• Osteguna, Uztaila 13th, 2017

Soziolinguistika Klusterrak euskeraren kale erabileraren 7. azterketaren datuak eman ditu. Azterketa hau bost urterik behin egiten da 1989tik eta, funtsean, datuak ateratzeko, kalean entzuten den hizkuntza apuntatzean datza.

Estatistikoki datu adierazgarriak atera ahal izateko jende askoren elkarrizketak jasotzen dira. Honako honetan 515.000 elkarrizketen hizkuntza jaso dute. Beraz, errakuntzarako marjin gutxi baino gutxiago dago. Esan beharra dago neurketa hau euskerari dagokionez, egiten den lan objektibo eta osatuena dela.

2011an egin zen aurreko neurketan, lehenengo aldiz joera aldatu eta gorantz joan beharrean beherantzko joera ikusi zen erabileran, baina, datu erabat kezkagarria bazen ere, hizkuntza politika berdina egiten ikusi dugu, baita politika orokor berdinarekin. Beraz, espero zena dugu berriz ere, beste jaitsiera erabileran.

2006an handiena ikusi zen (%13,7, gutxi hala ere) baina azken 10 urteotan %1 beherantz egin du (%12,6).

Jaiotza tasa beherantz (%5 gutxiago), euskeraren erabilera beherantz… eta bitartean diru guztia trenbide eta autopistak egitera, nahiz eta jende kopuru bera bizi garen.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu