• Ostirala, Maiatza 27th, 2011

Urtebete baino gehiago igaro da Gasteizko Epaitegiak, Lurmenen eskariz, laborategiko analisiak egingo zituela agindu zuenetik. Sinestezina bada ere, epaitegi horrek ez ditu oraindik piezak laborategira bidali.

Uztailean beteko da urtea Arabako Foru Aldundiak izendatutako Julio Nuñez arkeologoak indusketak hasi zituela hondeamakina handi bat erabiliz. Leku askotan metro eta erdiraino sakondu zuen, zorua jo arte, eta zabortegira bidali harrapatu zuen guztia.

Aurten beste 625.000 euro jaso ditu Nuñezek suntsipenarekin jarraitzeko. Hori gelditzeko, hurrengo larunbatean, ekainaren 4an, goizeko 11:30etan, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan (Virgen Blancan) bilduko gara. Xingola batez Bibat Museoa eta Justizia Jauregia lotuko ditugu, datazioen aldeko eta suntsipenaren aurkako jarrera aldarrikatzen dugun bitartean.

Animatu eta parte hartu euskararen eta gure ondarearen defentsarako ekimen garrantzitsu honetan!

Informazio gehiago: http://www.sos-irunaveleia.org/, http://ostraka.mundua.com/, http://goiena.net/blogak/elexpuru

SOS Iruña Veleia Plataforma eta Arabako Iruña Argitzeko Batzordea

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu