• Osteguna, Uztaila 14th, 2011

Bittor Kapanaga, 1925. urtean Otxandion jaiotakoa, gaur hil da (2011-07-14), mundura etorri zen herri berean.

Euskararen Jatorria Elkarteak bere doluminak ematen dizkie familiakoei eta bere bizitzan zehar, kultura eta euskararen inguruan izan zituen bidaideei.

Gaur izango da hileta elizkizuna Otxandioko Santa Marina parrokian, 19:00etan.

Zuzeu

Argiak egindako azken elkarrizketa

Egindako omenaldia (euskararen jatorriaren alorrean egindako lanengatik)

Euskararen jatorriari buruzko lana

. Euskera erro eta gara liburua 1979an argitaratu zuen. Bitorrek  hizkuntzaz gain, euskal mitologia eta beste zenbait gai landu ditu Euzko Gogoan, Zeruko Argian eta Egunkarian argitaratutako artikuluetan.

Etimologian egin duen ekarpen nagusia lehenengo liburu horretan dago. 210 orrialde dituen liburu horretan, teoria guztiz interesgarria plazaratu zuen: euskarak hiru iturburu desberdin ditu bere barnean: mediterraniarra (nekazaritzaren zabalpenarekin agian etorri zena), piriniarra eta iberiarra.

Bittor, lanbidez, metalurgian ibili da, burdinarekin lan eginez, Eibarren lehenengo eta Otxandioko lantegi batean ondoren. Baina, bizitza osoan euskararekiko kezka izan du eta ordu askotako gogoeta eta mendebaldeko euskara barru barrutik ondo ezagutzea izan dira bere teoriaren ongarriak.

Bittor Kapanagak Euskararen Jatorriaren 1. Biltzarrean hartu zuen parte, ondoren, bere liburutik laburtutako azalpen honekin.

Erro eta gara liburuaren laburpena

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu