• Asteazkena, Abuztua 06th, 2014

Zuzeun Kike Amunarrizek Moreno Cabrera hizkuntzalariari egindako elkarrizketa bat ikusi daiteke. Gauza interesgarri asko entzun daitezke baina Kikek egindako baieztapena txundigarria da: “Larramendi lehen euskal umorista da”.

Ikerketa soziolinguistikoan bizitza osoan daraman eta ikuspegi zabala eduki beharko lukeen pertsona batek Larramendiri buruz horrelako zerbait esateak gure herria noraino dagoen kolonizatuta ezin hobeto adierazten du.

Resurrección Maria de Azkuek Euskaltzaindia sortu, euskera baturako gipuzkera osatuaren proposamena egin, hiztegi erraldoia egiteko Euskal Herria puntatik puntara zeharkatu eta euskal jakintzaren bilketa (esaerak, kantak…) egin bazuen edo Txillardegik euskera batua sortzeko mota guztietako lanak egin bazituen ere (aditza, literatura…), Larramendik proportzioz gehiago egin zuen, bakar-bakarrik egon zelako bere lan erroldoia egiten, inolako laguntzarik gabe: euskera normalizatzeko gramatika, latina-euskera-gaztelera hiztegi itzela, Gipuzkoako historia ikertzea… gure herriaren zutabeak paregabe landu zituen: hizkuntza eta historia. Eta aldi berean, geure herriarekiko atxikimendu eta maitasuna.

Larramendiri buruz Eibarren Ricardo Gomezek esandakoa, Gasteizko Euskal Filologian egiten duten interpretazioa edo orain Kike Amunarrizek botatakoa gure bidegileak noraino ulertu eta babesten ditugun ondotxo erakusten digu. Penagarria!

Portzierto, Larramendik Europako eta hemengo toponimian barra-barra ikusten den “land” erroari buruz esandakoa irakurtzea merezi du, aurreritzirik ez edukitzekotan noski, gure inguruan aurreritziz betetako jende gehiegi dago eta.

Atala: Albisteak
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.

4 iruzkin

  1. Ba ote dakizue zergatik esan zuen Kikek hori? Zer esan zuen Ricardok UEUko ikastaroan Larramendiz?

    Alua izan behar da gero horrelako pitokeria bat jartzeko…

    Portzierto, Larramendik “land” erroari buruz esan lezakeena eta ahuntzaren gauerdiko eztula, bat (horrek ez dio kentzen meriturik bere beste lanei).

  2. Niri ere gustatuko litzaidake jakitea zer esan nuen Eibarren Larramendiri buruz. Antza denez, ez nintzen neure hitzaldian egon, ez baitut gogoan Larramendi aipatu nuenik, bidenabar galderaren bati erantzunez izan ez bazen ere (eta horretaz ere ez naiz gogoratzen).

  3. Nik ikusi nituen euskararen jatorrikoak eraikinaren kanpoaldean pankarta eta panfleto kutre batzuekin, baina ez ikasgelan. Difamatu-nahian asmaziotan ari ote dira?

  4. 4
    Kike Amonarriz 
    Larunbata, 20. Iraila 2014

    Nork idatzi du “Larramendiri buruz horrelako zerbait esateak gure herria noraino dagoen kolonizatuta ezin hobeto adierazten du”?

Iruzkina gehitu