• Osteguna, Iraila 26th, 2013
Osagaiak: sig + oin
Esanahia: oin tolestua
Bilakaera:
sig – oin
zikoin
Azalpena: hegazti honek horixe adierazten digu, oin handi bat sig eginda, tolestuta. Gaztelerazko “cigueña”, ” hitz honetatik etorri izana logikoena da.
Baita “cigueñal” ere: oin artikulatua.
Egilea: Jabier Goitia
Atala: Hiztegia, Jabier Goitia
Ostirala, 27. Iraila 2013
Gabon Goitia jaun:
Zikoinaren izenen gaia kontu oso interesgarria da, inondik ere. Europako zenbait hizkuntzatan hegazti honen hanka luzeei egiten diete erreferentzia izenek eta batez ere ume kantuek, baita hanka bakar baten gainean lo egiteari ere. Euskaran bertan amiamoko esaten diete Lapurdin zikoinei eta lertxunei, eta hitza armiarmotik dator, jakina, armiarmek dituzten hanken luze-finengatik. Portugesez ere pertsona hankaluzedunei “pernas de aranha” deitzen zaie, eta gure Orduñan bertan, halaxeko izengoitia zuen hankaluze batek.
Espainolezkoa, beste hizkuntza erromanikoetako izenak bezala, latinezko cicŏnia-tik dator zuzenean. Orobat euskarazkoa ere, zuzenean espainoletik edota frantsesetik hartu ez baditugu. Kontuan hartu behar dugu, besteak beste, ez dela oso hegazti zaharra gure artean, gure lurraldea azken mendeotan kolonizatu duena baizik.
Latinezko cicŏnia hori nondik datorren ez dago argi. Ni neu ez nau Ernout-Meilleten azalpenak asko betetzen. Cŏnea formaren erreduplikazioa dela proposatzen dute, eta berau canō ‘oilar’-ekin lotzen.
Honen gainean dagoen bibliografia eskerga da. Bi aletxo bakarrik aipatzearren, Michel Desfayesen A thesaurus of bird names: etymology of European lexis through paradigms eta Jacques André-ren liburu klasikoa: Les noms d’oiseaux en Latin gomendatuko nizkizuke gaian hasteko. Desfayes txarra da etimologian, baina milaka izen bilduak ditu hizkuntza eta dialekto guztietan, lan izugarria.
Amaitzeko, cigüeñal hori, ura ateratzeko ur bonba zaharren besoa bezala, zikoinaren lepo makurtuaren iruditik dira hartuak, ez hankatik. Hankak txori eta hegazti guzti-guztiek flexionatzen dituzte, ez da ezaugarri komun hori izen bat asmatzeko pertinentea, beraz.
Kontu honetaz eta bestez komunikazio bat aurkeztu nuen nik neuk III Jornadas de Lingüística vasco-románica biltzarrean: “El vuelo de la cigüeña: un viaje vasco-germanico a través del latín”, 2010eko azaroan. Urte bereko apirilean, euskararen astearen barruan, Zikoina kontuak izenburuko hitzaldia ere eman nuen Orduñan, baina zoritzarrez ez batean ez bestean ez zen azkenik ezer papereratu, nahiz eta asmoa eduki badudan.
Etimologia jarduera hagitzez serioagoa da, ez da denborapasa entretenigarria, horrela linguistika historikoa desprestigiatu baino ez baita egiten.
Ostirala, 27. Iraila 2013
Ez dago itsuagorik ikusi nahi ez duena baino.
Ander: nola da posible zure iruzkinean hegazki honen izendapenek hainbat hizkuntzatan hankekin izugarrizko lotura duela esatea, eta, gero, jarraian, euskarazko izendapenak ezin duela oinarekin lotuta egon, nahiz eta zikoinaren bigarren osagaia, oso-osorik, “oina” izan???? Hau da beste hizkuntza guztietarako balio duena guretzat ez du balio?
Hori bai, etimologia hagitzez serioak norberak egiten dituenak direla esan eta besteenak denborapasa entretenigarria!!!
Larunbata, 28. Iraila 2013
Zurekin ados nago, ez dago itsuagorik ikusi nahi ez duena baino.
Hasteko nik ez dut aurreko iruzkinean etimologiarik egin eta horregatik nekez esango nuke nireak direla serioak, hizkuntza erromanikoetako cigüeña, cigogne, cegonha, cicogna, ciconya, etabarretarako (baita euskarazko zikoinarako ere) aho batez onartzen den latinezko ciconia etimoa gogoratu baino ez dut egin, eta latinezko ciconia horretarako Ernout-Meilletek ematen dutena gogoratu, eta bide batez guztiz betetzen ez nauela esan. Zikoinen ezaugarri izendagarriak funtsean hanka luzeak eta lepo luze makurra dira, es besterik, ta ume-ekarle, tximistaren kontrako babesgarri eta holako beste superstizio batzuekin batera. Ez dago hizkuntza bakar batean ere, Europakoetan behintzat, hanka oker edo tolestuei erreferentzia egiten dien ornitonimorik, ez zikoinarenik ez beste ezein txorirenik. Bai, ordea, hankaluzeei, zikoinen kasuan bezala, edo espainolez zancudas esaten zaien hegazti familia, esaterako. Ornitonimoen hiztegi etimologiko berezitu asko daude, besteena irakurtzen eta aztertzen dut nik lehenengo, iritzi propioa sortu aurretik. Zikoinena, esan nuen bezala, bereziki interesatu zaidan gaia da eta milaka orri irakurri ditut horien gainean eta liburu andana polita bildu hegazti honi buruzkoak. Euskaldunok pekatu handia egin dugu azken urte luzeotan, ingurukoak baino gehiago garela pentsatu, eta autokonplazentzia horrek gauden lekura eraman gaitu, oso kalitate eskaseko eta prestigio gutxiko ikerketagintzara, giza zientziei dagokienez behintzat. Mitxelena hil zenetik, zuhurtzia desagertu egin da eta horren ondoren eta horren ondorioz gureak egin du. Barandiaran ere hil egin zen, baina zoritxarrez, ez da desagertu oinarririk gabe asmatu zituen hainbat etimologia zentzugaberen prestigioa. Motrikun zikoinari eskilantxa esaten zaiola ere idatzi zuen Barandiaranek, baina inork ez dit datu hori baieztatu, ezta Motrikuko itsasbazterreko haitzetan, non Eskilantxarri izeneko bat dagoen, zikoinarik hazi denik inoiz.
Sentitzen dut neure erreferentzia eta hatsarri zientifikoak zureekin bat ez etortzea. Ez nauzu konbentzituko eta ez du ematen nik ere zu konbentzi zaitzakedanik. Nire hitzek molestatu bazaituzte, barkamena eskatzea baino ez daukat. Denok egiten ditugu hankasartzeak, nik ere ugariak. Zuri oraingoan zikoinaren izenari buruz, informazio faltagatik ixuri zaizunaz ohartaraztea zen nire asmo bakarra, kasualitatez hegazti horri buruzko izenen gainean informazio eskerga bildua eta aztertua nuelako. Zure ikerketetan zorte ona desideratzea besterik ez zait geratzen.
Larunbata, 28. Iraila 2013
Beste detaile txiki baina garrantzitsu bi. Nik dakidala hegaztiek ez dute oinik, eta tolesten dutena hankak edo zangoak dira. Bestetik, zikoina hitzean, -oina dugu, berezkoa duelarik azken a hizkia, oin hitzaren kasuan, ordea, oin soila dugu forma, -a artikulu hutsa baita. Beharleku alferrikoa da gurasoak eta seme-alabak ez bereiztea, eta akaso kontrakoa gustatuko balitzaigu ere, hitz honetan latina da ama eta espainola, frantsesa, italiera eta abar alabak; euskara alabaizuna, ezer izatekotan.
Larunbata, 28. Iraila 2013
Kaixo Ander,
Genetikak erakutsi digunez, eta latinista askok ez dute ezer jakin nahi horri buruz, Europaren historian Italiak pisu gutxi izan du, ez ordea aterpe kantabriar-euskaldun-akitaniarrak, Grezia iparraldeak eta Ukraniak (begiratu hemen: http://iberaldea.es/genesis/la-lengua-mas-antigua-de-europa/).
Beraz, hitz asko euskaratik azaldu ahal badira, nahiz eta latinak berdinak izan, automatikoki, ez dugu zertan pentsatu behar latinetik hartu ditugunik, euskara zaharragoa delako. Kapanagak zioen moduan: batzuk alaba amarengandik jaio dela esatera heldu dira, “normalena” alderantziz izatea denean.
Zikoina, zuk diozun bezala, latinak berak ez du biderik ematen zer den ondo azaltzeko. Euskaratik azaltzeko aukera ematen du. Egia da, zuk diozun moduan, oina eta hanka gauza desberdinak direla baina “oina”k zentzu zabalagoa izan dezakeela ez genuke baztertu behar: apoyo, base…
Azkenik Barandiaran aipatu duzu: “Barandiaran ere hil egin zen, baina zoritxarrez, ez da desagertu oinarririk gabe asmatu zituen hainbat etimologia zentzugaberen prestigioa. ” Barandiaranek “aitz” erroari iburuz esandakoaz ari bazara, zer nahi duzu esatea, hemen nahiko ondo laburtu zuten gaia: http://euskararenjatorria.net/wp-content/uploads/2012/04/3-Joxemiel_Barandiaran.pdf.
Amaitzeko, euskaldunok autokonplazentzia dugula diozu, nik zera esango nuke: izan garenarekiko autogorrotoa dugula, estatua izatera heltzen ez diren herri askori gertatzen zaiena, patriarkado honetan emakume askori gertatzen zaiena.
Larunbata, 28. Iraila 2013
Kaixo berriro ere:
Barandiaran aipatu dudanean Ortzi, In eta Egu nituen buruan, besteak beste. Aitz erroarena kontu zaharra da eta ez dut horretan batere sinesten, baina hori beste baterako utz genezake. Kontraesanak handiegiak dira eta bidea malkartsuegia.
Autokonplazentziarena esaten dudanean, “intelektualitatearenaz” ari naiz, hipotesiak ondo egiaztatu gabe mahairatu eta lau haizetara zabaltzen izan dituena. Kritika eta autokritika ezabatu izan ditugu, inoiz izan baditugu, geure erregistrotik. Horretan zen Mitxelena maisu, hain zen zuhurra, ezen askotan, tentabideari eutsita, aurrera egin gabe geratzen baitzen. Badakit akaso ez duzula asko miretsiko bera, gogoan baitut, bertan nengoelako, Gasteizen orain 25 luze berak zure aitarekin izandako ikamika bat. Niretzat, egun lanean serio inor ari bada arkeologoak dira, Agustin Azkarate eta Iñaki Camino, esaterako. David Peterson ere, bere arloan, Erdi Aroko Done Miliagako kartularioa eta ingurukoak aztertzen… uste dut horiek, eta horiek bezalako beste zenbaitsu, izan behar ditugula gidari.
Herriak, ondo dakigu, autogorrotoa eta konplexuak izan dituela eta horrek min handia egin digula, guztiz ados zurekin.
Zikoinaz ondratuak izan gaitezen, latinak ciconia gogobetez azaltzeko biderik ematen ez badu ere, bai ematen du ciconia horretatik lege fonetiko zehatz eta jakin batzuen bitartez hizkuntza erromanikoetakoak azaltzeko, baita euskararena ere. Lege fonetikoen jarraitzaile sutsu eta itsu porrokatua ez naiz, salbuespenak eta beste baldintza batzuk ere kontuan hartu behar direlako, askotan ohi dena baino gehiago, baina lege fonetikorik gabe ez goaz inora, ez da linguistika historiko ez etimologia duintasunez egiterik. Euskarak ezin du zikoina azaldu. Zikoina hitzean, berriro diot, óina dugu eta ez oin. Detaile txikia irudi leake, baina detaile txikiak dira garrantzi handienekoak askotan zientzia linguistikoan.
Zoritxarrez edo zorionez herri txiki eta xumea izan gara, kultura eta herri askoren pasabide garrantzitsu baten erdian bizi izan garenok. Mirakuilua da orain arte hizkuntza propioa galdu gabe bizirik irautea, baina hori besteetatik konplexurik gabe hartzen eta besteetara moldatzen jakin dugulako izan da.
Nik neuk, lanean, inurrien lan nekagabean sinesten dut, eta ezin diet sinetsi inspirazio jainkotarrez gauzak asmatzen dituztenei, besteak beste librepensadorea naizelako. Ez naiz zure lanaz ari, gogor aritzen zarelako bai baitakit, baina bai gaur egunean argitaratzen den lan askotaz.
Untsa izan
Larunbata, 28. Iraila 2013
Kaixo Ander
Barkatu lehenago aurkeztu ez izateagatik, ez naiz Jabier Goitia, Xabier baino, arlo honetako afizionatu kaxkar bat baino.
Barandiaranek Ortzi, In eta Egu-rena ez dut ezagutzen baina zuri esker irrikitan nago jakiteko zer esan zuen, bera izan delako, orain arte bederen, gure historiari eta kulturari ekarpen handiena egin dien pertsona. Gainera, asmatzen ere ona zen, euskaldunok hemen 9.000 urte daramatzagula edo antzeko zerbait esan zuenean bete-betean asmatu zuelako.
Gero erabat harritu nauen esaldia diozu: “egun lanean serio inor ari bada arkeologoak dira… Agustin Azkarate…”. Ez dakit 5 urte hauetan Iruña-Veleiari buruz zerbait irakurri duzun baina ezetz dirudi. Euskal kulturaren kontra Azkaratek, Nuñezek, Lakarrak eta Gorrotxategik egin dutena ikaragarria izan da: Eliseo Gil Epaitegirako bidean jarri frogarik gabe; Eliseok grafitoei analitikak egiteko eta kata kontrolatuak egiteko egin zuen eskaerari ezetz esan eta horrekin bere burua defendatzeko eta gaia argitzeko zegoen aukera bakarrari ateak ixtea; lehenengo biek eskabadora bat sartu eta eremu oso bat suntsitzea … ; herrialde kultu batean bizi izan bagina Nuñez eta Azkarate espetxean egongo lirateke egindako sarraskiagatik… den-dena grafito gehiago ager ez daitezen. Hori bai seriotasuna, zientzia eta egiaren bila joatea!
Zikoinari buruz Jabier Goitiaren proposamenak duen arazo bakarra oina dagoela eta ez oin baldin bada, argi dago hipotesien arteko interesgarriena izaten jarraitzen duela. Zeren eta “vobiscum”etik “con vosotros”era pasatu bada, zuk diozuzen arau guzti horiek direla medio, ea ez diogun euskarari oin-tik oina-rako saltoa onartu beharko.
Larunbata, 28. Iraila 2013
Kaixo Ander,
Idatzi dudan aurreko mezua berriro irakurrita, agian tonu gogorregia du. Zuk oso modu adeitsuan idatzi duzu eta barkatu neu altuera berean egon izan ez banaiz.
Larunbata, 28. Iraila 2013
Iruña-Veleia arazoa urrun xamarretik jarraitu dut, eta suminduta eta kezkatuta nago beste jende asko bezala. Azalpena beharko luketen gauza asko gertatu dira dudarik gabe, eta baten bati damutuko zaizkio esanak eta eginak. Egia da A. Azkaratek, EHUko Arkeologia saileko beste kideekin batera, parte hartu zuela Iruña-Veleiako aurkikuntzen gaineko balorazio arkeologikoaz egindako txostenean, baina badirudi ardura nagusiak Julio NÚñezek eta J. Antonio Quirosek bereganatu zituztela. Ez naiz horretan aditua eta, esan bezala, urrun xamarretik jarraitu dut auzia. Hala eta guztiz ere, txosten hori zuzena iruditzen zait, txalogarria itxuraz behintzat. Akats metodologikoak nabartzen ditu oroz gain, “no cabe dudar de la buena fe de la totalidad del equipo” dio ondorioetan eta beroni buru emateko “no nos resulta posible validar la fiabilidad ni de la estrategia de excavación, ni del sistema de registro” diote. Uste dut zuzena eta errespetuzko txostena dugula hauxe, beste zenbait txosteni buruz akaso ez nuke burni goria eskuetan hartuko.
A. Azkarateren eta serio lanean ari direnak aipatzen nituenean, Aldaietakoa nuen buruan, esaterako (http://www.ehu.es/gpac/PDFs/Aldaieta.pdf) edo Iñaki Caminorekin batera oraintsu argia ikusitako Baskonia, Bitarteko lurra / Vasconia, tierra intermedia lan guztiz gomendagarria, beste askoren artean. Intelektuala burutzen dituen lanen balioengatik juzkatu behar da eta ez bestelakoengatik demonizatu. Eta ezertaz susmagarria ez den beste langile fin bat ere gomendagarria eta niretzat eredugarria da, elkarrizketa polita duzu bertan (http://jfresan.files.wordpress.com/2010/01/el-paraiso-perdido-de-jose-antonio-pascual.pdf)
Zikoinarenak arazorik bat ere ez dauka latinetik azaldua izateko, eta asko eta pisutsuegiak kontrako bidea imaginatu ere egiteko, batzuk aurretik aipatuak ditut, oin / oina bikotearena beste detaileko batto baino ez da.
Barandiaranen horiek Mitología Vasca edo El hombre primitivo en el País Vasco liburuetan dituzu, eta harrezkeroko beste zenbait lanetan ere. Egia da Barandiaranek ekarpen handia egin ziela euskal ikasketei, baina oraindik orain betiko harrietan behaztopatuta gauzkaten hankasartze tamainako asko ere egin ere, aipatu hiru horiek, besteak beste. Asmatzen ona zela diozu, eta zuzen zabiltza, baina zientziarako asmamena ez da lagun ona, hori arte ezberdinetarako da egokiagoa.
Barkaru Javierrekin nahasteagatik. Neuk ere ez dut neure burua aurkeztu, filologoa naiz eta euskararen historian jardun naiz azken 30 urteotan, onomastikan asko, baina ez bakarrik. Inongo eskolako aginduei men egiten ez dien freelancerra nauzu, librepensadorea eta honen ondorio zuzenez (auto)kritiko zorrotza.
Larunbata, 28. Iraila 2013
Lasai Xabi, errespetua garrantzitsua da, baina ez dut uste galdu duzunik. Zaila da hain jarrera eta esperientzia kontrajarriak hurbiltzea, baina horretarako dago foro hau, ezta?
Igandea, 29. Iraila 2013
Nire ohitura den bezala, ez dut amiamoko-ren etimologiaren eztabaida zabalduko bibliografia, tradizioak, ipuinak eta antzeko konparazioetara, saiatu baino erantzun bat, Ander Rosek bere ostiraleko idaztian ez duen egiten galderetara baino.
Atzetik hastea eta aurretik amaitzea dut gustuko berdin bazaizue.Eskerrik asko.
Rosek dio etimologia larria dela, askok esan didate dela “labankorra”. Einsteinek esan zuen zientzia dibertigarria dela eta “sormen etimologia” baita dela diot nik.
Irakurri dut etimologistak, historialariak, geografo eta hizkuntzalariak, landu dutenak edo/ta ukatu dutenak Euskeraren gaia seigarren mendetik orain arte (San Isidoro, Covarrubias, Lopez Madera, Mogel, Nebrija, Astarloa, Erro, Floridablanca, Larramendi, Monlau, Terreros, Tovar, Michelena, Corominas, Agud, Lakarra…) eta, salbuespen batzuk aparte, zientzia deitzen dutena, garbitan da kopiatzeko trebetasuna, nahaspila utziz lehen baino itsuago, non geratzen da egia asmakizun baten adurren barruan “fonetikaren-legeak” aitatuz. Lege horiek dira Bilboko Metroaren bagoiak bezala… Dabiltzezela aurrera eta atzera inguru batetik inoiz urten barik.
“Errenazimendu” deituritako iraultza oraindik ez dabe aurkitu, ia ezer ez (ez bada indoeuropearren teoria eta zelten (Keltoien) asmakuntza). Biak laister erortzeko.
Etimologia ez da larria, ez labankorra. Behar den gauza bakarra,jatorrizko sustraiak dira eta ez amaigabeko aipamenak lohitzen daben gauza bat, izatez gardena dena.
Ez dator “cigüeñal” txoriaren lepotik, ezta garabiak (erderazko grua) lertxoinetik (erderazko grulla) entziklopediak errepikatzen daben lez, ganora barik.
Erderazko “grúa”, gure “goru”tik dator. Gorutu da aien bat mukur baten inguruan biraka, gizakiaren indarra bidaltzeko. Gero, “goru-a” egin du “grua”. Ez dauka garrantzirik literaturan milaka aipamen egotea, ze elkarren kopiak dira eta beraien balioa, hutsa. Jaiotako umea, odol ezkontzatik dator eta, linguistek beste jakingaietara ez joateagatik sortu dabe lokatz bat, eta horren zehar joatea ezinezkoa dela zangoluzez ez ezik.
Irri edo haserre keinua azalduko da zure ezpainetan, Ander, baina estepa, sabana edo baso eta paduretako animaliak euskal jatorria daukatela esaten badizut?… Araña (ari-eina), Lagarto (lar-gatu), Cocodrilo (koroko-dirlo), Anade (an-ata), Gacela (gatz-zela), Cochino (kotz-eino), Centollo (senti-ollo), Mejillón (metz-il), Chanquete (san-ke-te), Zorra (so-orra), eta abar…
Azalpena oso erraza da, ez balitz zure (eta askoen) axioma nagusi delako Euskera hizkuntzaren jatorria oraingo Euskal Herriko, lur zatitxu honi jostea. Gure arbasoek izendatu ebezen Baikal Lakua, Kaspiar Itsasoa, Altai lautadak, Siberiako koteak, Mediterraneoko eta Azores irlak, Atlas Mendiak eta… behar bada ipar Ameriketako toki batzuk.
Tamalez (batzuentzako) Griego eta Latina bartekoak dira eta histori-aurreko enigmak argitzeko behar dugu joan den asteko “Erroseta harria” ren bila. Harri hau ez dago lege fonetikoetan, Euskeraren hitzen, aditzen, atzizki eta adjetikboetan baino; adibidez, ez badakizu “Ta” ren esanahia ezin duzu ulertu “taco”, “daga”, “taluz”, “tajo”, “tabla”, “talla”, “tabique”, “talar”, “taller”, “tapa”, “tapia”, “tapon”, “estaca”, “teila”, “tecla” etab., denak Euskeratik hartuak.
Nik eskaintzen dizut mila bostehun eta hogeita hamaika mota hauetako erro. Honen bitartez ahal izango duzu bizi modu bat desagertu dena, ulertzea.
Zikoinekin egin dut lan hogeita hamar urte baino gehiago, baina ez da horrenbeste behar ikusteko zelan alkar moku egiten daben “talka” ar eta emea habiara heltzekoetan eta narru jo aurretik: “Amiatu” da joko hori, joko bat txori askoen dela ezpada bere hain ikusgarri. Beraz, amiomoko ezin da ukatu izen baliagarria denik, baina ez da izen egokiena; ez da izen erabateko. Gure abazaharrek izen zehatzak eta erratu ezinak ipintzen zituzten. Ehunka baino milaka dauzkat adieraziak zelan gure aldamenekoak hartzen zuten gure izena (prestamoa), guk berehala izen hori utziz, ordezko bat sortzen genituen.
Amaitzeko, Latinek ezin du joan “ciconia”tik atzerago eta latinez idatzita egotea ez du esan nahi berea dela. Guk, momentuz “sig-oña” proposatzen dugu hiztegietan sartzeko eta “sigoña” hori ez dago urrun “sig-harro” tik, beste hitz bat etimologistak ezin dutena jatorritu.
Larria dena da Euskera ez lantzea behar den moduan.
Igandea, 29. Iraila 2013
Egunon, orain bai, Goitia jauna:
Ez daukat ia ezer erantzuteko. Oker ez banago injeniaria zaitugu. Ez naiz intrusismoaz arituko, uste dut J.I. Txaillardegi eta Etxaide ere injeniariak izan ziren, baita J.I. Hartsuaga, nahia eta hau antropologia ere behar bezala unibertsitatean ikasi duen. Beti pentsatu ian dut injeniari batek lanak izango dituela linguista ona izateko. Injeniariak burua “karratua” behar du, logikaren indarra da bere ezinbesteko lanabesa. Txillardegiren gramatika, euskararaz idatzi zen lehena, ona zen, baina kontu batzuetan zurrunuegia, zer esanik ez Etxaideren Conjugación Vasca liburua. Izan ere, hizkuntza ordena etengabe galtzen duen sistema egongaitza da, etengabe orekaren bila dabilena, baina funtsean irregulartasunez osatua. Hizkuntzak etengabe aldatzen dira, soinuak erabiliaren erabiliaz gastatu higatu egiten direlako, eta horrek kontuak bestela orekatu beharra dakarrelako. Simil bat baino ez da hau, jakina, baina linguistika historikoa ulertzeko giltza bat. Kontu korapilotsua da, esperientzia handia eskatzen duena. Mediku batek, fakultatean hainbat urte emanda ere, urte asko eta esperientziadun beste medikuen laguntza behar ditu klinika egiten mediku ona izango bada, etengabe bibliografia irakurtzeaz gainera. Berdin gertatuko zaio arktektoari eta injeniari. Alabaina, pentsau izan dugu linguista edonor izan daitekeela, horreta urtean trebatzen eman gabe. Ondo izorratuta bagaude, ospital batera joango gara edo zuzenean medikuari deituko, eta ez gara tabernara edo elizara joango. Zubi bat eraiki behar badugu arkitekto bat bilatuko dugu eta honek, aldi berean, injeniari baten laguntza beharko du egituren kalkuluak egiteko. Hau diotsu zubi bat egiten ausatu den baten, baina nire baserriko luretan errekatxarko bat iragateko zubitxua zen, gehienez ere behi batzuen pisua jasan beharko zuena, eta, hala ere, hurrengo uriolek erraz eramango duten beldurraz egin nuen. Ez dut esan nahi, berriro diot, geurea ez den arloan lan ezin dezakegunik egin, Fco Bernis, esaterako, biologoa zen eta bere Diccionario de nombres vernáculos de aves eredugarria da planteamendu filologikoari dagoikionez, eta unibertsitatean filologo titulu asko atera eta filologia zer ere ez dakiten lagun asko eta asko ezagutzen dut. A. “Haur ola zirola” dio euskarazko atsotitz zaharra, itxuraz, A. Irigoyen oker ez bazebilen behintzat, espainolez “zapatero a tus zapatos”.
Errespetu guztiarekin, esan behar dizut Jabi, linguistikak errespetu handiagoa behar duela. Imajina dezakezu filologook zubiak altxatzen eta gaixo larriei kontu egiten hasiko bagina? Bada maxima bat honelatsuko zerbait dioena: txanpon erromatarrak aurkitu nahi badituzu Tiberren bilatu eta ez Gangesen. Ez dakit Corominasena den, edo berea bertsio amerikarra zen. Esan nahi dudana, berriro ere errespetu osoz, gauzak (etimologiak eta abar) bilatzeko beren lekua dutela. Hitz baten esanahia topatu nahi badugu hiztegi bat hartuko dugu eta ez Agata Christieren nobela bat edo bideoklubeko azken estrinua. Euskaldunon historia aztertu nahi badugu, alferrik gabiltza Txinan edo Alacanten. Beste kontu bat da orain dela 15.000 edo 40.000 urteko kontuak. Hor linguistikak gutxi du egiteko, ezertxo ere ez. Hor mugak zabaldu egiten diraz eta opulazioen genetikak zeresan handia izango du, beti ere zientzia hau zuzen erabiltzen bada. Izan ere, hortaz tutik ere ez dakidala aitortuta, edozeinek ikusten du aukeratzen diren markadore genetikoak zein, emaitzak haiek.
Urteetako esperientziak erakutsi dit hurbilenetik hasi behar garela, bai espazioan eta bai denboran. Behin hurbilekoa ondo ezagututa atzera egin genezake. Eta euskararen mundua orain azalpen eta ikerketa askoren beharrean dagoena Erdi Arokoa da eta are hurbilagokoa ere. J. Lakarrarenak saio prometagarriak izan litezke eta munta handiko emaitza batzuk honezkero lortuak (eta ez mundakoak, hain zuzen ere), baina nire uste apalerako, goizegi da holakoetan sartzeko, lehenago hurbilagokoa argitzen ez dugun bitartean. Fco Villar indoeuropeista fina izan daiteke eta Theo Vennemann prestigio handiko hizkuntzalaria izan dugu, bi baino ez aipatzearren, baina euskararen gainean esan eta idatzi dituztenek ez dute bat ere funtsik. Linguistikak eskaintzen dizkigun lanabesekin zoritxarrez ezin gaitezke hain atzera joan, gure bizitzako ametsa litzateke guretzat halakoak ahal balitez!! Orain bi mila urteko testu luze bat euskaraz irodotea tamainako ametsa!! Oinak, baina, lurrean izan behar ditugu eta esku artean ditugun tresnekin lan egin, gutxika-gutxika, filologia aurretik eta linguistika atetik lagun dugula, bere metodoak zuhurtziaz erabiliz.
Larria dena, zientzia metodo azientifikoez landu nahi izatea da. Eta zientzia ez da eraikin amaitua, egunero osatzen eta zuzentzen joan behar garena baizik.
Igandea, 29. Iraila 2013
Egunon barriro ere:
Azken mezua bidali eta berehala konturatu naiz irakurri eta zuzendu gabe zegoela, akatsez josia. Metodoa zientifikoaren aldarria egin eta lehenengoan neronek huts egin. Metodoaren lehendabiziko hatsarrietako bat hipotesiak behin eta berriro kontrastatzea da, egiaztatu edo faltsatu aurretik. Neure kasuan, estrapolazioa eginda, testua behin gutxienez irakurri eta zuzendu behar nuen!! Txarto gabiltza adibideaz predikatzen ez badugu!!
Asteazkena, 2. Urria 2013
“Sicoña” rekin amaitzeko, esan beharra daukat zurekin daukadan desadostasuna erabatekoa dela. Bakarrik Euskeraren maitasunak elkartzen gaitu. Ingeniaria naiz, baina, halaber, naiz arotz, tornu-fresaketa, geografo, arrantzale eta ehiztari, itsasgizona, militarra estandetan aditua, ondare zaharberritzailea, ingurumen aholkularia, nuklear zentralen ganbegiratzailea, bertsolaria, asmatzailea, nekazari.a.. eta laister abeltzaina eta inork ezin nau “sarkoi” deitu, ezta ere nire eritzia zigortu, nire buruaren usteko estruktura dela eta edo nire euskal berrikuspenagaitik: Euskera gizateriaren ondarea da eta ez da inolako “kluka”* edo norbaiten “patio” pribatua.
Hasi baino lehen, nahi dut zure Xabierreri aipamena argitu, Gasteizko bileran (83 edo 84an). Ni nintzen, Aitarekin nengoena Toponimia buruzko hitzaldi batean. Nire Aitak eskatu zien mahaikideei ez presaka ibiltzeko Lejonari “ona” kentzeko edo Galdakanori “ano” rekin gauza bera egiteko, izen horien zer esanahia jakin arte. Nik neuk bi belarri hauekin entzun nion zurrumurruetan zure erreferentziako Michelenari (zutabe baten atzean ezkutatuta) esaten, “hemen, beste Larramendi bat”. Eta aurpegia emon beharrean, keinu batez bidali zion agindua bere “mesnakoei” eskatzeko hizlari ausartari itxura gordeteko… bertan zegoen editoreren batek ez dadila “moskeatuko”.
Ni Semantikan lan egiten dut, gramatika ez delako gauza ikerketa sakonerako. Bernis eta bere kide Peris, Salamanca Unibertsitatekoak, ezagunak ditut nire ornitologia lan urte dala eta bigarrenak, nire ikerketa lana ondo daki.
Errespetuari dagokionez, diziplina beraiek ez dira errespetu hartzekodun, errespetua helburu onak merezi dute, eta ezin dugu errespetua onartu zerbaiti jakinduria eta egia, sailetan nahi duena banandu: Jakina, zientzia, etengabekoa da eta egia aurkitu behar da edozein lekutan, adibidez, espazioa jolasten, “La Rica” abizena (edo La Ramera nahiago ba duzu) Goirigolzarri (edo beste edozein) beste euskalduna da; halaber, Zaragoza (Espainian 9 daude) Zarautzen beste euskalduna da. Denboran badugu jokoa, Iruña-Beleian Euskera zaharren keinuak agertu dira hirugarren mendekoak eta hori dela eta jakindu batek ezin du jarraitu esaten gure sustraiak Erdi Arokoak direla … eta lasai, apalki geratu.
Ba ahal dakizu zenbat “Fuente del Piojo” daude Espainian zehar eta zer nahi duten esan?. Hori da erronka bat, eta ez, 200 orrialde irakurketa bi paragrafoko gauza esateko.
Ni Paleolitoko gizakien mentalitatea lantzen ari naiz Euskeraren bitartez, duela gutxi arte izan zena arkeologiari mugatuko lana. Hau bai interesgarri!
Irigoieni,- 70ko hamarkadan ezagutu nuena -, ezin dut esan zegoela aldi aretan benetako ikerketa bultzatzeko grina, eperra zorabiatzeko baino. Eta berak azaldutako esanen gain, interpretazio bi (gutxienez) ahal dira jarri; bata berea, esan nahi dezake “ematen badizu taula bat ume bateri, turtulua zihurra da”, bestea, “aldapa baten egindako txabolak, oztopaldiak ekarriko dizu”.
Ohiko hiztegiak (eta, batez ere, etimologiarenak) daude zentzugabekeriaz beteta, baina hau ez da leihatila berezia eztabaidatzeko. Gai hau aste luze baten mintegia beharko luke… bakarrik hasteko.
Esperientziak diosdana niri ez da zuri diotsudan bera; mesede eta eskekotasun gizarte honetan, botere aulkietan ikara larria dagoela egiari eta gazte ikertzaileen gizaldiak usteltzen daudela, erosten beraien ulermen garbia katedren eta magazin famatuen argitaratuen agintzekin, zentzu arrunta erabili ordez eta beste jakinduriaren sailen ateetan (apalez) ez joteagatik.
Ikerketa eztanda egin dezaketen minen zelai bat da, eta bertan sartzea oin eta kaderen mozketen arriskua darama; katedra harroetatik eta aulki erosoetatik ezin da ikertu doktore hautagaiek aurretik ipintzen eztanda baletor koitadu horiek lotu dadin.
Hemen amaitzen da nire “sigoiñen” ipuiña (eñe geurea da)
Jabi
* ikusi “El ADN del Euskera en 1.500 partículas”
Osteguna, 3. Urria 2013
Gabon Jabi:
Gasteizko hura, nik aipatzen dudana behintzat 1986an bertan ospatu ziren I Onomastika Jardunaldietan gertatu zen. Zuk esandakoarekin akordura etorri zait ikamika publikoa, asaldatuta eta aurpegia emanda, G. Carretiérekin izan zuela, Mitxelenak Carretiéri Wulfila irakurrita ez bazeukan kontu germanikoez isiltzea zeukala bere onetik aterata esan zionean.
Ni gizon apala naiz, filologo eta linguista baino ez eta horrekin nahikoa, hamabi ofiziok mahairu miseria dakarrela baitio esaera zaharrak. Egiten dudana sakontasunez egitea dut ofizioko, nire pentsamendu hausnarkariak ez baitit mila bazka batera irensteko ematen, mantsoago lan egiten dute nire garunek.
Egia da gure desadostasuna erabatekoa dela. Zientzia eta superstizioaren betiko lehia da funtsean. Erlijio bihurtu duzue zuen esperientzia, metodo zientifikoaren frogantzak aldera batera utzita, fedea da zuen lanabes bakarra. Mitxelena miretsi egiten dut baina behin baino gehiagotan hanka sartu zuela aitortzeko lotsarik ez dut. Berak kritika “suntsitzailea” aldarrikatzen zuen, bere buruari ere aplikatzeko edo bestetzuek berari aplika ziezaioten. Horrexeri galdu diogu errepetua eta beldurra hartu. Metodo zientifikoaren hatsarriak oso sinpleak dira: Datu eta informazio guztia batu, arazoak planteiatu eta arazo horien erantzuna bilatzeko hipotesiak apailatu, hipotesi horiek balidazio probetara makurrarazi eta probantzen arabera balidatu edo faltsatu, eta balidatzen direnak bakarrik zabaldu. Frogatu gabeko hipotesiak hipotesi gisa bakarrik zabaldu daitezke, eztabaida piztu eta planteiaturiko arazoei erantzuna jende gehiagoren artean bilatu dadin. Horixe besterik ez da. Zikoinaren zure hipotesiak, barkatu nagizu, ez ditu balidazio probarik bat ere gainditu, arazoak ere ez baitituzu planteaitu.
Nik zure etimologiaren arazo batzuk aitatu nituen: hegaztiek oinik ez dutela, hitza zikoina dela eta ez zikoin, latinez ciconia daukagula, hegazti guztiek flexionatzen dituztela zangoak eta horrenbestez ez dela pertinentea ezaugarri komun hori izen bat jartzeko, Europako hizkuntza bakar batean ere ez dagoela zuk planteiatzen duzunaren antzekorik, ez zikoinaren izenerako ez beste inongo txoriren kasurako ere. Horiek, eta planteaitu daitezkeen beste hainbatek erantzun koherenterik gabe jarraitzen dute. Horren aurretik zuk zeure asmazioarenganako fedea aurretik jarri nahi baduzu, librea zara baina zientziatik aldentzan zara.
Ni ez naiz eñezalea, horretan ere ezberdinak gara, nahiz eta konbentzio kontu hutsala izan hau.
Jokoa ez dela errenta dio beste esaera zahar batek, eta behin zortea aldekoa izatea da jokalari batek izan dezakeen zorterik txarrena. Ez dakit, bada, zorte ona edo zer opatu zure ikerketetan. Beti ere, urte luzez zoriontsua izan zaitezen desideratzen dizut. Linguistika historikoan nor bere bidetik, bide dibergenteetatik arituko baita eta sekula elkar topatu ez urrean.
Asteartea, 13. Maiatza 2014
Does your blog have a contact page? I’m having trouble locating
it but, I’d like to shoot you an e-mail. I’ve got some suggestions for your blog you might be
interested in hearing. Either way, great blog and I look forward to seeing it grow over time.
Asteartea, 10. Ekaina 2014
There’s very little within the way of unfavorable feedback using the Motorola MBP36
video child record, even cost. “I bought this to change an earlier model Summer video baby monitor and merely love it. While some monitors are easy to make use of with comprehensible instructions, not every are.
Igandea, 15. Ekaina 2014
Hi, I do think this is an excellent web site.
I stumbledupon it I may come back yet again since I bookmarked it.
Money and freedom is the best way to change,
may you be rich and continue to help others.
Astelehena, 16. Ekaina 2014
My brother recommended I might like this website. He was totally right.
This post truly made my day. You cann’t imagine just how much
time I had spent for this information! Thanks!
Astelehena, 30. Ekaina 2014
Hello people if you can’t earn any money online try – bluehand roulette system – it earns me extra money
everyday, just google it
Larunbata, 19. Uztaila 2014
Hey there! Would you mind if I share your blog
with my myspace group? There’s a lot of folks that I think would really appreciate your content.
Please let me know. Cheers
Larunbata, 26. Uztaila 2014
Filmy online to szana obejrzeć wielkie kino w twoim mieszkaniu..Rozwój Internetu w ostatnich latach, wywołał swoiste ułatwienie na płaszczyźnie dostępności
stron, które udostępniają użytkownikom filmy z napisami.Dzięki rozmaitym zmianom,
które mają miejsce w przestrzeni internetowej, można obecnie cieszyć się
wieloma portalami, które proponują filmy online. Nietrudno jest odszukać pulę portali, które starają się wychodzić do grona zainteresowanych filmowców
ze zbiorowościami filmów, serwowanych w popularnym
formacie online. Darmowe portale to nie koniec, można
także kupować filmy online. Jeśli zechcemy ściągnąć filmy online wystarczy jedynie, że dokonamy opłaty.
Atutem dla takiego rodzaju rozwiązania, jest także doskonała jakość zapisanego filmu, która charakteryzuje ściągnięte filmy z
napisami., jak na płycie Blu-ray. Dzięki takiej sytuacji, można rozkoszować się idealnym filmami.
Asteazkena, 13. Abuztua 2014
babyliss Fake photos ; An Incredible babyliss trick Regarding Fools 96% of the customers
genuine mens new ralph lauren short sleeved polo gold 10% extra off on orders on $500 http://www.ainanegaard.com/hrijyh/ralph-lauren-polo-shirts-cheap/genuine-mens-new-ralph-lauren-short-sleeved-polo-gold-10-extra-off-on-orders-on-500.asp
Asteazkena, 13. Abuztua 2014
Their babyliss Endeavor Meaning – Which means, who cares for next to nothing profits??
save money on air jordan big ups black white clearance online http://www.eucn.org/barn/black-and-yellow-retro-jordans/save-money-on-air-jordan-big-ups-black-white-clearance-online.asp
Asteazkena, 13. Abuztua 2014
Unprejudiced report unwraps Some new stuff for babyliss that not a soul is bringing up.
the fastest way to get raid your dandruff polo men t shirts 2195 free 50g in every pack http://www.sulasogelag.org/ralph-lauren-polos-wholesale/the-fastest-way-to-get-raid-your-dandruff-polo-men-t-shirts-2195-free-50g-in-every-pack.asp
Igandea, 24. Abuztua 2014
I read a lot of interesting posts here. Probably you spend a
lot of time writing, i know how to save you a lot of time, there is an online tool that creates unique, SEO friendly articles in minutes, just type in google
- laranitas free content source
Larunbata, 30. Abuztua 2014
I read a lot of interesting content here. Probably you spend a lot of
time writing, i know how to save you a lot of time, there is an online tool that
creates readable, SEO friendly posts in minutes, just search in google – laranitas free content source
Osteguna, 25. Iraila 2014
In Vista the process is similar and your goal is “Service Pack 1″.
This leaves a difference in price between the Kindle 3G and Kindle Wireless reading device of
$50. Failure to do so enables open (and perhaps malicious) networks to have access to the
files and information stored in your device while you are blissfully unaware of the whole thing.
Asteazkena, 25. Martxoa 2015
Hope the answer is yes, because of which you have stumbled to this article.
You can trust on an iphone app development company if it is a reliable
company. You can find out additional about why volumes develop into fragmented by applying
the “Disk Defragmenter” Aid.
Ostirala, 10. Uztaila 2015
Its like you read my mind! You seem to know so much about this,
like you wrote the book in it or something.
I think that you could do with some pics to drive the message home a little bit, but other thhan that, this
is magnificent blog. An excellent read. I’ll definitely be back.
Asteazkena, 27. Uztaila 2016
Hi my name is Tammy and I just wanted to drop you a quick note here instead of calling you. I came to your Euskeraren jatorria » Blog Archive » Zikoin = zink oin website and noticed you could have a lot more traffic. I have found that the key to running a popular website is making sure the visitors you are getting are interested in your subject matter. There is a company that you can get keyword targeted visitors from and they let you try their service for free for 7 days. I managed to get over 300 targeted visitors to day to my site. http://ams.lc/2tddw
Astelehena, 18. Otsaila 2019
I’m now not certain the place you’re getting your information, however good topic.
I must spend some time learning much more or working out more.
Thanks for excellent information I was on the lookout for
this info for my mission.