• Igandea, Abendua 02nd, 2012

Asteazkenean, Abenduaren 5ean, ETB1etik Iruña-Veleiari buruzko dokumentala ikusgai izango dugu, gaueko 22:15ean.

Dokumentala Hasier Etxeberriak zuzendu du.

Informazioa:   Elexpururen bloga Zuzeu EITB Gara Berria

Orain ia 4 aste dokumental honen berri izan genuenean Hasier Etxebarriarekin harremanetan jarri ginen Iruña-Veleiari buruzko I. Nazioarteko Biltzarraren berri berari emateko eta bertan hizlari batzuk graba zitzaten proposatzeko. Zoritxarrez zera erantzu zigun: dena lotuta zegoela eta ez zegoela aukerarik grabatzeko.

Zur eta lur geratu ginen, historia hau kontatu nahi duen dokumentalak gai honi buruz txosten garrantzitsuak idatzi dituztenen iritzia jaso nahi izan ez delako: Edward Harris, Joaquim Baxarias, Antonio Rodriguez Colmenero, Luis Silgo, Antonio Arnaiz… Egun bakar batean hauek grabatu eta ikuspegi askoz osatuago izango zuten baina ez dute egin, zoritxarrez.

Gainera, Euskeraren Jatorriaren barruan dagoen Arabako Iruña Argitzeko Batzordeak 4 urte daramatza gai hau argitu nahian eta ez agertzeak, ez batzorde honek egindako gauzak edo Euskeraren Jatorria Elkarteko biltzarretan egindako ezer ez tristura handia ematen digu.

Azkenik, espero dugu ETBk  “Euskararen jatorria: enigma europar bat” izeneko dokumentala baino orekatuago egitea honako hau. Dokumentalari buruz Euskararen Jatorria Elkarteak argitaratutako artikulua

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.

3 iruzkin

  1. Nazioarteko Biltzarrea antolatu zenerako, dokumentalaren grabaketa amaituta zegoen eta hori badakite Euskararen jatorria Elkarteko kideek. Gainera, beraiek nahi duten bezala egin behar bada bai dokumental hau eta bai euskararen inguruko beste edozein -gustatu ez zitzaien EUSKARAREN JARTORRIA, ENIGMA EUROPARRA bezala-, zergatik ez dute beraiek egiten? Zergatik ez dute gidoi eder bat idazten, norbait hori guztia ordain dezan komentzitzen eta gero grabatu eta muntatzeko lanak hartzen? Zer demoniogatik ez naute behingoz bakean uzten? Dokumentala ikusi baino lehen ere, kontra daude. Zenbat denbora libre dute beti xaxatzen ibiltzeko? Noiz egiten dute lan? Besteoi geure lana nola egin behar dugun esateko bezain onak badira dokumentalgintzan, zergatik ez diegu ale bakar bat ere ezagutzen?
    Oraintxe naukate kokoteraino. Agur.

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
  2. 2
    euskerarenjatorria 
    Igandea, 2. Abendua 2012

    Hasier haserre dago gure ikuspegia eman dugulako. Ez gaude dokumentalaren kontra baina gai honi buruz idatzi diren txosten garrantzitsuenak ez agertzea, hau da, Harris, Baxarias edo Silgo adibidez ez agertzea dokumentalari indar handia kentzen dio. Izan ere gai hau, lehenengo mailan eta Knorrek zioen bezala arkeologikoa da eta gure ustean Harris adibidez derrigorrez egon behar zen. Gai hau ulertzeko giltza da eta Biltzarrean gauza interesgarri asko esan ditu.

    Eta gainera, ez zen itxaron behar biltzarra egin arte horien berri emateko. Nahikoa zen telefonoz grabaketa egin eta arkeologia lan arloko irudi batzuk eman.

    Biltzarra egin zenerako dokumentala amaituta zegoen baina amaitu baino lehen aukera zegoen txosten garrantzitsu batzuen egileen iritzia jasotzeko.

    Eta Hasier, lasai egon, zure aholkua beteko dugula jakin ezazu, euro bat gabe dokumental bat egiten hasi garelako, eta saiatuko gara 29 txostenetako egileei, alde edo kontra egon, ahotsa emateko.

    UA:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
  3. 3
    H. Etxeberria 
    Astelehena, 3. Abendua 2012

    Atsegin handiz ikusiko dut. Zain geratzen naiz. (Eta bide batez prest nago euro bat gabe dokumental bat nola egin daitekeen zuengandik ikasteko).

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Iruzkina gehitu