• Osteguna, Abendua 12th, 2013

Bitxia da gure irrati-telebista publikoen egoera. Azaroan Lurmen kaleratzearen 5. urteurrena betetzen zenez, Arabako Iruña Argitzeko Batzordeak prentsa ohar bat bidali zien hedabide guztiei.

Bertan, 5 urte hauetako laburpena zekarren: datazioen egoera, suntsipena, egiazkotasunaren aldeko 24 txostenak, aurkikuntza arkeologiko batzuek (Nuñezen topatutako aldareak barne) faltsukeriaren aldeko txostenen datu batzuk hankaz gora jarri izana (M letra, kakotz hirukoitzak…), etab.

Horrez gain, telefonoz deitu genien Radio Euskadiko eta Euskadi Irratiko 3 magazinetara prentsa oharra aipatuz eta egoera zein den ezagutarazteko hitz egiteko prest geundela adieraziz. Baina ez zuten ez gaztelerazkoan ezta euskerazko bi magazinetan gaia aipatu nahi izan. Salbuespen ohoretsua egon zen: Radio Vitoriak aipatu zuen gaia informatiboetan eta aukera eman zigun zertzelada batzuk azaltzeko (mila esker). Gainerakoek ez.

Geroago, Almudena Cachok bai atera du gaia eta  Martin Elexpuruk ederki azaldu duen moduan, Juanjo Sanchez Arreseigorrek esandako gauzek ez dute ez bururik ez hankarik. Iaz, ere antzeko gauza bat egin zuen Almudenak Nuñez elkarrizketatu zuenean. Inoiz ez die egiazkotasun aldekoei mikrofonorik eskaini. Hori da bere entzuleak ondo informatzea!

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu