• Osteguna, Abendua 08th, 2016

Sustatun Bittor Hidalgok Luis Mari Zalduaren artikuluaren ikuspegi desberdina eman du:

Hego-mendebaldeko Euskal Herrien euskalduntze berantiarraren hipotesiaren kontra?

Hego-mendebaldeko Euskal Herrien euskalduntze berantiarraren hipotesiaren kontra?Agertu berria da Fontes Linguae Vasconum aldizkariaren azken alean (121, 2016, 185-223 orr. -ez dago oraindik sarean-), Luis Mari Zaldua, Euskal Filologian Doktorearen ikerlana «Osagai indoeuropar latin aurrekoaz Baskoniako toponimian: leku izenak -ama atzizkiz amaituak», eta uste dut merezi duela bertako ondorio batzuk haizatzea, azken boladan gure artean, bizixeago bizi izan dugun hego-mendebaldeko Euskal Herrien ‘euskalduntze berantiarraren’ hipotesiaren inguruan.

Artikulua, berez, teknikoa da. Laburpena, artikuluaren amaieran ematen den gisa: «Lan honek, lehenik eta behin, gaurdaino ikertutako -ama bukaera duten toki-izenen zerrenda zabaltzen du ale berriekin. Sailkatu ondoren, beste ikertzaile batzuen lanak aintzat hartuz, azterturiko amaiera daramaten toponimoen balizko jatorria argitzeko ahalegina egiten da, azkenik, lurraldean nola banatuta dauden aztertu eta Euskal Herriko toponimiako latinaren aurreko elementu indoeuroparraz ondorio batzuk ateratzen saiatzeko. / Gako hitzak: -ama; indoeuropar; latinaren aurreko; toponimia; onomastika; euskara; historia; Euskal Herria.»)

Hego-mendebaldeko Euskal Herrien euskalduntze berantiarraren hipotesiaren kontra?

Hala, -ama atzizkidun toponimoak (Aldama, Amiama, Arakama, Arama, Beizama, Berama, Elama, Ezama, Lezama, Legizama, Lizama, Sarama, Ultzama, Zalama, Txarama, Zegama, Zezama
), ez omen dira aurkitzen, gutxieneko k.o. I-III. mendeetarako jada Akitania kontinentalean ageri zaigun aitzin euskara-edo gisako toponimian, eta bai berriz, goiko mapak erakutsi moduan, batez ere Gipuzkoako Goierria erdigune izango lukeen lurralde hipotetiko batean: Gipuzkoa hegoaldean, Bizkai ekialdean, Nafarroa Garaiko ipar-ekialdean, Araba iparrean eta are hego-mendebaldean (Osma Gaubean
) eta Burgosaino, eta hegoaldeago ere Uxama Argaela-raino (gaurko Soriako -Burgo de- Osma).

Dena irakurri

Mikel Urkolak -ama erroa aurreindoeuroparra izan daitekeela dio.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu