• Asteartea, Iraila 23rd, 2014

Berrian euskeraren normalizazioaz gehien dakienetako ikerle bat elkarrizketatu dute: Joxe Manuel Odrizola.

Euskaltegiko irakasletza utzi du, erretiroa hartuta, baina bizi-bizi du euskararekiko kezka Joxe Manuel Odriozola idazleak (Altzo, Gipuzkoa, 1948). Euskararen bideari buruzko liburu ugari argitaratu ditu. Ez dago baikorregi: erdaraz bizi den gizartea euskalduntzea biziki zaila dela uste du.

Urteak egin dituzu helduen euskalduntzean. Nola ikusi duzu euskararen garabidea?
Euskaldun berri gehienen harrobia eskola da. Eskolak eskaintzen duen gaitasun komunikatiboa oso mugatua da; gaitasun linguistiko bat eskaintzen du, esparru horretan jarduteko eta egin beharreko funtzio komunikatiboak betetzeko, baina gainerako esparru komunikatiboetarako gaitasuna oso mugatua dute eskolatik datozen belaunaldiek. Horri gehitzen badiogu etxean kide erdaldunak topatuko dituela, are gehiago. Erabilera hiztunen proportzioaren araberakoa da, eta etxeko kideak erdaldunak badira, erdaraz egin beharko du. Arazoa bada, baita ere, euskaldunen artean euskara ez dela beti erabiltzen.

Gaitasun komunikatiborik ezarekin badu zerikusia. Euskaldun zaharren kasua ere bada. Hizkuntza minorizatu batean bizi gara, eta hizkuntza minorizatu bat ikastea ez da batere erraza; esango nuke hizkuntza minorizatu bat hizkuntza hegemoniko baten parean ikastea ia ezinezkoa dela. Hain zuzen ere, ez duelako aukerarik ematen sozializazio linguistikorako. Erabilera baldin bada ikasketaren oinarria, huts egiten digu hiztunen dentsitateak. Baina ez bakarrik horrek: gaitasun linguistiko hutsean gabiltza, gaitasun akademikoan.

..
Makrorako saltoa egin daiteke?
Egoera politikoa aldatu da, baina egoera soziolinguistikoaren egiturazko dinamikan ez dut aldaketarik sumatzen. Ez indar abertzale batzuek horretarako borondaterik ez dutelako, baizik eta inertzia historikoa ikaragarriko zama delako. Zenbait ahalegintzen da gauzak aldatzen, baina oztopo formalak eta legalak dauzkate, eta, gainera, hori baino askoz handiagoa da minorizazioak dakarren inertzia historikoa. Gizarteak espainolez eta frantsesez funtzionatzen du, eta espainiarrek eta frantsesek nahikoa dute inertzia horri eustea, beren hegemoniari eusteko. Ez daukate ezer esplizitu bihurtu beharrik; hizkuntz politika esplizituak guk egin behar ditugu, minorian dagoenak bisualizatu behar du bere egoera. Gu hasten gara gauza batzuk aldatu nahirik, baina gizarteak funtzionatzen duen bezala funtzionatzen du; hizkuntza oinarrizko elementua da artikulazioan, eta zama da mendez mende finkatu den egitura.

Haiek gabe indar liteke euskara?
Ez. Komunitate erdalduna gehiengoa da, eta hark ez badu bere alea jartzen, komunitate minorizatuak zaila dauka atakatik ateratzen. Komunitate hegemonikoak zerbait egin beharko du, edo eginarazi beharko zaio. Goxo baitago. Ni oso kritiko batez ere mundu abertzalearekin naiz; espainol izan nahi ez baina espainol den horrekin. Herri honetan espainola izan nahi ez duten espainolez beteta gaude; abertzale erdaldunak dira horiek. Jende horrek pentsatzen du nazio menderatzailearen hizkuntzan, hizkuntza hegemonikoan —hizkuntza inperialista esango genuen lehen—. Hau gezur soziolingistiko bat da. Izan nahi dugu euskararen nazioa? Nahi badugu hori, has gaitezen zerbait egiten. Mundu abertzaleak ez dirudi euskaraz biziko den herri baten proiektua daukanik, eta hori garatzeko asmorik eta gogorik daukanik.


Zuzeun elkarrizketa hau jasotzen egindako iruzkin bat:

Madril zein Parisen barrez egongo dira, jabe direlako ez dutela ez armadarik ez epailerik behar Euskal Herriaren genozidio etnikoa burutzeko. Badakitelako guk geu, sasi-abertzaleok, kontzientzia etnikorik gabeko flowerpower modernook hilko dugula Euskal Herria inbaditzaile kanpotarrei ateak zabalduz, familia eta amatasuna suntsituz eta gure tradizio, kultura zein hizkuntza ahaztuz. Langile kontzientzia nazionala, nortasun etnikoa eta kontserbazio arrazialaren instintoa modernitatearen, progresismoaren, multikulturalismoaren, mestizajearen, feminismoaren, homosexualismoaren, hedonismoaren, animalismoaren eta horrelako borroka eta ideologi ezkertiar tentelengatik ordezkatu dugu. Guk geu, sasi-abertzale des-ideologizatu eta lobotomizatuok bukatuko dugu Euskal Herriarekin. On egin.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu