiaren alde anitzak (sarrera doan)
20:45 Harrera
21:00 Afaria
22:00 Las Herederas filma, Sumatrako Minangkabau herri matriakalari buruz.
Anna Boyé
Maiatzak 18, larunbata
10:00 – 14:00 Lehenengo zatia: mahai-ingurua hizlariekin
14:00 Bazkaria
16:00-20:00 Bigarren zatia: mahai-ingurua hizlariekin
20:00 MatriTOPaketaren amaiera

Izena emateko

– Parte hartzeko: 10 euro
– Ostiraleko afaria: 10 euro
– Ostiraleko filma (partehatzaileek doan, ostiralean soilik datozenentzat 5 euro)
– Ostiralean lo egitea: 5 euro komuneroan (lozorroa eta esterila eraman) ala 10 euro logelan (izarak eraman)
– Larunbateko bazkaria: 10 euro
– Janaria eramateko aukera dago
herriuni@gmail.com, 636 87 57 34

Jasotako artikuluak

Anne_Marie_Lagarde_Parekidetasuna eta sexu-identitateen eraketa euskal artzain-nekazari gizartean Anne Marie Lagarde (castellano) Anne Marie Lagarde_(francaise)
Josu_Naberan_Euskal_sena_edo_kultura-nortasun_kolektiboa Identidad cultural vasca
Nekane_Jurado_La_lucha_contra_el_patriarcado_es_conjunta Guillermo_Piquero_De_la_matristica_al_patriarcado
Victoria_Sendon_Atenea
Ortiz-Oses_El_matriarcalismo_vasco

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Urtarrila 13th, 2019

Aurreko albiste batean Nafarroako leku askotan egin izan den eta berreskuratzen hasi dugun ohituraren berri eman genuen: “Ur goiena, ur barrena” urte berriari ongi etorria emateko era zaharra
 eta berria!

Orain, albiste horretan aipatzen genuen Mikel Burgiren Uxue_blogean, beste gauza oso interesgarria dakar: Nafarroan Erdi Aroan urtea martxoan 25ean hasten zela.

Uxuen Nafarroako Karlos II.aren  heriotzaren 6. mendeurrena ospatu zuten 1887an eta egin zuten izkribuan ikusten zenez, urtarrilaren lehenengo gauean hil zen baina, 1336an hil zenez, 601. urteurrena izan behar zen. Orduan Mikel Burgik Vianako Printzean galdetu zuen ea urte batez erratu ziren baina  erantzun zioten Karlos II.aren garaian urte hasiera martxoaren 25ean ospatzen zutela.

Gero Mikelek “urte” hitza kontuan hartuta eta elur-elurte, euri-eurite bikoteak ikusita, ur-urte bikotea daukagula dio eta orduan urte ur asko egitearen garaia izango litzatekeela: martxoa. Izan ere mendietako izotzak eta elurrak martxoan urtzen hasten dira, udaberrian, eta horregatik urtearen hasiera logikoagoa litzateke martxoan kokatzea.

Urte hitzaren esanahia beti argi eduki dugu baina oraingo urtarrilean ez zuen zentzu  handirik. Mikelen ekarpena oso interesgarria da. Gainera zentzu gehiago dauka: urtearen jaiotza udaberrian izatea, naturan dena sortzen denean eta bor-bor dagoenean, udan garapena, udazkenean zahartzaroa eta amaiera-heriotza neguan. Orain urte hasiera urtaro bat hasita dagoenean ospatzea eta gainera urtaro hori negua izatea, dena uzkurtzen denean, ez du zentzu handirik.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)