Euskalduntze berantiarraren gezurra EITB eta Alberto Santanaren eskutik

EITB eta Alberto Santana gezurretan ari dira (Euskalduntze berantiarra dokumentala) euskaldunok jatorriz zeltak izan ginela diotenean. Historiak, genetikak, soziopolitikak eta batez ere etimologiak argi eta garbi frogatzen dute erratuta daudela:

- Historia: 40 izen baino gehiago daude euskeraz eta latinez (ez zeltaz) erromatarren garaiko hilarrietan, Araban, Nabarran, Errioxan, Sorian, Burgosen… EITBk eta Santanak hemen zelta hitz egiten zela esaten dutenean.
- Genetika: ez zen biztanleria-aldaketa handirik gertatu III., IV., V. mendeetan, hain aldaketa erradikala justifikatzeko.
- Soziopolitikoa: garai hartan latina ofiziala bazen, nekez ordezka zezakeen botere militarrik ez zuen hizkuntza ez-ofizial batek beste hizkuntza bat. Izan ere, euskerak atzera egin zuen lurralde askotan garai hartan: Akitanian, Errioxan, Burgosen, Aragoin…
- Etimologiak: Gorbea (go-orbea…), Anboto (anbaildu-oto: amildegi handia…), Deba (de-eba hau da, arrokaren ebaki batetik sortzen den iturria, izan ere, jaiotzan dagoen “Fuente De” horixe esan nahi du: Iturria), Nerbioi (Nerbion <Urbion izenaren bilakaera izan daiteke? Uretan jaio eta Urbin amaitzen delako, biak Ur erroa dutenak. Edo Ler-bi-oi (>Nerbioi) jaiotzan bi iturri ikusgarri dituelako eta toponimian L>N sarritan ikusten delako? Edo latinezko Nerva hitzetik agian. Baina nondik atera dute zelta dela?

a) Azken albisteak

Iruña-Veleiaren gaiarekin batera, Euskalduntze berantiarraren ipunari buruzko hitzaldiak ematen ari gara: Donostia, Deustu, Amurrio, Otxandio. Zure  herrian horrelako bat eman nahi baduzu jarri harremanetan: euskerarenjatorria@gmail.com. Eman zen lehenenago hitzaldia:

b) Euskalduntze goiztiarraren bideoa (2018)

Euskeraren Jatorriak egindako balorazioaren bideoa, gaia ulertzeko (6 min)

https://youtu.be/T_1bEbMVXnU

c) Dokumentala salatzen: Euskeraren Jatorria eta Biltzarre-Historiazaleon eskaera EITBko Administrazio Kontseiluari eta ekintza (2018)

2018ko otsailaren 27an gutun bat eman genien EITBko Administrazio Kontseilukideei eta eskaera argi egin genien: utzi atal hori emititzeari. Baina muzin egin diote.

Euskeraren Jatorriaak Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza eta EHUko historia irakaslerekin batekin hitz egin geuen eta haien lana egiteko eskatu genien, telebistak gezurrez betetako dokumental hori etengabe ematea iraingarria delako. Euskaltzaindiak gutun bat bidali zuela eta Eusko Ikaskuntzako kide batek euren kontrako iritzia azaldu zietela erantzun ziguten baina ez dute besterik egin, ez dira Administrazio Kontseilutik joan, “aho txikiarekin” azaldu dute euren desadostasuna, ez modu irmoan.

Horrez gain egitura Euskeraren Jatorrikook egitura hau jarri genuen ate aurrean “Celtas cortos, capitulos infumables” testuarekin:

Horrez gain Euskeraren Jatorriak 2017an Soraluzen txango bat prestatu zuen, “ibai urtsuenek euskal izena dute” gaiarekin eta martxoaren 17an hitzaldia “mendi altuenek euskal izena dute” izenarekin. Horietan landu ziren proposamen batzuk: 1-Astxiki-Anboto, 2-Aratz-Aralar..,   3-Burgoa-Gorbea 4. Erro-Larrun-Oiz 5. Ori-Sollube-Txindoki…

d) Dokumentala salatzen: 31 lagunek sinatutako gutun publikoa (2016)

2016ko urrian 31 lagunek sinatutako gutuna publikoa egin zen. Sinatzaileek gogor kritikatu zuten dokumental hori eta kentzea eskatu zuten. Hona hemen sinatzaileak:

Artikulua honako hauek sinatu dute: Aitzol Altuna (idazlea), Juan Martin Elexpuru (SOS Iruña-Veleia), Mikel Sorauren (Nabarralde), Koldo Urrutia (Euskeraren Jatorria), Leopoldo Zugaza (editorea), Jose Luis Lizundia Askondo (Euskaltzain emeritua), Patxi Zabaleta (euskaltzaina), Jose Luis Orella Unzue (historialaria), Iñaki Sagredo (historialaria), Gontzal Mendibil (kantaria), Joan Mari Irigoien (idazlea), Jose Mari Esparza (editorea), Eneko del Castillo (Xabier Mina Elkartea), Pako Aristi (idazlea), Gotzon Barandiaran (idazlea), Eñaut Etxamendi (kantaria), Patxi Azparren (antropologoa), Juan Antonio Urbeltz (folklore ikerlaria), Jabier Goitia (geografoa eta ikerlea), Antton Jauregizuria (zizelkaria), Nerea Rementeria (irakasle ohia), Ander Iturriotz (EHUko irakaslea), Mikel Urkola (EHUko irakasle ohia), Jon Nikolas (ikerlea), Fernando Sanchez Aranaz (historialaria), Patxi Alaña (euskera teknikaria), Iñaki Mendizabal Elordi (idazlea), Joxe Austin Arrieta Ugartetxea (idazlea), Jon Gorriño (ingeniaria eta historialaria), Juan Madariaga Orbea (historialaria, Nafarroako Unibertsitate Publikoa), Jerardo Elortza (UNEDeko irakasle ohia).

Eta hemen argitaratutako gutuna: Berria

e) Dokumentala salatzen: Aitzol Altuna

Aitzol historialariak Lehoinabarra blogean ere luze-zabal idatzi zuen eta  liburu bat argitaratu du, gai honetan sakontzeko asmoz.

f) Dokumentala salatu duten artikuluak (bat izan ezik)

Askoren artean: Euskalduntze berantiarra salatzen

Aitzol Altuna Lehoinabarra Una película sobre la falsa tesis de la “euskaldunización tardía”

Jabier Goitia: el poder contra la inteligencia Deba: propuesta etimologica

Juan Martin Elexpuru: Baskoniako ipuin bat

Gontzal Mendibil

Patxi Azparren

Nabarralde

Patxi Arangurenen Inquietos vascones (alde)

Juan Martin Elexpururen Inquietos vascones pero no tanto

Eliseo Gilena Oir campanas y no saber dónde

EITB oker-oker dabil: Vaskoniako historia bat ez da gure historia

Patxi Arangurenen XXI.eko euskalduntzea eta Aitzol Altunaren erantzuna

Euskalduntze berantiarraren teoriaren ezinezkotasuna

Hilarrietako hitzak eta euskalduntze berantiarra

Goitia eta Altunaren erantzunak Santanari: Gorbea, Anboto, Deba, Nerbioi, Oka, Briga

g) Hedabide espainiarrak teoria honen alde txaloka

http://politica.elpais.com/politica/2015/09/22/actualidad/1442936658_416697.html

Artikulu hori erantzuteko gure elkarteak El Pais egunkariari bidalitako artikulua ez zuten argitaratu

http://euskararenjatorria.net/?p=22921&lang=es

Muy Interesante

http://www.muyhistoria.es/prehistoria/articulo/el-origen-de-los-vascos-671460710535

h) Zergatik? euskaliberismoa baztertzeko eta zeltismoa bultzatzeko Academia de la Historia nola jokatzen ari den

Espainiak iberiar-euskaldunak baztertu zeltiberoen mitoa sortzeko

Historia ofiziala: iberiarrak>zeltiberiarrak>zeltak

Bakoitzak nondik kobratzen duen jakitea ondo dago. Izan ere, bakoitzak defendatzen duen diskurtsoan eragina izaten du eta. Diario de Noticiasen pasa den urtean Gorrochateguiri egindako elkarrizketak informazio asko eman digu. Osorik irakurtzea eta paragrafo bakoitzean atzean dagoen edukiaz gogoeta egitera gonbidatu nahi zaituztegu. Lerro artean irakurtzera alegia. Hemen argi eta garbi ikusten da Espainiako Kultura Ministerioak (disimulatzeko Industriari ordaintzeko esan diote) hiru proiektuetara bideratzen duela dirutza  hemen dituen 15 langile eta beste 10 bekadunen bidez  (25 guztira!!!! Euskaltzaindiak ikertzen dituen langileak baino gehiago).

Espainiako Gobernuak Euskal Filologian dituen langileak

i) ETBren Euskalduntze berantiarraren bideoa (ETBren dokumentalak)

Trailerra: 4 minutu

http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/baskoniako-historia-bat/bideoak/osoa/3459696/bideoa-euskararen-jatorriaren-hipotesiak-/

Dokumentala euskeraz:

http://www.eitb.tv/eu/bideoa/baskoniako-historia-bat/4472858537001/4473397331001/euskalduntze-berantiarra/

Dokumentala gazteleraz

https://www.youtube.com/watch?v=OD_4NafatqE

i) Baskoniako beste historia bat dokumental sortaren gainerako bideoak

Guztien trailerrak euskeraz
http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/baskoniako-historia-bat/bideoak/

Bideoak EITB nahierara

Youtuben: euskerazkoak ez ditugu topatu:

Una Historia de Vasconia 1 – El mito de la caverna – YouTube

Historia de Vasconia 2 – Los pueblos guerreros de Vasconia – YouTube

Una Historia de Vasconia 3 – Las águilas de Roma – YouTube

Una Historia de Vasconia 4 – La euskaldunización tardía – YouTube

Una historia de vasconia | 5.- Juego de Reyes y Reynas – YouTube

Una historia de vasconia | 6.- A través del Camino de … – YouTube

Una historia de vasconia | 7.- Otoño de sangre – YouTube

Una historia de vasconia | 8.- La última bandera – YouTube

Una historia de vasconia | 10.- El honor de los vascos – YouTube

Una historia de vasconia | 11.- Los vascos y la revolución – YouTube

Una historia de vasconia | 13.- Las reinas del verano – YouTube