• Larunbata, Azaroa 26th, 2011

Azaroaren 30 gauean,  asteazkena, ETB1ek ordubeteko dokumental bat eskainiko du, EUSKARAREN JATORRIA: ENIGMA EUROPAR BAT izenekoa.

Dokumental honetan, batez ere hemendik kanpoko adituek hitz egiten dute: Theo Vennemannek, Stephen Oppenhaimerrek… baita hemengo Joaquin Gorrotxategik eta Joseba Lakarrak ere. Horrez gain, Euskararen Jatorria Elkarteko kide baten aipamen bat ere agertzen da.

Albistea Berrian.

Informazio gehiago:  Zuzeu

  • Zer dakigu euskaldunok gure hizkuntzaren jatorriari eta ahaideei buruz?
  • Zergatik gustatzen zaigu esatea Europako hizkuntza zaharrenetakoa dela?
  • Zergatik da hizkuntza isolatua?
  • Zenbat hizkuntza daude euskararen egoera berdinean?…

Munduko hizkuntzalari eta aditu handienetakoek erantzuten diete galdera hauei, Hawai , Paris edo Municheko unibertsitateetatik eta, zer esanik ez, Euskal Herritik bertatik ere bai.

  • Noiztik hitz egiten dugu euskaraz?
  • Nola iritsi da bizirik gaur egunera arte?
  • Egia ote da zerikusia dugula kaukasiarrekin? Iberiarrekin? Berbereekin? Zeltekin?…

Hizkuntza kontuak ez ezik, genetikarenak ere agertuko dira, euskal DNA leinuek Britainiar irletarainoko bidaia nola egin zuten ikusteko, azken izotzaldia eta gero. Bada dioenik, britainiar eta irlandarren artean, lautik hiru direla euskal jatorriko…

Azken finean, euskaldunok belaunaldiz belaunaldi hitzetik hortzera darabiltzagun gaien berri eman nahi die dokumental honek euskaldunei ez ezik, baita eta europar orori ere, egia esan behar bada Euskara benetako enigma europar bat da eta.

Emisioa:

  • ETB1, Asteazkena, Azaroak 30, 22’40 aldera (saskibaloi partiduaren ostean).

Theo Vennemann

Atala: Albisteak
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.

2 iruzkin

  1. [...] 30 gauean,  asteazkena, ETB1ek ordubeteko dokumental bat eskainiko du, EUSKARAREN JATORRIA: ENIGMA EUROPAR BAT [...]

  2. [...] 30 gauean, asteazkena, ETB1ek ordubeteko dokumental bat eskaini zuten, EUSKARAREN JATORRIA: ENIGMA EUROPAR BAT [...]

Iruzkina gehitu