• Ostirala, Maiatza 08th, 2015
Euskoeuropeismoa <ama-atx-landa… > Indoeuropeismoa

Euskeraren_Jatorriaren_10_Biltzarra Zestoako Kultur Etxea – 2015eko maiatzak 9

Azken urteotan genetikak bi ekarpen garrantzitsu egin dizkigu: batetik Euskal Herriak Mendebaldeko Europan izan duen garrantzia frogatuta geratu da, herri asko, genetikoki, glaziazio ostean hemendik joandako gure arbasoen ondorengoak direlako. Bestetik, Joxemiel Barandiaranek euskal etniak gure lurraldean gutxienez 8.500 urte daramatzala esan zuen teoria baieztatzeaz gain, epe hori 15.000 urte baino gehiago direla frogatu du.

Datu berri hauek ez dira orain arte hizkuntzalaritzara eraman eta ez dirudi eraman nahi direnik, baina leiho handi bat ireki digute. Izan ere, indoeuroparrak beretzat dituen erro asko eta asko, zaharragoa den euskeran oso zabalduta izatean, zalantzaz betetako testuinguru baten aurrean jarri gaituzte.

Horregatik, indoeuropeismoaren teoriarekin batera euskoeuropeismoaren teoria ere osatu nahi dugu eta hor, arrazoi askorengatik (hedapena, etimologia, toponimia…) indoeuropartzat hartzen diren erro batzuk euskerazkoak izan daitezkeen ala ez eztabaidatu nahi dugu maiatzaren 9an egingo dugun Euskeraren Jatorriaren X. Biltzarrean. Erro hauek ikuspegi anitzetatik ikertu dituzten eta zenbait lan argitaratu dituzten hizlariak izango ditugu Zestoan: Eñaut Etxamendi, Mikel Urkola, Felix Zubiaga, Jabier Goitia eta Jon Nikolas izango ditugu goizeko saioan.

Arratsaldean Ekain kobako erreplika bisitatu eta Oteitzari buruzko ikuskizun bat izango dugu Nociones para una filologia para nuestro Preindoeuropeo argitalpenaren 20. urteurrenean. Ondoren Antonio Arnaiz Villena, Luis Azkona, Nerea Rementeria eta Miguel Thomsonen hitzaldi bana ere egongo dira zenbait gai jorratzeko.

Egitaraua

09:30 Harrera, akreditazioa eta liburuen erakusketa.

09:45 Agurra eta Biltzarraren aurkezpena

10:00 Eñaut Etxamendi: Euskera eta erdarak

10:45 Felix Zubiaga Legarreta: Ama hizkuntza bakarra indoeuropearraren aurrean

11:15 Atsedenaldia

11:45 Mikel Urkola: Toponimia aurreindoeuroparraren datu batzuk: ama, …..

12:15 Jabier Goitia Blanco: Indoeuropar gozokia labean baina Euskeraren ginda barik

12:45 Jon Nikolas L. de Ituiño: Los estratos de la lingüística: el caso del término landa

13:15 Mahaingurua: Euskoeuropeismoa <> Indoeuropeismoa?

14:00 Bazkaria

16:00 Bisitaldia: Ekain kobaren erreplika eta…

Jurgi San Pedro: Oteitzaren lubaki aurreindoeuroparra

18:00 Antonio Arnaiz-Villena Las lenguas usko-mediterraneas: sustrato de otras

18:30 Nerea Rementeria: J. R. Rementeria y su trabajo de investigación del Semantismo Literal

19:00 Luis Azkona: La contaminación indoeuropea sobre el ibérico

19:30 Miguel Thomson: La ciencia y la controversia sobre la autenticidad de los grafitos de

Iruña-Veleia

20:00 Biltzarraren amaiera

Izena emateko

45 € (bazkaria, bisita eta gidaliburua barne). Ikasle edo langabetuek: 30 €.

Kutxabank: 2095-5092-01-1063635469 (jarri abizena+e-posta)

Laboral Kutxa: 3035-0038-91-0380081747 (jarri abizena+e-posta)

euskerarenjatorria@gmail.com – Telefonoa: 688 887 301

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkin bat

  1. [...] Maiatzaren 9an, Zestoan, Euskeraren Jatorriaren X. Biltzarra Euskoeuropeismoa <> Indoeuropeismoa izenburupean Egitaraua [...]

Iruzkina gehitu