• Asteartea, Iraila 08th, 2015

Hiru bisita gidatu egin dira dagoeneko eta beste bat  irailaren 26an egingo da

Elexpuru:

Oso jendetsuak eta arrakastatsuak izan dira asteburu honetako bi bisita gidatu alternatiboak. Eguraldi bikaina bi egunetan. Larunbatekoa erderaz izan zen eta 35 bisitari izan zituen. Igandean, euskeraz, 20 lagun bildu ziren, gehienak Usurbil eta Errenteriakoak. Ordubete bat eman genuen harresien kanpoaldea ikusten. Jendea txundituta lekuaren edertasunarekin; Arkiz muturreko itzulia ezin da galdu Iruña-Veleiara joan ezkero.

Gero barrualdean beste ordubete bat, geldialdiak eginez lekurik interesgarrienetan gidariaren eta bisitarien azalpenak entzunez. Bazkari ederra Langraitzen eta bazkalostean proiekzioa eta solasaldia. Larunbatean Idoia Filloy izan genuen arratsaldeko saioan jendearen galderak erantzuten. Igandean, Iturisa-ko aztarnategiaren aurkikuntzaz mintzatu zitzaigun aurkitzaileetako bat.

Ama ata:

Yo personalmente he estado en la visita al yacimiento ayer. Ésta no tiene nada que ver con las organizadas de forma oficial a una de las cuales asistí hace unos meses. En ésta de ayer se nombra en todo momento a los arqueólogos que excavaron en el yacimiento sin ningún problema, explicando las cosas tal y como son, sin tener problemas en aclarar cualquier pregunta. Ha sido muy agradable y he disfrutado y aprendido mucho con la visita.

Argazkia: Antton Erkizia

(Ikusi EHUko Arkeologia Taldeko Nuñezek jarritako “zementuzko” blokeak,

erabat desegokiak)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu