• Ostirala, Otsaila 17th, 2017

Bi urte pasatxo dira ostegunero Arabako Foru Aldundiaren aurrean Iruña-Veleiakoa salatzeko pankarta zabaltzen dela. Orain arte medioek kasurik ez baina badirudi, lehenego aldiz, Euskadi Irratiak gai honi tartetxo bat eskainiko diola ganoraz, zortzi urte pasatu ondoren. Gaur ostirala, goizeko 9:00etan Faktorian.

Entzuten hasi gara (9:24) eta momentuz bertsio ofizial hutsa. Momentuz hitzik ez Harrisi buruz, arkeometriari buruz, Hectorren txostenaz…

Orain (9:32) SOSeko J.M. Elexpuru eta Maritxu Goikoetxea eta Martin Ttipiako Jesus Viñaspre ere hizketan. Baita zati labur-laburrak Eliseo eta Idoia Filloyrenak. Beste ikuspegia!! bazen ordua!

Orain berriro (9:34) bertsio ofizialera itzuli dira: Macellun, galtzada…

ETBko Hasier Etxebarriaren programa edo Berriak egin zuen erreportaiaren kopia dirudi baina txarragoa, gaur egiazkotasunari tarte txikiagoa eskaini diotelako (besteetan %40 inguru eta gaur %15-20 inguru). ETBk eta Berriaren erreportaian bezala, kazetariek ez dituzte hemengo puntu nagusiak nabarmendu eta, noski, EHUko hizkuntzalari mertzenarioei  tarte gehiena eskaini diete (nahiz eta gai arkeologiko hutsa izan) eta garrantzitsuena ez, beti bezala:

1. Auditoria eta kata kontrolaturik egin nahi ez izana, hau da, arkeometria ez erabiltzea, gai zientifiko-arkeologiko bat argitzeko (hizkuntzalaritzak kasu  honetan ez du balio)

2. Hondeamakinaren suntsiketa biak (Epaitegiak artxibatu zituela esan digu eta kitto!!!) Ze tristea!! Hau gaia ulertzeko funtsezkoa da. Zergatik suntsitu dute???

3. Piezak akusatzailearen esku egotea eta ez Epaitegian, izan behar den bezala: “justizia” mailaren erakusgarri ezin hobea. Harrisek esan zuen moduan, edonon artxibatuta egongo zen soilik horregatik

4. EHUk Eliseo kanporatu  eta haiek bere ordez sartu. Makiabelikoa!

5. Hogeitabost aldeko txosten daude, 25!!! (denak doan eginda)!!!! eta faltsukeriaren alde 8 baino ez: denak diruz ordainduta, interespean eginda eta gehienak, 6, zahartuta geratu dira (beste 25 txostenek 6 hauek zalantzan jarri dituzte  baina egileek ez dute erantzuteko gai izan eta beti errapikatzen dituzte hasierako argudio zaharrak). Adibidez, Gorrochateguiren txostenaren bi puntu pikutara joan dira Nuñezek topatutako alderearekin.

6. Henrikeren iritziz ez zirela faltsuak, berantiarragoak baizik

7. Altxor bat dugula: Azken Afaririk zaharrena, Erromako eta Jerusalemeko kalbarioak baino zaharragoak hemen, “Gure Aita” gaztelerazkoa baino zaharragoa, hitz pilo bat euskeraz…

Eta liburuez aritu eta ez dute orain bi aste Euskeraren Jatorriak aurkeztu zuen liburua aipatu ere egin!!! Ez da Pariseko Unibertsitate batek Hector Iglesiasi argitaratutakoa ere.

Ez genuen asko espero EITB medio ofizialista honetatik, eta, halaxe izan da: jendea nahastuta jarraitzeko informazioa eman digute (nahasketa kazetaritza), ez gaur egungo egoera eta gaia argitzeko gako nagusiak.

Tere Beloki, Faktoria, 2017-02-17 audioa

Juan Martin Elexpururen balorazioa

Atzo, ostegunean, 20:00-20:30 arte egondako kontzentrazioa. 2015eko urtarriletik orain arte egin izan da

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Ekintzak
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu