Aukeratutako atala ◊ E ◊

• Asteartea, Urria 18th, 2011

Osagaiak: eg+iz+ki

Esanahia: goiko argitasun zatia* (Jesusen proposamenaren interpretazioa)

Bilakaera:

- eg + iz + ki

- egizki

- eguzki

Azalpena: Euzkara, izadi eta gizaki arteko harremanetatik sortutako hizkuntza degularik, euzkararen sustarrek izadiaren adierazpenarekin uztartuta behar dute. Hitzak batzutan, nahiz hizki berdinekoak izan, sustar ezberdinekoak, adierazpen ezberdinekoak izan daitezke. Izadiak gezurrik ez duelarik, berau izango degu euzkarako sustarraren egiztaille.

Eguerdiko eguzkiari aurrez aurre begiratzea arriskutsua zaigu. Bere “iz” edo iztara indartsu batez, begiek molkoz bustiz gainera, itxutu egin gaitezke. Egizkiak sortzen duen “iz” indartsu hau sustar bat da. Hortaz, “iz” sortzen duela, bere izena “egizki” behar luke, “egizki” da. Egizkiak daraman “eg” bigarren sustarra, aurreraxo azalduko degu.

Egilea: Jesus Segurola

Oharra: Jesusen testuaren zenbait hitz batura egokitu ditugu: bear -> behar…

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Azaroa 21st, 2010

Osagaiak: erd (i) + era

Esanahia: erdizkako hizkuntza

Bilakaera:

- erd (i) + era

- erdera

Azalpena: proposamen honen arabera erdera hizkuntza ez osatua litzateke

Egilea: Ezezaguna

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 8.8/10 (4 votes cast)
Atala: Erdera  |  Iruzkina gehitu
• Larunbata, Urria 02nd, 2010

Osagaiak: henau(t)si + -(k)era

Esanahia: mintzatzeko modua

Bilakera:

- henau(t)si + -(k)era

- henauskera

- (h)enuskera (Garibaik 1571an “enusquera” grafia erabili zuen)

- ehuskera

- euskera

Azalpena: Proposamen honen lehen egilea Alfontso Irigoien izan zen (erreferentzia nagusia: “EtimologĂ­a del nombre vasco del vascuence y las vocales nasales vascas descritas por Garibay”, Fontes Linguae Vasconum nÂș 56, 139-148 orriak, 1990).

Gaur egun nahiko seguru dirudi *enautsi bezalako aditz bat existitu zela, “hitz egin, mintzatu” adierazten zuena. Oraindik agertzen da bizkaieraren “dinost-diñaust, dinotsat” (= esaten dit / diot) bezalako aditz flexioetan, non “*inotsi / *inautsi” aditza berreraiki baitezakegu. Gainera, erauntsi aditzak ere gordeko luke beste forma deribatu bat, kausatibozko -ra- artizkiaz (< *eranauntsi), bizkaieraren “dirautsat-dirautsagu” bezalako formetan bizirik iraun duela. Hau ikusita, ez legoke ausko- erro hipotetikoarekin erlaziorik.

Bestalde, -(k)era atzizkia oso ezaguna da, eta ez dauka problemarik, zeren “era, modu, forma” esan nahi baitu.

Egileak: Alfontso Irigoien

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 8.3/10 (19 votes cast)
• Igandea, Azaroa 21st, 2010

Iberieraz ERD(I) ere erdia edo  kimuak ernatzea esan nahi du

Iberierazko berbak: ERD(E) (erdian).

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 7.7/10 (3 votes cast)
Atala: Erdera  |  Iruzkina gehitu
• Igandea, Azaroa 07th, 2010

Osagaiak: euts + ku

Esanahia: edukitzeko (eusteko) leku konkaboa

Bilakaera:

- euts + ku

- esk + ku

- esku

Azalpena: “esku” hitzak zerbait eusteko lekua adierazi nahi du

Egilea: Sabino Arana

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 7.0/10 (5 votes cast)
Atala: Eskua  |  Iruzkina gehitu
• Larunbata, Uztaila 30th, 2011

Osagaiak: esku+on+tza

Esanahia: eskua elkarri emanez bikotekideen arteko lotura

Bilakaera:

- esku+on+tza

- eskontza

Azalpena: Gizonak eta emaztekiak elkarri eskua eman zioten; eta bateratze xarmangarri honen zoramenean, erran zuten, On, ongi da! On da; gozoagorik ez da deus. Eta geroztik, ezkontzari tribuetan, deitzen zaio Ezkuontza, erran nahi baita egintza zeinaren bidez bi maitale hartzen baitira senar-emaztetzat, eskuak elkarri emanez.

Oharra: gogoratu beharra dago ezkondu baino lehen mutilak “eskua” eskatzen dioa neskari. Beraz, baliteke Agostik erabat asmatzea etimologia honetan.

Egilea: Agosti Xaho

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Azaroa 21st, 2010

Osagaiak: er + d + era

Esanahia: kanpotarren hizkuntza

Bilakaera:

- er + d + era

- erdera

- erdara

Azalpena: ER hotsak, toponimian, hegala, bazterra, kanpoa adierazten du; beraz, erdara, kanpotarren hizkuntza izan daiteke esanahiari dagokionez. Bilakaerari dagokionez, hasieratik bertatik sartuko zen /d/ hori, ER eta ERA hizkien lotura fonetiko gisara.

Egilea: Josu Naberan

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 6.3/10 (3 votes cast)
Atala: Erdera  |  Iruzkina gehitu
• Igandea, Azaroa 07th, 2010

Osagaiak: “eske” hitza uescor latin hitzetik dator

Esanahia: uescor = eskatzen ari naiz

Bilakaera:

- uescor

- 
(zehazteke)

- eske

Azalpena: Har ditzagun horren barruan eske edo urde bezalako bi hitz; dakidanez, ez da orain arte bi hauentzako kontsensu osoko etimologiarik. Erro-ereduaz dakigunak bidera gaitzake arestian pentsa zitekeen baino urrutiago: iturri edo jatorri zehatza lortu ez arren ere, hitzon egitura hutsak biek mailegu izateko aukera handia dutela esango nuke, Mitxelenak aspaldi, dollor eta abagadaune-rekin egin bezalatsu. Gainera, eske-tik uescor ‘eskatzen naiz’ eta urde ‘zikin’-etik turpe-ra den bidea errazki edo iruzur handirik gabe egin ahal badugu, are hobe guretzat, noski.

Egilea: Joseba Lakarra

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 5.5/10 (6 votes cast)
Atala: Eskua  |  Iruzkina gehitu
• Igandea, Azaroa 07th, 2010

Osagaiak: hes + koa

Esanahia: garailea eta menperatzailea

Bilakaera:

- hes + koa

- es + kua

Azalpena: Gizakiaren eskua tresna perfektua da
 Berari esker gizakiak natura osoa garaitu eta menperatu izan du (Hes) eta gaur bere inperioaren gatibu bihurtu du; eta garaipen horren oroimenean, nire herriaren hizkuntza sakratuan “eskua” esaten dugu, hau da, garailea eta menperatzailea.

Izenkideak:

- eska: eskua luzatzea, eskatu

- esken: eskuaren bidez, eskaini

- esker: irribarre bat eta eskuaren keinu batez lagunduta, eskertu

- eskuontza: maitaleak eskuak elkarri emanez egiten dira senar-emaztea, ezkontza

Egilea: Agustin Xaho

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 5.5/10 (2 votes cast)
Atala: Eskua  |  Iruzkina gehitu
• Astelehena, Urria 11th, 2010

Osagaiak: ahozko + era

Esanahia: ahoz egiteko era

Bilakera:

- ahozko + era

- euskera

Azalpena: Lehen, lehen, hola edo hala egiteko, era-tzeko, keinuaren gainetik “era” hitza oihukatuko zuten…  Gero keinu bateren edo bestearen lekua eta adiera hartuko zuen hitz berri batek… Hitz berri asmatuekin, gauzak, zatiak, guneak, lekuak izendatuko zituzten (begiak, belarriak, sudurra, ahoa…)… Hori dena AHO-tik ateratzen zen… Eta korpus bat osatzen zen heinean sortzen zuten… “Ahozko-era” … Euskara …

Proposamen hau ariketa bat da, gure kontzientzia gaixotua sendatzeko. Oraindik garaiz, behar bada …

Egilea: J.P. Erbin

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 4.6/10 (8 votes cast)
Atala: Euskera  |  Iruzkina gehitu