Aukeratutako etiketa ◊ luis azkona ◊

• Larunbata, Azaroa 28th, 2015

Jon Nikolas Lpez. de Ituño ikerleak ezezaguna den gai bat ekarri du webgune honetara: zaldi-behorraren etxekotze edo heztea. Perigord-en dauden Leizeak izeneko kobetan (frantsesentzat Les Eyzies), Pasiegon izenekoan, eta baita Sn. Michel d’ Arudy (Aspe haranaren ondoan) Edoard Piette-k, ofizioz  abokatua baina afizioz geologo, arkeologo eta historialaria, bertako margoak aztertuta, Paleoliton dagoeneko gure arbasoek zaldi-behorrak etxekotzen zituztela ondorioztatu zuen.

Marrazkiak argi eta argi aditzera ematen zuen zaldi edo behor horiek txantxarraz lotuta eramaten zituztela. Hala ere, garaiko “jakintsuek”, AbbĂ© Breuil-ek batez ere, abokatuak esandakoaren kontra gogor jardun zuten eta Piette hil egin zen 1906an, bere teoria publikoki onartu gabe geratu zelarik.

Jon Nikolas: Edouard_Piette_Zaldiari buruzko artikulua

Ondorioa argi eta garbia da: ebidentzien aurrean, teoria guztiak, nahiz eta unibertsitatean urtetan irakasten egon, ez lukete gehiago balio beharko.

Wikipedian oraindik ez diote justiriarik egin, aurkikuntza hau aipatu gabe utzi dutelako.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)