Aukeratutako atala ◊ Harremanak - Lekukotzak ◊

• Astelehena, Martxoa 30th, 2015

Eduardo Blasco Ferrerek, 2013ko Palaeohispanica 13 aldizkarian,  PALEOSARDO: UN NUEVO STAMMBAUM izeneko artikulua idatzi zuen.

Bertan, euskeraren eta paleosardoeraren arteko harreman argia dagoela proposatu zuen:

Para el paleosardo, come les haré ver con un solo ejemplo, esta condición se ha dado. Antes de exponer el ejemplo es menester hacer hincapié en un aspecto del método que no ha quedado suficientemente explotado en la reconstrucción del proto-euskera, pero sí en la del paleosardo. Me refiero a la necesidad insustituible de valorizar los testimonios toponímicos, sabiendo que un  (Peñarroja) encierra casi siempre un nomen appellativum (peña roja), y la semántica de éste último aumenta vertiginosamente si existe esta condición.

Veamos el ejemplo:

ibérico                         topónimo pirenaico           topónimo paleosardo
 keré                              = quer                               = kere

De nuevo la impresión inicial es la de una homofonía. El morfema ibérico no necesita muchas explicaciones, porque siguiendo el método estructural idéntico al seguido para la reconstrucción del proto-euskera y del paleosardo lo ha extrapolado Untermann con bases inconfutables, y hoy ha quedado aceptado por todos los iberistas.6 Lo que ha ayudado esta vez ha sido la toponimia pirenaica, donde se dan muchos quer, desde el Pallars hasta el Alt Empordà (Quer, Quer- alt, alb, roig, many etc.).

En este caso tenemos la suerte de que disponemos del lexema catalán antiguo quer, que significaba precisamente ‘roca, peña, macizo’ (y así Querroig = Peñarroja). Y no sorprendería mucho que los Cer(e)-  hubieran sido los ‘habitantes de las peñas de la Cerdanya’. Pues bien, basándome en numerosos morfemas paleosardos que tienen la misma estructura (ker-á, [kili]-kere) y que se refiren a “rivi petrosi” o “macizos de roca” , propuse la hipótesis en un trabajo recientque kerémule, qu lleva en segundo lugar el morfema productivísimo mele < *bel disimilado, significara algo así como ‘roca/peña negra/oscura (luego quedó corroborado).

 Paleosardo_Blasco

        

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Iraila 09th, 2013

Basques-Iberiansen honi buruzko artikulua agertu da:

Es muy importante la opinión del vascólogo Koldo Mitxelena sobre los textos ibéricos en lengua para determinar el grado de parentesco entre  el vasco y el íbero. Son conclusiones que creemos positivas, pese a la insuficiencia de sus traducciones.

Hay que reconocer que fue capaz de identificar un grupo de palabras al cual calificó de pertenecientes al idioma euskera. Mucho más de lo que han hecho la mayoría de los vascólogos posteriores, algunos de los cuales enemigos acérrimos de la hipótesis del vascoiberismo.

Mitxelena estuvo toda su vida muy interesado en este fenómeno de las posibles relaciones entre vasco e íbero, que como sabemos, desde el estallido de la Segunda Guerra Mundial perdió vigencia, debido entre otras causas a la revalorización de las influencias célticas en Europa. El filólogo vasco, pese a su puntualización de que las lápidas de Aquitania y algunas otras procedentes de Navarra e incluso Cataluña estaban escritas en vasco, acepta al menos que hay relaciones en ellas igualmente con el lenguaje ibérico.

Lo que no deja de ser una prueba más de la común identidad de ambas lenguas, pues significa que ni siquiera un hombre de su excelente preparación fue capaz de distinguir que aquellas lápidas eran más ibéricas que vascas. Argumento, que nosotros pensamos se defiende con la semejanza que hay en todas ellas, independientemente de que procedan del Pirineo Occidental o el Oriental. Y donde nadie hasta hoy se ha atrevido a calificar de “vascos”, los textos e inscripciones de la Cerdaña francesa o de Enserune, junto a Beziers.

Aunque eso sí, algunos han esgrimido excusas más que razones, para desvincular el vasco y el íbero: dioses célticos que no aparecen en ningún otro hallazgo, aculturaciones ocurridas por la proximidad geográfica, emigraciones transpirenaicas. Todas ellas cortinas de humo para no enfrentarse con una realidad evidente, el vascoiberismo, que en definitiva han desorientado a otros especialistas que estaba vigente desde los primeros tiempos (licenciado Poza, Guillermo Humboldt, etc.), y sufrió un abrupto retroceso después de Tovar y Mitxelena, que no por ellos, que siempre dudaron.

Osorik irakurri

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Maiatza 28th, 2014

Hirugarren post honetan, Arnaizek dio Mitxelena ez zela erabat kontra jarri:

g) Koldo Mitxelena

Reconstruye lo que él dice que es el sistema fonológico vasco del proto-vasco desde hace unos 2000 años. Propone los cambios fonológicos y sus reglas. Esta metodología hipotética de un protovasco, que probablemente nadie hablo ni oyó hablar, es muy minuciosa y exhaustiva, poniéndose muchos ejemplos y abundante documentación. En suma, es un continuador de la moda impuesta por Bloomfield de reconstrucción hipotética de las lenguas, basada principalmente en una comparación interna y el manido y dudoso Latín, que ha ofrecido, según Mitxelena muchos prestamos al Euskera.

Este trabajo es utilizado para negar la relación del Euskera con el ibero antiguo, aunque Mitxelena duda en numerosas ocasiones y propone en varios ejemplos que existe una relación entre el vasco y el ibero.

Koldo Mitxelena

Al final, en1976, Mitxelena dice

”…lo que sabemos, lo sabemos gracias a una circunstancia afortunada: la conservación de un numero no muy despreciable de inscripciones de la época romana de Aquitania. Ellas nos dan, aparte del dato inapreciable de que en zonas bastante extensas del sur de Francia, subsistían hablas íntimamente relacionadas con el vasco, uno de los conocimientos absolutamente seguros que poseemos acerca de la familia lingüística a que pertenece nuestra lengua…

…podemos obtener un cierto numero de palabras, en algunos casos prácticamente iguales a voces vascas (actuales, se refiere)…y hoy por hoy, no parece que la lengua vasca, y a la que llamamos ibérica, aunque no sabemos de ella o de ellas apenas nada mas que el aspecto externo de algunas palabras, haya otras relaciones que las nacidas de su proximidad geográfica, aunque en algunos casos sean indiscutibles (Apellidos Vascos, Txertoa, San Sebastián. 1984) (Ref 3). Es decir, Mitxelena deja la puerta abierta al vascoiberismo.

Sin embargo, este honesto y muy extenso trabajo de Mitxelena es tomado hoy por la escolástica dogmática académica para negar toda relación del vasco y el ibero

Conclusión: ni Tovar ni Mitxelena fueron rotundos en cuanto a negar el vascoiberismo. Dejaron los estudios abiertos para siguientes generaciones, que algunos se han encargado de cerrar.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Martxoa 27th, 2015
Zientzia kaiera
Azken urteotan gehien zabaldu den hipotesiak dio hizkuntza indoeuroparrak duela 8.000 urte inguru iritsi zirela Anatoliatik. Antzinako DNA aztertuta egin berri duten ikerketa baten arabera, ordea, ondorioztatu dute hizkuntzetako batzuk behintzat duela 4.500 urte inguru zabaldu zirela kontinente zaharrean, eta Errusiako estepan dutela jatorria.

Hasi Espainiatik eta Errusiara, hasi Islandiatik eta Indiara, familia bereko kide diren hizkuntzak ditugu edonon: hizkuntza indoeuroparrak. Hain zuzen ere, euskara da Europan sendi erraldoi honetako kide ez den hizkuntza bakarrenetakoa. Nola liteke, baina, denak batuta milaka kilometroko hedadura eta milioika hiztun hartzen dituzten hizkuntzok abiapuntu bera izatea? Eta zein da abiapuntu hori? Hizkuntzalari askoren buruan dagoen galdera honek beste erantzun posible bat jaso berri du genetikaren eskutik.

Zientzia kaiera
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Iraila 30th, 2013

Antonio Arnaiz Villenak eta Jorge Alonso Garciak egindako hiztegi honetan hiru hizkuntza hauek elkartu dituzte.

Izatez ez da hiztegi etimologikoa baina Arnaizek eta Alonsok orain arte egindako ikerketatik ondorioztatu duten iberiera eta euskeraren arteko harremana ikusi daiteke hiztegi honetan.

Eskaerak

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Maiatza 19th, 2015

4)Forma aoristak

Aorista aditzeko garai bat da, greziera, sanskritera ta euskerak daukatena : oraiko elaraudiz egon izana, eman izana, ikusi izana, orhoitu izana… eraikuntzaz era iraganekoa da, bainan aditzaren ideia hutsa du erakusten, garaiarekilako fitsik gabe, adibidez berria nik ere jakin izanaz [jakiteaz] harritu zen, edo harri laiteke, harrituko da… Noizbaiteko euskal elaraudian bestelako formak izan ditaizke : egon izana <> EGOITZ, eman izana <> EMAITZ . R. Lafont, Le basque au XVI. siècle, zalantzan zagon /e-/, /i-/, /a-/ aurrezkitu euskal aditz kopuruari begira, “Aryan“-dar hizkuntzetako aorista bezalako bat ote zen ? laster atzerat ere egin, dogmaren beldurrez ?  Lekukotasun bezala baditugu erdal klasikoetako forma batzu ia hatz-behatz osorik euskeran, ezin baita erran maileguzkoak ditugun ala noizbaiteko elaraudikideko haztarnak:

E-BIL-I //gr. eple (L II)” ebil-i izan” pelô, pelomai “circular“: “harat-hunat itzulikatu”;                                                       I-GURTZ-I “gantzutu: uncir”= gantzez edo gurinez torratzen // gr. ekhrisa (L II)” gurindu izan“, “gantzutu izan“, <<< khriô “igurtzen“-ren aorista <<<Chtr.1277 : “hors du grec pas de rapprochement précis : lit. gr(i)ejù, griêti “écrémer le lait :desnatar la leche“. Hortik aditz partizipe izenlagundutik egin izena KHRISTOS, “KRISTO: El Uncido“.

EZAGUN <<<E-ZA-GUN, GUN// got. kann, erro-aditz *gna- ditaike (Chtr.225), gn…, jñ…, zn…gr.,lat., skr., eslab. znajo, znati “ezagutzen“. Ohargarri da eusk. eraren eraikuntza : erdaretan, aurrezki “augment : luzagin” deitu hau, araudiz unkhua ta beste aurrezkiaren artean jartzen da gr. an-é-gnôsa “sinets-erazi“; eta ohargarri beste egitura hauk ere : gr. gnôrizô “zaguterazi“, lat. ignarus. ZAGUN, ZAGUTZ… /E-/ luzagina gabe entzuten da, Euskaldun“zaharren”ganik, Homeroren grezieran bezala.

AHARDI “urdanda : marrana“, aditz aorista izenlagundu-izendua dugu “ernaria“, deroana, “erdi beharra” diona (urdanda umegile oparoa izanez). Luzagin /A-/ aurkitzen da skr. abharat “deroana, ernari“-eb bezala.

Ohar. 1 : Mintzalarizaleen iritziz indo-europear aditza lehenik izan omen da iraganaren eran asmaturik, gertakizuna buruturik seinditurik: /-I/ bat ek muturrean liokeena “hemen-orai” solas lekuan . Gure aditz-unkhu ainitz holakoak ditugu : i-kus-i, e-gos-i (aoristak), jauntz-i, jos-I, gel(d)-I, kal-I, erd-I, hand-I, jal-i, elk-I, biz-i…..

Ohar. 2 : bi aorista mota: bat ziztukariarekin (aoriste sigmatique), gure ustez IZan da ziztukaria, bestea « gotorra » auxiliar gabe jan izana, jin izana.

%22

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Maiatza 18th, 2015

3. Elgartuzko hitzak

Osatuzko hitzak asko dira, ikerlariarentzat biziki jabegarri, zeren beren eraikuntzan iraganeko gramatika edo elaraudi geruzak aurki baiditaizke.

-PITZ <<<BE/BI + IZ(an), hala BIZ = egungo elaraudian izan bedi . >>>piztu //lat. bestia, gazt. bicho, fr. biche “ahuña“.

-TXAKUR <<< etxeko hor, cf. artzan-hor, ihiz-hor, hor-üzkü // gr. oiko ouros “etxe zaindari“, skr. pasus haurva “artzan-hor”; dena da izen deberbatiboa edo aditzetikoa <<< OHAR ( OK-” begi“+HAR)// gr. oraô “begiratu, begian hartu “

-ZALDI, ZALU //lat. celer “zalu”<<<gr. kélês “itsas-untzi lasterkaria” itsas-lapurrena ‘gero « zaldi lasterkari » : beste untzi baten erasotzean, kapitaina oihu-orroaka arraunlarieri, gr. keleuein= “abordaje-rako oihuka” GALdeka <<<erro KAR- (cf.KARR-ANKA, TXAR-ANGA, GARR-asi, GARR-uma…)

-GURDI, GURPILLA <<<gur-tu aditzetik + BIL, cf. biGUR, maKUR / maKOL, biderkaturiko HUR-KUL/ KURKUL >>> ukuillu…

-MAKULL-U, 1. gai HAMU, 2. gai -GUR-/KUL- erroarekin <<<HAMU-KUL, hamu-k, txakur-ek bezala “afereza “ badu (hasierako eloskia luperturik), mintzalaritzako beste sorginkeri bat .

-HAM-U/ HAB-E “tallo“, HAM-/HAB-” pie : anka”+ atzhitzki –U /-E da eroa “lematzen duena“, lemazalea“, hunek hitza aditz edo izen edo izen-lagun den salatzen duena. HAMU badugu ZU(r)HAMU, HAMETZ, (h)ERHEM-U” espacio: bazterrak” gaur, bainan aintzinean “basamortu“, eta hitzez-hitz (semiotikoki) HER-” aur-”  HEM “etxea”(milurteez etxeak zurez egin dira), beraz ERHEM morfologi eraikuntza hau ez da eraikia gaurko elaraudiz ETXE-AUR. Jakina, desertuaren izena lat. heremus –tik (Lhande) <<<gr. hêremos “basamootu”>>> hêremizein “lasai egon“, hêréma “lasaiki, emeki, polliki, amiñi bat” etabar. Erromako Latium munhoan arkeologoek argiraturik badakigu aspaldiko zurezko txabol batzu hesiz (sasiz) inguraturikoak zirela, hilerriak eta tenploak bezala (abereek hazka ez zapuzteko), txabola inguru hetsirikoa FORUM deitzen zena, gero merkatu-azoka, gero auzitegi, erabaki gune, hots leku publiko, atzain-itzainak hiritartuz eta jaunduz…. Bakotxak ikus dezake FORUM eta HEREM/ERHEM senide direla, bergauza ere naski. Greko-Lat. domus, demos <<< *Dem- “maison”erro batetik omen, A.Meillet,183, ahal zuena asmatzen jaun horrek ere .                   –

Lat.FAMILIA, FAMULUS “morroi”  : Meillet 215 “ mots uniquement attestés dans les dialectes italiques et sans étymologie » . « Familia a dû désigner l’ensemble des esclaves et des serviteurs vivant sous un même toit, par opposition à la gêns […] puis la « maison » tout entière, maître d’une part, et femme, enfants et serviteurs vivant sous sa domination » . ausartuko gira HEM-ELIA bezalako zerbait litaikela hastapeneko eraikuntza, cf. Zub. ELI « talde, multzo », gr.îlê, îlâ « talde : tropa »<<<aditz eiléô « bildu ».

-HENBOR (HEM “zuhaitz“+ BOR “barne, barru, tripa“) “tronco”>>> isl. z. timbr “etxegintzarako zura”, ALL. zimmer-man “zurgina“… MAKIL/MAKUL, Lhandde-k lat. bacillum-tik, baculum, gr. bakthrion, irl. bacc “palo torcido“… denak berdin, Meillet-ek,64 “bacillum rapelle la forme irlandaise; mot populaire “.

-KALAMU « caña » <<< GARI- HAMU « tallo de cereales : lasto », lat ; culmus « rastrojo », gr. kalamos « caña », kalamê « lasto : paja », kalameutês « igitari : segador », All. z. Halam, Halm « uztaleku » etabar . Chtr.,484 « (kalamos) entre dans une série de mots désignant la tige, le chaume, lett. Salms « paille », russe soloma « paille », [….] le vocalisme des mots grecs en kala- reste donc isolé ». Hitza ebaki behar zen kal-, ez kala-, cf. eusk. galbahe, galeper, galaz

-TARRAPAT “precipitacion“, LARREPOT “langosta saltamonte: xirlixka”<<< TARRATU, TZARRATU, LARRUTU, NARRUTU « arrancar, desollar » + PAT/POT « hatz : pie », denak dio « ankez laster egin, ankez erauzi, zalukara ihes egin “. Parrez gr. trâpétês “fugitivo, esclavo fugitivo“, skr. dravati “lasterka doha“, drapayati “laster egin-erazi“, gr. dramein “laster egin“, 279 “L’origine du thème drâp- est inexpliquée “. Hitza ebaki behar zen dra- eta ez drap- . Goazen gorago :

-LASTER <<< LATS (Azk.I, 532)” uhaitz: arroio”+ TERzarraz-,tarras-”  diokeena “ zarrastan, zirristan : resbalar“, beraz zalu-ren ideia. Parrez gr. dramein (L II)laster egin: correr“, Chtr.296 “Racine *der- d’où *dr-ea- .(Ikus III. atala). Eta ikus gr. derein “larrutu, larraztu, zarraztu… : desollar“, derma “larru“; got. ga- tairan “urratu““; g.- g. z. (fir)-zeran, All. (ver)-zehren “larraztu, lit. deru “larraztu“…. Bidenabar LARRAZKENA <<<LARRAZKO-ENA bazterrak (zuhaitzak) buluzten direneko urtaroa ; eta LARRE, LARRAZ (Otxabagi) “erial : hutsik den eremua“.

%22

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Maiatza 17th, 2015

d) Euskeraren azalketa (deskripzioa): hitzen egitura

Hizkuntzetan, euskera barne, aho-mihitan eta idazkietan eguneroko hitz frangoren eraikuntza zertaz ta nola hortaratua den, jendeak, bai eta batzutan gramatikazaleek berek, oker ulerturik, edo baterez ulerturik dira. Platon (IV. K. aur) filosofoak Dionusos jainko izena, “arno (oinos) emaile (doter)” bezala aditzen zuen; Latinoek cadaver asmatzen zuten”  hilhotz” ca(ro) da(ta) ver(mibus) “zizarieri eman haragi” bezala. Erdi-Aroan hizkuntza oro Hebre-eratik zetozela uste zen; XVIIean Frantsesera Hebreeratik zetorrela adierazgarritzen zen… Ménage jaunak, frantsera latinetik eta latina hebreeratik zela erakutsiz hitz jatortza zuzen frango aurkitu omen zuen. Gaur-egun, hitz-jatortza edo etimologia iker-arau bat da, hitzen bilakaera ahalik eta iraganean goren bilatzen duena, anitzetan, ikertzen den hizkuntza baino haratago helduz, “etymon” deitu forma bakuna aurkitu arte (ustez bederen).

1°- hitz izkutuak.

Osoki eto zati bat itzaliriko erak baitugu, eta hizkuntza denetan badira : Lat. nouacula “bizar-nabela”<<<*kês- “ aitz “+*nouâre “karrakatzen, zarrasten“+ (tresna atzizki ) –culum ; “ verbe *nouâre, qui aurait disparu par suite de son homonymie avec le denominatif nouus “(Meillet, 446). Eta hara nola ber-irakur edo eidetu daitekeen eusk. AUSNAR, HAUSNAUR “rumia”(Azk.,I, 110 ). bestalde badugularik NAHAR / LAHAR “zarza“/LARRAZ-TU “desollar”… Berdin ere eusk. BIZAR (BI-ZAR) nola eraikirik den = “zarrastu beharrekoa“. Skr. ksuràh, gr. xeroz “bizar-nabela“, era hauetan agi baita delako *kês- “aitz” erroa” halaber eusk. GEZTERA (Azk.I,334) “aguzadera, piedra rotativa de afilar“; hortik ondoriozta dezakegu Oraiko ZARRASTA- noizbaiteko *KZARRAST- bezalako zerbaitetarik ginukeela.

Berdin ere Azk.I, 304 orr., EZTERA 1° « piedra de alfilar », 2°(BN-Muger ) acequias profundas à donde llega el agua en pleamar »; zantzu hunek geramaz lat. castrumerat “ atrincheramiento, lugar forificado“, Meillet,104 “ Il semble avoir désigné d’abord une proprièté gadée ou retranchée“. Jakina ! eusk. GAZTELU, kastillo erromanikotik datorke, hargatik erromaniko formen jatortzak gaur-egungo gure formek argi dezazkete… Hau ez da zernahi ! Bidenabar, ikus hitzen erantzukidetzen legeak (fonetikakoak) nola argitaratzen diren .

BEDI, BEGO, BERRA (“dakienak berra” Atxular), HALABIZ “hala izan bedi“, beraz aditza, 3. personan bakarrik agertzen dena euskeraz eta aginte bezala aditua, erdaretan ere aginte zantzuan ta ez beti 3. personan bakarrik ; BE, BI, ingel. to be, lit. vo “zen : estaba“, lat. amâbam <<<amâre-bam = maitari izan nintzan, behar nintzan, hots, iraganeko etorrera = “maite nuen” gaurko adieran . Ikus eusk. BEUDE <<< BE-EGO(n)DE, BETOZ, BIHOA, BIZAR, BILAKATU, BEHAR, BEDAR “helduko dena: zulain : planta“, PITO “sorterazle“, BEHOR “erditzear“, GARBI “ clarus :claro : entzungarri (garrasi,karranka)“, lat. carbo “ikatza = gar eginen duena “ (Meillet,99 “ v. isl. hyrr “feu“….. mais le –b—n’est pas expliqué“), akitan. SEMBE “seme“<<< “sein –be”=jinen/xein, sortuko dena”….cf. seinmin, senide, senhar, seinga, lat. Senex (itsu utzia Meillet-ek,613), zezen, egunsenti….;

LUKE, LEIKE, LADIEN, LEIDIN…. –ko /L-/ ez da ere 3. Personako izenordea, bainan aditz laguntzale bat balizka-ko gogoaren salatari : LEHI “NAHI” dioena // gr. lô, leïs, leï “deseo, deseas, desea… <<< erro *Wol-,* Wel- “ itzul“-tik. Cf. ingel. will, shaul aditz-laguntzaileak erabilera bertsuan direnak (etorrerarako). Gainera dezagun gure atzizki erabilera oparoko -LE, edale, egile, jale, pixile…. “Gura” adierazteko. LUKE-k = lehi-uk-ke, uk = UKAN/EDUKI. Oyhenart, XVII. “BU (be-uk) gloria Jainkoak zeruetan”. Edo “Erran genion gortereski gaur bara leidin gurekin”. (Arhantzuzeko bortü Gañan) LEIDIN <<< *lehi-izan-di-an = lehi- (i)zadien, /Z-/ 3. pers. izenorde iraganean “el“, “ella“, /-A-/ “are,da(r) girare, dirare, =“ser, estar“. I.-e.-eran bai ta euskeran izaitezko hiru era badira : IZ-, BE, AR-/OR-, cf. AIT-OR // lat. fateor” konfesatzen” ; (H)EROR (I) “lurrerat izan : caer, (H)ER-I “enfermo“, (H)ERI(H)OTZ “muerte“, etabar. Latinean am-or, am-ari “maitatua izan“, am-are, cap-ere, uol-are = “maitatzeAR, hegaldatzeAR… Bilakaera osoki luzearen ondorioz dirateke hizkuntzan holako asko forma. Ber-eraikuntza sakon baten beharrean gaude.

2) Aurrezki, atzizki-dun hitzak :

- Aurrezkitu formarik irakasten da (Baionan) euskerak ez lukeela (“Dérivation exclusivement suffixale“) . Bainan harren AUR-KEZTU, AR-BASO, HUR-BILDU, E-ZA-GUN //got. kann, lat. gnoscô : “conocer“, /E-/ (haratago ikus) /ZA- (gr. za<<<dia) //diagnostico ; ZI-R-URIKA, ZI-R-RISTA, ZI-RIN “diarrhea”, ZA-BALTZA, ZA-PATU, EN-BATA, AUR-PEGI // gr.pros-opon, ; BURUZ-AGI =aintzindari, aurrean AGI-tzen dena, AGIN-taria // gr. pros-agein, Skr. puro gàva, hittiteran piru ga = AINTZINDARI : jefe. Tiro bakar zenbat urtzo !

1- BUR-U orai “kasko: cabeza, eta ere ‚”muturra” (bidearena, lanarena…) adibidez BURUTZEN (L I)//gr. prassô, prattein (L II) “muturreraino eraman hasitakoa“, gr. epraksa burutu izana“, praksis “praktika, burukatzen“… erants dezagun /k/ hori zer den grezieran ez dela garbitua, “La gutturale finale doit connoter l’aboutissement du procès” (Schwyzer, I,702 Gr. Gr.) Chtr.935. Beraz, BURU-k noizbait AUR, AINTZIN, zioen; eta agertzen da sarreran konsonante batekin ta barnean bokal bat galdurik : All. urspprache “aurreko hizkuntza“, urvolk “aurreko populua“, ur heimat “aurreko kokagunea“; ur- indogermanisch “ aurreko indo-europarrak…

2.-AUR-, AR-,UR-, ERE (erosi //gr. priasthai “*EROS-TU“, eretzi, erkatu), IR-- (iri // gr. peri), POR- ( bur-u, burrusta, turrusta //gr. wrustos “ixurtzen“), PAR-(parra), BER- (berriz, berdin)…… Irl. ar, bainan hasierako konsonantearekin Greko-latinerek : per, por, prae, pro, pri (prim-, prineps, promo), etabar. Dena da barrika beretikoa. Beste aurrezkirik bada; OS-KOL, US-PEL, AS-PALDI, AZ-KAR? HOB-ORO, OP-IL (HOP-BI)//ingel .apple, gazt. Avellano ; GOSE (GO-ASE) = ase ez dena…

3- lat. agere/ gr. agein/eusk.AGIN-DU « ereman : conducir » hitzek jatortza lukete, antzaz, GAN/JUAN bainan aurrezki /A-/ batekin AGITU-k daukana « acontecer ».

-Atzizkiek ere euskeran lanik aski badute islatuak izaiteko. Armenitar baskologo batek (Web-en) dio metalkien euskal izenez, ainitzek BURDIN/BURNI + margo izena daukatela: burdin zuri “zingoa”, burdin hori “bronzea”, burdin urdin “kobrea”…. Untsa ulertu badut: gure oraiko lur-aldeetan burdin mehaztegi asko izanik, eta burdin-lana Europan K.-A . 600-700 urte hirietan bakarrik hasi izanik, gure arbasoek lehenago ez zuketen jakinen metalgintzan. CNRSeko ikerlari talde batek, Arrosa(BN)tar Garazi Beyris anderea buru, Urepelen (BN) aurkitu dute, orai duela 20-en bat urte, metal elkitzeko labe bat K.-A. 3.000urtekoa.

Gure “baskologoak” BURDIN/BURRUN/BURNI hitzaren idekitzen ahalgin balu, idazten hasi gabe, eskuak erre gabe egonen zen… Atzhitzki /-DIN / errexa da zilatzen (ber-din, ur-din, buz-tin), joiten duen gaietik zerbait eduki badaukala ; -ON /-UN (pikun, papun, Ibaiaion)<<< DUN <<<D-U(K)-AN ; BURNI <<<*BURRUN-I “burdindua” beharba. Eta BUR- “zer?”MURRA bada “brasa ardiente”‚ (Azk.), sua MUR-MUR (BN)= garrik gabe edo gar guttirekin dohan sua; BUR-BUR-BUR (Erronkari, Garazi)“onomat. De la ebulicion fuerte“ Azk. I, 184. HURBURU ( Ester. ) “Iturri burbullokari” baten izena, Auvergne-eko(Fr.) BOURBOULE hiriak mainagieta badu, iturri burbuilkaritik. Beraz, gure BURRUNek diona da suarekilako zerbait baduela, METALkia du errangura. Meillet-ek lat. ferrum « burrun » hitzaz « l’origine de ferrum est obscure ; on sait que le « fer » n’était pas connu dans le monde indo-européen […..] accadien parzillu, phénicien barzel, ce qui ne fournit rien de net ». Alta Meillet-ek bazeuzkan lat. ferueô « erakitu, burburikatu », arm. arbewr « iturri », irl. z. topur « iturri », got. brinnan « erre », Meillet-k dio « plus loin pour le sens »230 orr. Hauen guzien parrean : gr. pur, hitt. pahhur, arm. hur « sua », gr. purakteô « suaz idorrerazi » = ABARRIKATU = KIZKOR-ERAZI(taloa su-aurrean, larruak eguzkian… eta bigarrenkari zantzua : « ele gaixtoz norbait erasotu ». ABAR, GAR, BARzillu, PAHHUR alBEWUR >>>PUR…forma ber baten avatar-ak ditugu, sorginkeri zoinbait gora-behera .

Begira beste huni : MURGILDU” columpio“, asmatuko da berehala lat. mergere, mergulus “(hurerat) jauzgia“, Mellet-ek *mezg- errotikan litaikeela, zeren skr. màjjati “murgiltzen da“, lit. mazgoti “ikuzten”. Iduriz, norbaitek edo zerbaitek hurerat juzitean, burbuilloak hurean egiten dira, horren egilea >>>*murgile >>> aditz denominatbo edo izenetikoa MURGILDU. Balitaike hameka ta bat beste adibide

-Biderkatu formak, ZEZEN, KOKORIKA-, ZIZARI, MARMUTZ, KASKAIL-, LILIRIKA, KIZKORTU ? DARDAR //lat. febris« sukarra » Meillet,222 “ la forme originelle serait de type à redoublement : * dhe-dhri“. Badugu DIR-DIR / DISTIR >>> skr. distria “Sirius, Constelacion del perro“, gr. aster = IZAR : astro, estrella“, PAPO/GOGO… aberasgarri dira erdal era berekoekin erkatzeko, salatzen daukutelakotz, zalantzarik gabe elaraudi-kideak, maiz berdinak, baditugula.

Era horietarik zoinbait onomatopeiak dira zehazki : DER-DER (DIR-DIR / DISTIR) hotz-ikaraz hortzak dantzatzearen salatari, >>> lat.febris “sukarra“, lat. querquerus “hotz-ikara : escalofrio“, gr. karkairô “hotz-ikara“// eusk. hotzez KASKARAN ; iturri beretik dugu DIR-DIRA/DISTIRA “centelleo, brillo“, haatik goithitzez edo metaforoz ; gizadiaren jeinu berezia izanez sinbolozale girela, hizkuntza delarik sinbolo egituraketa bat : denikdana edo errealitatea galerazten dugu ahots joko batez, begitan ez dena beharriz gogoeraziz, hortakotz hoinbeste onomatope hitz-famili ainitzen sormarka ; hur higikarian iruzkiaren edo ilargiaren argia kliskari da, bai eta gauaz zeruko izarrak, ta hortik gr. astêr, indo-iran. stàr, lat. stêlla… “izar”<<<*DIZTIR –tik . Meillet 646 :”*ster- et *stel- seraient les noms d’action des racines parallèles signifiant “étendre“, *ster- >>>lat. sterno, et *stel- >>> v. sl. stilati « étendre »[…]lat. latus […] L’idée fondamentale serait celle du groupe d’étoiles semées dans le ciel. Pure hypothèse » .

Aldez-aurretik, izarraren (izarren) eituratik diratekeela elki sternô ta stilati usteago genuke guk. Besteak aldiz, zalantzarik gabe aditz bihurtuak dira, iragan bukatuak edo perfektoak : ZEZEN-A « behi aita » // gr. gegona, skr. jajàna « sorterazi dut », skr. jàti -, lat. nâtiô « JAIOtza »<<< JIN, JEIN, SEIN (sein « niño, senide…) / lat. genus, generare, gr. genos, skr. jànas.

KOKORIKA <<<*KOR-KOR-I-KA, formaren erroa KOR, eta unkhua KOR-I = gaurko euskeraz “UKURTU: encorbar(se), bajar(se) », >>> GOROTZ, gr. kopros « gorotz, satza », skr. sàkrt, sakn-àh « gorotz, zikin », lit.sikti « cacâre », Chtr. 563 « on pose donc i.-e. *kekwr-/*kekwn-, *kokw-r/*kokwn-, cf. Benvéniste, Origines,9». Hau ezin dela «erro» izan ikusiko da jarrairko atalean.

LILIRIKA (BN,Baigorri, Behaskane, Lekunberri, Ainzile…) «bete beterik”Azk. – LH-ek ez dakarte, cf. arm. li “lleno“, lat. pleô “betetzen“, gr. bukatua péplêka =“lilirika“, plêthorikos (beterik, lepo).

MARMUTZ « insecto », hitzak erantzukideak badauzka, lat. uermis « lombricilla », « kermes <<< ar.kirmitz<<< pers. Kirm, lit. kirmis, skr. kermih = cochinilla del roble », « Mot « populaire », instable, à variations singulières » Meillet, 724 ; gr. murmêx « eñurru/zinhurri », « les noms d’insectes qui n’appartiennent pas au fonds noble du voabulaire sont exposés à des variations, où peut intervenir le tabou linguistique…Chtr.723, hots, jatortzarik ez omen. Ausartuz, eskainiko dugu gure iritzia : biderkatuzko formak maiz aditz bihurtuak dira (prozeso/burutze bukatua, perfektua), marmutz/uermis/murmêx erro ber ta bakar batetik elkitzen ditaizke *-IZ (auxiliar) aditz-lagunarekin ; (MARMU ta lat. formidô « espantajo », bai eta murmêx-en bigarren zantzua « buho : animal fantasmático de India : leon), marmuek haurrak JATEN dituzte ! beraz mar-/ mur-/ uer- erak parekatuko ditugu lat. uorare, gr. eboron « irentsi, klikatu, jan », eusk. PORR-O « tripa », BAR-UR « jatear, jateke), HAR-ITZ, HUR-ITZ, gr.bibroskô (L II)« jaten »// eusk. porroska (L I)« migaja », broska (L II) « migaja ».

PAPO /GOGO, oraiko euskeraz izenak dira, bainan formaz noizbaiteko aditz eite dute, hargatik ziztukaririk gabe ( ?) PAPO « pecho » >>>PAPUN (PAP+ON) « budar oparoko » eta sinboloz/goitizenez « onjo zapelduna », eta fruitu « mardoak ». PAP = HAP- <<<HAPA-HAPA hatsangaren onomatopea, =HATS, ta PAPO = hats-gunea « pecho ». GOGO deitzen duguna, « izpiritu, arimako harahunat-gune, sendibera-gune », askotan « bihotz » hitzaz ere dioguna, PAPOAn dugula iduritzen zauku ; doinutikoki (fonetikaz) P/G egoki, cf. lat. equus/gr. hippos « zaldi ».

GOGO hitzetik dukegu EGOSI (e-go-s-i, <<<e-gogs-i) aditza, gure barruko zilimalazko asmuez mintzo girelarik . Hemen ager da eite-huts zantzutik elkirik dugula zantzu hukikorra edo konkretua : salda, haragia … egosi. Parrez lat. coquô, coxî, coctum, concoctiô “cocer“; gr. péssô “egoserazi, onduerazi“>>>“papun, ondua“; skr. pacati, esl. z. peco; ital-kelt.*pekw-ô… Erro i.-e. *pekw- Chtr.890.

%22

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Maiatza 16th, 2015

c) Erroaren teoria (E. Benevéniste, ) 1935 -Dictionnaire de linguistique LAROUSSE, 2005

Erroa da, hizkuntz bateko, edo, hizkuntz famili bateko hitzen gai oinarria, hezurra, laburtuagotu- ezina, eta, hitzaren familiako hizkide guziek daukatena. Erroa eite edo gogo huts bat da, abstrakzio bat, gauzatzen dena era edo itxura ezberdinetan. Hitzetik kenduz isats mota oro ( aurhitzki, atzhitzki, barhitzki, deklin-isats, aditz-isats…) da erroa argiratzen. Oroz lehen, hitz bi edo gehiago hitzez eraikirik denez ohartu behar da, zeren elgarkide bakotxak bere erroa baidu : txaranga, txakur, zaraitz, iriatz, gaztigar, hitz bakoitza bi izenekilan da. Bestalde, elgarturiko hitzak izan ditaizke eraldatuak eraikuntza batetik beste baterat : txaranga ta karranka, zaunka, xainga, txirringa, kurrinka, zinka … errangura ezberdineko hitzak izana gatik, “erro” berezko dira, ta gisa berean elgarri datxikolatuak ; eta zer erranik ez, erro horiez berez eraiki erdal hitzez ! : KAR- >>>“ lat. quiritô/ gazt. gritar/ ingel. to craye”+ A NGA “mehe-luze (lat. anguis /lit. angis”  ziroina : serpiente“) .

Euskal hitzen erroen bila abiatzean beharko da aztergaiko forma, maiz, lehenik “ideki” edo puskatu (dislokatu). Hortarako euskera untsa jabetu behar. Koxka hemen izkutu-ezina : ikerlari asko (baskologoak), arrotzak ziren alde batetik, eta guhaur, ondikotz ! arroztuak guhauren hizkuntzan… Gaineratzen bada noranolaketa edo metodo ezegokiz ari deno ikerlaria, eta, aurriritzi mitikoen menpean dagoeno, euskeraren senide diren erderak ikerlanetik baztertuz, itsumandoka buruberotzen jarraikiko dugu.

Adibidez, eusk. EDER edo BUZTAN zertaz eraikirik diren, nik hasteko ez nuen sekulan aurkituko grezieraren gainean beste batzuk egin lanen laguntza erabakiorra gabe. Euskera erdal senidetzakoa dela aitortzeak, ez gaitu ez euskera ez gu banalizatzen (hori balitz gure sabeleko mina), aitzitik ! badakigularik egungo Europear jendeen “genoma“-ren %75-80 duela -15.000, – 20.000 –ko (karrointe aroak) “euskal genoma“dela, Ingeles-Aleman ikerlarien bizi- ikertzaren arabera. Burgoitzeko tentaziorik bagindu, orhoit Ostrogoth- Vandalo eta beste, Ameriketako Indio jendaileen suntsizale, Nazi shoa-zaleak barne, senide garela : bizi-jatorriz, bai eta hizkuntz jatorriz

Unkhu (radical) deitzen da erroak hartzen duen forma elabide ezberdinetan : KAR- >>>kurle / lat. grûs, eusk. kurrulla / lat. grillus, eusk. garruma/ lat. carmen, eusk. garrasi, garima, galarrots, galde/lat. calâre, gr. kalein ….. lat. coruus, gr. korax “bele“,gr. krazein “gritar“… ; ANG- a >>>(xar)INGa (Ester. GARAZI) “chillido“, (xir)INGa “flautilla, jeringa”; zINKurina / lat. canere, canis, gr. kuôn, gr. salpinx, surinx…………. Ikus, adibidez, eusk. ANTZU <<< ANGA + *IZ- aditzlagun (auxiliar)+ U lemazalea, ANTZU <<<*ANGZU / lat. Angô ”hertsatu : estrechar”>>>anxî “hertsatu dut“. (*Ang- )erro beretik TINK-I, TINKATU ! lekuko cf gall. yng eta cyf-yng “mehar : estrecho“  (Meillet,33), bokal ta konsonanteen fandangoa goiti-beheiti.

Fr. “venir”–en erro ven-ek bi unkh badauzka ven- eta vien-, bideratuko direnak elaraudi isatsak datxikolatuz venons, venue, venait, vient, vienne ; chanter-eren erro chant- ek bi unkhu ere, chan-tait, chant-re, cant-atrice, cant-ilène.

Berehala ager da unkhuaren avatar –ak nolakoak izan ditaizkeen. Bai eta ere euskera indo-europear mundukoa dela . Zeren, arabe, hebrear edo vietnamdar erro ta unkhuak ez baitira nehola ere euskal eta indo-europear munduan sartzen, aldiz hortxetako adibide horiek berek erakusten dutelarik euskal eta erdaren arteko jostura zehatza.

E. Benvéniste-en teoria: Origines de la formation des mots en indo-européen, 146-173. Orr. CHAP. IX, Esquisse d’une théorie de la racine.

1)-Erroak hiru elhots edo fonema dauzka, hiru hizki edo letra / konsonaate(otskide) + bokal (ahoski) +konsonante, K.O.K.

2) Erro hori agertzen da bi (batzutan hiru) « gradotan », a) osorik K.O.K. grado betea ( L I); b) tinkaturik K.K. grado lehertua (L II); c) grado bihurtua (L III) . –

Lema I (L I) = KAR, GALde, GARrasi, CARmen, CORuus… HEROTS = gr. kêrux, skr. karuke “heraldo”…; Euskerak eta naski Myzenierak lema I, osoa dute gutiz-gehienetan, eta euskerak biziki guti beste lemekilako hiitzik

Lema II (L II) tinkatua = eusk. = naski zero KAR- en familian ; lat. gloria, clarus, grundîre, grus, grillus, gr. klaiein “negar egin“…

Lema III (L III), arras bekana : eusk. LAGATU (L I)// gr leipô “abandonar” eta leibô “ixuri xortaka”(biak erro beretikoak)(L I) ; eusk. maiLEG-U /leloipa “lagatu dut”(L II) ; eusk. LIPitz “gota“(L III), abizena XiLIBolost= gr. dialiberos//gr. aorist é-lip-e, lips “lipitz/lipit : gota.“(L III). Eusk. ZAPAL- (L I) ta ZAPLAZT- ‘L II) ; eusk. KALTE (L I) = lat. clades (L II)

3) Lema bat ez delarik agertzen hizkuntzako hitz famili batean, guziz L I eta L II –tariko bat delarik itsu, bilatu behar da azter-gai den hizkuntzan ez ote legokeenez, itzalkaturik edo mozorroturik familian berean, edo alboko famili batean, jakinean egonez mintzairak sinbolozale bikainak direla : badakigu, adibidez, gauazko aments baten salatu-nahia ezin dela ulertu amentseko ipuia irakurriz aurreratzen duen antzerkia egiazko egitzat hartuz, beti da parabola bat… halaber mintzairarekin ainitz-askitan. Azter-gai den mintzairan delako lema hutsik balinbada, kanporat jo behar da : norat ? Indo-eurpear erderetarat ezbairik gabe .

Lan bikainak badira oraikoz aditu taldeek haietan eginik, josirik-presteko jantzi frango elkiko da. Bai eta ere ohartuko gira aditu ospetsuenek, berek idatziriko petto batzuetarik, zer duten galdu euskera zokoan utziz !

Latin gradus “zubi-pala“, grandis “handi“, L II –ekoak, besterik gabe : gradus (L II)= GARATU(L I, grandis (L II)= GARAIEN-DI (L I)/ GEIHENDI/ GAINDI <<< KARA orai “BURUA“, cf.GARkoola, GARauna, GARondo //gr. kharâ “cabeza“.

4) Erroak bere bokalak aldizkatzen ditu : GAR-A >>> GOR-A//lat. collis, GEReinño//lat. cellô, GIRi, GURin ; SAKu “corte“, auSEKi/ ausSIKi / lat. secâre, fr. incisive .

Emile Benveniste, ikerlari estrukturalista

5) Erroak konsonanteak aldizkatzen ditu : XERRA “tajada“/ gr. keirô “ebaki“, >>>aor. Ekerxa « EGURTZE » (Erronk., Aezk.), EGUR//gr. kouros “suko ebaki egurra“, gr. kreas ta lat. caro “tajada de carne”/ HARAGI “tajada de carne”. SAK- errotik >>>*SAKSI (sak-iz-) SASI // lat. saxî “ebaki dut“, ZITZI “tajada de carne”//skr. sitsi “tajada de carne“.

6) Erroa azal daiteke afereza (hasierako elhoskia gabe)-rekin : MAKUL-U <<<HAMUKUL-u ; eta hori ez askiz haplologia jokoekin (elhotski bat edo gehiago galdurik hitz-eraikuntzan) : TXAKUR <<< ETXEKO- HOR. Eusk. HEM-BOR >>> isl. Timbr, All. Zimmer-. Edo eusk.

7) Erroa batzutan lupertzen da hitz-eraikuntzarako gaien kopurua luzatzean : lat. nouâcula “aiztua, bizar -nabela”<<<*kês-/* ks-nouare –cula, hizkuntzalariak (Meillet, 446) ausartzen dira gr. xuron, skr. ksuràh “navaja de afeitar“-tik abiatuz latinak *Ks- bat luperu zukeela asmatzerat. Cf. eusk. GEZTERA/EZTERA >>>lat. castrum, hemen atzizkiak erakusten du L II

Erran behar da formaren hertsaketa hori erderek erroaz bestelako fometan ere sistematizatu dutela. Hortarik dator parte hun batean EUSKERA-ERDERAK erkatzerakoan arazoetako garrantzitsu bat: formak mozorroturik heldu zauzku : era zehatzenetarik abiatuz, huna adibide zoinbait – GILTZ “llave”(L I)// gr. kleïs “giltza”(L II) // eusk. begi KLIS-KA “parpadeo”(L II) <<< erroa *KAL- “jo”(KALITU) (L I)eta “hautsi”<<<KLASKATU (L II) //gr. kl“jo“(L II>>> aor. Éklasa (L II)klaskatu dut“, kalon (L I)” sugaia, egur“.

Guzi hunek zer luke GILTZ-ekin ikusteko ? Soroetako langak SEIL / SEHEIL edo KEHETA “portico, barrera”  batez hesten dira, hetsgailua delarik zaraitz bihurdikatuzko bilur bat, hunen begitean iragaiten baita Y fomako ziri matxarde bat, bazterreko arbasta edo zuhaitz adar bat klaskatuz eginikoa. Gero, begite eta matxarde delakoak hobeki landu dira, lehenik zurez, eta gero metalkiz, etxeetako GILTZ-en egiteko : cf. gr. kleisbarra, cerrojo ((Hom.), llave =clavicula“; myzen. Karawiporo(L I)giltzaina“(L I) = gr.klawiphoros(L II) >>>kleiô(L II) “ cerrar, cerrojar“, kleistos (L II)“hetsi”= KLISKA-(L II). Ikus daiteke hizkuntzak nola “hautsi“, ideiatik “hetsi”ideiarat bide egin duen : hitzak eta mintzairak olerki garbi dira, gizadiak hunkikor oro gogo-huts antzaldarazten du, ia izadiak marmutz itsusi batetik “altxalili” (pitxeleta = arima / gr. psukhê) degien bezala.

Hemendik aintzina begi berriz begiratzen ahalko diegu euskal eta erdal hitz eta hitz-egitureri, ohartuko ere baigira elgarrekilako erantzukidetzek araudi tinko (lege) batzueri jarraitzen direla. Tinkza hori ezinezko agitzen denean, hobe hitzaren erkaketa-lana, behingoz, utzirik, ikerketaren fortunak argi berri bat pitzeraz arte. Nahiz batzutan milurteen bilakaerak eragin mozorroketak hain diren asma-gaitz, halere, maiz ezustean, formaren ber-eraikuntza heldu da aurrerat, goragoko adibideak berme.

%22

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Maiatza 13th, 2015

Sar hitza

Orain arte egon baihiz inprimitu bagerik

orain hi ebiliren mundu guzietarik

a) Sarrera

Ez da lan erreza euskeraren erkaketa baten eginahaltzen hastea, bereziki indo-europar (erderak) hizkuntzekin, zeren “egi” ofizial, aspalditikoa delarik, gure hizkuntza osoki arrotz dela indo-europar hizkuntzekin eta ikerlan bidezidor hori itsua dela behin betikotz.

Ikus Meillet konparatistaren hitz hauek : “il ya des langues qui, étant entourées de langues d’une autre famille, ne se laissent pas grouper avec les langues voisines et ne rappellent même aucune langue connue. Leur système gramatical n’offre de concordances précises avec aucun autre idiome, ou du moins n’en signale-t-on pas, c’est le cas du Basque. GUK azpimarratu Meilleten perpaus zuhurra salatu gabe, bada gutartean jaun « mintzalarizalerik », errexegi mintzo denik Web-en, Meillet hartuz bermetzat, goraki dionik, Meillet-ez geroz delako senide-gabetza euskerak beti hor daukela, eta ere berriagorik azaltzekotz, jaun mintzalari profesional horien lanetik letorkeela bakarrik . Nork bere buruaren intsentsatzea Asto jaunarena zela, hemen burgoi galantarena, ez zakienak ikasiko du.

Bestalde, gure hiztegiaren fontsezko etimologia edo hitz-izurrien ikerlanik, bederen fidagarririk (gure ustez), ez dugu ikusten. Badira bai euskal hitz parrasta baten musurka-lanak hantxe hementxe batzuk eta bestek itzulikaturik, metodo edo noranolaketa arbitrarioz ahalginik… maizenik latin-erromaniko mundutiko maileguak ginuzkeela, Madrildar hitzkuntzalari zoinbaiten arabera gure hiztegiaren ehundik larhogoia, eta holako.

Edo, Manuel Agud eta Antonio Tovarren lanak (A-tik Orloi-eraino) Diccionario etimologico vasco, deitzen dutenak, argibide gutti dakarkigu. A. Meillet-ek bazeukan aintzineko A. Walde-en Lateinisches etymologisches Wörterbuch, P. Chantraine-ek Hjalmar Frisk-en Griechisches etymologisches Wörterbuch, eredutzat. Nahiz, A. Meillet Konparatismoaren sorzailearen ikasle izan biak, P. Chantraine eta Emile Benvéniste-ek, erakasle ospetsuaren metodoak hobetu zituzten; guk ahalegin dugu hiru horien noranolaketen edo metodoen arabera jokatzen euskerarekin.

Horiek beren gaiaz aurkitu aintzinekoen parekorik, euskerari buruz, ez dugu aurkitu. Koldo Mixelenaren Fonética historica vasca, lan handia egiazki, baliagarri zauku jakina, erdal formekin euskal formen erantzukidetzen parekatzeko, bainan “bemol” baten bat edo beste goiti-beheiti : BELATER (cod. Callixt.) “aphaiz” greko-latin presbyter-tik elkierazten du Mixelenak, bi hitzek atzhitzki /–ter/ daukatelarik berdina bakarrik. Erkaketarako metodo hortaz zer pentsa? Indietako Sanskrit-eran badugularik beratêr”  sacerdote“. Halaber, LAINHURU/Zub. Leñürü, leiñü, Lhande-k itzultzen du “raza, generacion, tribu… “ aldiz Azkuek (I,539) LEINHURU “rayo, fulgor, brillo“. Leinu ta leinhuru bi formak nahasten ditu Lhandek, fr. lignée << lat.linea ”liho hari piru”-tik elkiz gure hitza, Mixelenak ber-gisan, gainerat euskal fonetikako elots aldaketen adibide bezala aurkeztuz lat. lin- dik euskerak lein degiela…

Bego, zaldirik hoberenak ere eztul zoinbait. Gehitu behar da, lehenagotik nahasketa izan ahal zela mintza zaleetan leinu “senidetza“ / laino-laiño “niebla“, formak ia eitez iduriak izanez. Denaden, LAIÑ-HURU bi hitz elgartuzkoa da : LAIÑO “alfore, lanbro : niebla”+ HURU “eguzkia“, ikus Zub. ZOHARDI “argitsu“, eta avést. HURO “eguzki“, [Jaun hunen izenetarik bat, eusk. ELUZKI <<< *welios eki,[gr. hêlios],= “(eki)begi itzulikari”<<< i.-e. erro*Wol-/*Wel-” itz-UL”(cf.bi-HUR, GUR-pil, ma-KULL…)]

Nundik eta nolaz dugun tabu bat : euskera ezin delako erkatu indo-europar hizkuntzekin ? Bi erantzun nagusi

1-      Indo-europear inbadizale konkistadore garhait-gaitzen ipuia, ehun bat hitzkuntz elgarren senideen ustezko arbaso ospetsuak, euskera ta Euskaldunak ezik… denak menperatu eta itzalerazi zituztenen ipuia…

2-      Ikerzaleen atzerakoikeria (hemen eta atzerrian): hizkuntzalaritza orokorrari, eta batez ere indo-europar hizkuntzei buruz iker-lanak beti aurreratuz ibili ta ibiltzen dira… Bainan iduri luke euskerari buruzko ikerlariek ordularia XIX. mendean kokaturik daukatela. Adibidez eusk. TXAKUR formari bere eite zerbait lukeen forma baten bila Korear-eran edo Ketxua-eran, Uralo-Altaïk-eretan, edo ez dakit nun ibiltzea antzukeria hutsa da XX.ren amaieran, badugularik ARTZAN-HOR, IHIZ-HOR, HOR-ÜZKÜ… edo halaber, beste ustekeri hau : sintaxi ergatiboa, (gure “berezitasuna” omen litaikeena), erdarek ez dutela nehoiz ukan, Unibertsitatean entzuten den bezala… txundigarri da “linguistak” direlako ustea dutenen ahotik, gaur badakigularik indo-europar hizkuntzen sintaxiaren oinarria ERGATIBOA izan dela (Claude Tschecof Aux fondements de la syntaxe l‘ergatif).

%22

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)