• Asteazkena, Ekaina 22nd, 2016

Herri kolonizatzaileek, menpeko herriak kontrolpean izateko tresna asko dituzte: polizia, irakaskuntza…. eta baita Epaitegiak ere, noski. Iruña-Veleian Epaitegia ari dira erabiltzen, lehendabizi Eliseo indusketatik kanporatzeko eta gero, kanpoan jarraitu dadin, haiek indusketa suntsitzen duten bitartean.

Elexpururen blogean informazio guztia dator:   SOS IRUÑA-VELEIAk, Patxi Zabaleta abokatuaren bidez, Nuñezen aurka aurkeztu zuen kereila (hirugarrena dagoeneko) ere atxibatu egin du Epaileak, Aldundiaren gezur guztiak balekotzat eman ondoren.

Espainiar sasijustiziatik ez dugu ezer espero, zapalketa baino.

Espainiar sasijustiziatik ez dugu ezer espero, mertzenarioak saritzea baino.

Laster prestigioko abokatuen laguntzarekin geuk antolatu beharko dugu Epaiketa bat, gai honetan barruraino pringatuta dauden guztiak epaitzeko eta justizia egiteko, Askapenakoek egin zuten antzera, epaitegi herritarra egin.

Euskal justizia berreskuratu behar dugu, gure arbasoek izan zutena.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu