Aukeratutako atala ◊ Aita ◊

• Asteartea, Abendua 14th, 2010

Josu Naberan

AITA: buelta asko eman arren ez diot aurkitzen etimologia konbentzigarrik. Izan ere “ahaide” beste hitz bat da bere zentzu bereziarekin, “AITA” hitzetik desberdina.

Aurkeztekotan, honela aurkez daiteke:

AITA/AITE(A): ahaide hitzaren zentzu berarekin?. Horrela balitz, (ahaide=*aho-(ha)-ide?)  enbor bereko kide, berbereek AÏT hitzari ematen dioten antzeko esangurarekin: leinua (Aït Merghat, Aït Sedrat
)

Formari dagokionez, ATTA da beharbada jatorrizkoa (horrela ageri da Kaukasoko varkun eta kubatxi hizkuntzetan; eta Iruña Okan ATA), eta gero  AITA
 bilakatu.

Seguruenik, hasiera batean ez zeukan maskulinotasun zentzurik (hitz jentilizio zatekeen), harik eta AMA hitzarekin kontrajarri arte.

Antonio Arnaiz

AITA zalantzarik gabe euskalkietan berdintsua da.

Honako hizkuntza hauetan ere badago: ibiriera, etruskoera, sumeriera eta egiptoera, esanahi berberarekin.

ATA=Atea (erlijio usko mediterraniarra),

Nahiz eta gurutze ondoan agertu, edo “Aita” zentzuarekin (Iruña Okako ostraketan), badirudi erlijio kristau berriak erlijio usko mediterraniarra ordezkatu nahi duela dirudi, antzekotasun semantiko fonologikoak aprobetxatuz.

Gauza bera gertatzen da ADAN eta EDEN Bibliaren Hasieran (Genesis). ADAN ez da pertsona gisa aipatzen, antzineko erlijioko s EDEN, ATA edo ATAN da. Bakarrik, Jerusalemgo Bibliaren 4:25 bersetean Adan Set-en aita gisa agertzen da. Erlijio judeo-kristauak baino ez du pertsonifikatu.

AMA daukaten hizkuntza usko mediterraniar berberetan agertzen da ATA. AITA ez da beste hizkuntzetan agertzen eta, beraz, kontzeptu hau beranduagoko adela dirudi.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Aita  |  Iruzkina gehitu
• Asteartea, Abendua 14th, 2010

Osagaiak: a letraren bilakaera

Esanahia: ahoski garrantzitsuenetako baten bilakaera hutsa da

Bilakaera:

- a

- adda

- atta

- atte

- atta

- aita

Azalpena: Ahoski hau (a) ezinbestezkoa dugu. Hasieratik du hizkeraren muinetan zeregin berezia eta beste ahos­ki guztien gain, bere eragina agertzen du. “a” ahotsa gizakiaren aurretiko gizaberearen ahoski bakarra izan daiteke.

Beraz, gizakia, eboluzio bidez taiutzen joan bada, eta noizbait hitz egiten hasi baldin bazan, etzan izango bat batean, ez eta “norbaitek” irakatsi ziolako. Astiro eta eperik epera, gutxitik gehiagora joan beharko zuen, bai gauzak ezagutzen, bai eta, sentipenak sentitzen eta eretzi eta usteak erasortu eta ugaritzen. Eta hitz berriak sortzen.

Fonema honek garapen hau izan zuen:

- A -> aua = ava = aba -> ama

- A -> adda = atta -> atte / atta / aita

Egilea: Bittor Kapanaga

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Aita  |  Iruzkina gehitu
• Osteguna, Abendua 16th, 2010

Osagaiak: aita

Esanahia: amaren parekidea

Bilakaera:

- ata

- atta

- ada

- atxa

- aita

Azalpena: AMA bezala, AITA ere, arketipoa da bai psikologian eta bai hizkuntzan. Euren sinboloak AN “uin=zeru” >AMA eta UTU “su=iduzki” >AITA dira.

Sinbolo barik ez dago arketiporik, ez idearik. AMA+AITA elkartea  ”NO eta TO” ere ahoskatzen dira  antzinakoen terminologian.

AMA+AITA formak NO+TO berberak dira arketipo bezala, bokalak bakarrik aldatzen dira eta bokalek arketipoen kantitatea bakarrik adierazten dute zabaletik estura, hala AMA/IME edo AITA/IDE adibidez.

Lehen arketipoak direnez, gramatikan NI, TU nortasunak eta euren ide eta eratorriak: NEU, MI, MAY, ME. MOI, etab, eta ZU, YOU, YI>HI, SI, etab. ordezkatzen dituzte.

Eurak dira lehen aurrizkien emendioa ere, “bildu>AMbildu, oratu>AToratu” formetan bezala, egiten dutenak eta orobat atzizkietan, “goizeAN, oraTU” formetan bezala. Gizartearen (eta hizkuntzaren) antolapenean AMA eta AITA denerako baitira.

Egilea: Felix Zubiaga

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Aita  |  Iruzkina gehitu