• Asteartea, Abuztua 15th, 2017

Lurraldez lurraldeko bilakera:

Ondorio asko atera daitezke, eta benetan hizkuntz politika aldatzeko indartzailea izan beharko litzateke baina, orain bost urte gertatu zen bezala, seguruenik ez du ezer aldaraziko herrian, ez euskalgintzan eta ezta, noski, administrazioetan ere. Orain 15 urteko neurketan lehenengo beherakadak ikusi ziren baina ez da ezer aldatu eta emaitzak gero eta kaxkarragoak dira. Arazoa ez da soilik Jaurlaritzarena, herriak oro har eta euskalgintzan dauden erakundeek ere (Behatokia, ikastolak, euskaltegiak, euskera elkarteak…), ez dute behar beste indarrekin aldatzearen beharra plazaratu.

Guk ondorio garbi bat atera dugu: Eusko Jaurlaritzak Nafarroa eta Iparraldearen aurrean hizkuntz politikaren alorrean erakutsi duen ondo egitearen diskurtsoa hutsaren hurrengoa dela. Erabilera Bizkaian 15 urtez jaisten ari da eta Gipuzkoan azken 5 urte hauetan ere. Zergatik? Araban igotzeak ez du inondik inora konpentsatzen Bizkaiko eta Gipuzkoako jaitsierak.

Gauza asko ondo egiten ari gara baina, badirudi, txarrago egiten ari garenak gehiago direla. Alda ditzagun!

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu